Zer da Agenda 21
Bilbao eta Agenda 21
Prozesua
Printzipioak eta helburuak
Ekintza-plana 2005-2008
Eskolako Agenda 21
Jarduerak
Participa
Bilbon Bizi
Intereseko estekak
Dokumentazioa
Harremanak
Web mapa Harremanak Home Hizkuntzak
AGENDA 21 > BILBAO ETA AGENDA 21 > PRINTZIPIOAK ETA HELBURUAK

PRINTZIPIOAK ETA HELBURUAK

Pasarela de Zubi ZuriBilboko udalerriak konpromiso sendoa izan du iraunkortasunarekin; horregatik, Bilboko hiria asko aldatu da azken bi hamarkadatan . Bilbotarrek zuzenean ikusi dute hiria nola aldatu den; izan ere, azken urteotan iraunkortasun-irizpideak ezarri ditugu, zeharka, udal-politika guztietan.

Alde horretatik, Tokiko Ekintza Plana 2005-2008 onartuta, asmoa da Udalak abian jartzen dituen politika eta jarduera guztietan iraunkortasun-irizpide horiek txertatzea eta irizpide horiek hiritarrek eta udalerrian eragina duten erakundeek ere haien gain hartzea.

Tokiko Ekintza Plana planifikazio-tresna bat da; udalerriari ikuspegi integraletik begiratzen dio eta erabakiak hartzeko eta Udala kudeatzeko iraunkortasunaren hiru alderdiak (gizartea, ekonomia eta ingurumena) zeharka aintzat hartzeko beharra balioesten du.

Desarrollo sostenible Gainera, Planean, etorkizunerako estrategia bat dago proposatua, Bilboko hiriarentza: zenbait helburu eta jarduera-programa daude zehaztuta, aurrera egiteko, gizarte moderno, bidezko eta solidarioagorantz, ingurumena errespetatuko duen tokiko ekonomia dinamikoago baterantz eta hiri-ingurune iraunkorrerantz, bilbotarren bizi-kalitatea hobetze aldera. .

Gauzak horrela, Bilboko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Plana 2005-2008ren oinarrian printzipio hauek daude:

  • Ingurunea gutxiago estutzea, kontuan hartuta ez dela gainditu behar daukan karga-ahalmena . Bistakoa da ingurumenak giza jardueren eraginak onartzeko eta arazteko ahalmen mugatua duela. Bilbo, adibidez, gizakien erara egindako lurralde bihurtu da; gainera, biztanle-dentsitatea handia da, baita hiri-jardueren kopurua ere. Beraz, ezinbestekoa da ingurumenaren ahalmen mugatua aintzat hartzea, etorkizuneko beharren estaltzea bermatzeko.
  • Natur baliabideak ondorengo belaunaldientzat gordetzea. Natur baliabideak mugatuak direnez, epe luzera eramangarriak izango ez diren jarrerak eta kontsumo-ohiturak balioetsi behar dira. Bilbon lurra da natur baliabide eskasena. Halaber, lehentasuna dauka ura eta energia modu eraginkorrean erabiltzeak, etorkizuneko belaunaldien beharren estaltzea bermatzeko.
  • Biodibertsitatea babestea eta zaintzea. Udalerria giza erara dago moldatua erabat eta, ondorioz, berezko zituen ezaugarriak izugarri aldatu dira. Ekosistemek berezkotasuna galdu dute nabarmen eta, beraz, babestu eta zaindu egin behar dira.
  • Tokiko ekonomia dinamikoa eta indartsua bermatzea. Udalerriaren garapen ekonomikoaren gakoa metropoliaren dinamismoa izan da. Laurogeigarren hamarkadako krisia gainditu ondoren, Bilboko hiriak funtzioaniztasunean, berrikuntza oinarri duten sektore berrietan eta gizartearen izaera ekintzailean oinarritutako tokiko ekonomia ezartzea lortu du. Alde horretatik, garrantzitsua da ekonomia anitza bermatzea, baliabide endogenoetan oinarritua eta tokiko iraunkortasunarekin konprometitua.
  • Integrazioaren, justizia sozialaren eta pertsonen berdintasunaren alde egitea. Bilboko gizartea askotarikoa, anitza eta modernoa da. Alde horretatik, Tokiko Ekintza Planaren asmoa da aurrerapen ekonomikoarekin batera gizarteak ere aurrera egitea. Hala, helburua da biztanleen oinarrizko gizarte-beharrak estaltzea, hezkuntza, osasun, enplegu eta etxebizitza alorretako programak integratuz, berdintasun, justizia, elkartasun eta kohesio irizpideak medio; eta hori, hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Hiritarrek erabaki-hartzean parte har dezaten sustatzea. Hiritarren partaidetza oinarrizko tresna da garapen iraunkorra sustatzeko. Parte hartzea, ordea, ez da kontsultak egitea bakarrik, baita udalerria eraikitzen laguntzeko konpromisoa hartzea ere.
  • Oinarrizko printzipio horiei jarraiki, Bilboko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planaren helburu estrategikoak hauek dira:
    • Bilboko udalerriaren iraunkortasuna sustatzea, lurraldean duen eragina murriztuz eta ingurumen-kalitate hobezinari eutsiz.
    • Bilbo hiri orekatu gisa sustatzea, gune anitzak eta kalitatezkoak eskainiz eta itsasadarrak hirian duen garrantziari eutsiz.
    • Natur ingurunea, espazio libreak eta biodibertsitatea babestea.

     

 
Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
IHOBEren logoa
Bilboko Udalaren logoa
Udalsarearen logoa
AGENDA 21 - Bilboko Udala 2005