Bilboko Udalak udalerria garapen jasangarriaren lorpenean murgiltzeko beharra onartu du. Horrela, 1998ko martxoaren 31ko osoko bilkuran, Europako Hiri Jasangarrien Kanpainari atxikitzea eta alkateari Aalborg-eko Gutuna izenpetzeko ahalmena ematea erabaki zen aho batez. Ondoren, udalbatzak Tokiko Agenda 21en prozesuari ekin zion; horretarako, Ingurumen-Kalitatearen eredua egin zuen eta udaleko sail eta zerbitzu guztien koordinazioa eta parte-hartzea sustatu zuen.
Lehen eredu horretan, diagnostiko bat egin zen eta geroago berrikusiko ziren ingurumen-adierazle batzuk landu ziren.
2003ko abenduan, Bilboko Udala Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarean “Udalsarea 21” sartu zen eta horrek barne hartzen zituen konpromisoak onartu zituen.
Behin udal-diagnostikoa eguneratuta, Tokiko Agenda 21 proiektuari dagokion Ekintza-Plana eta Herritarrek Parte-hartzeko plana diseinatzeari ekin zitzaion.