AHOLKUAK
SEGURTASUN AHOLKUAK
1. Errespeta itzazu oinezkoak. Bizikletaerreien ondoan oinezkoak ibiltzen dira,
hortaz, abiadura murriztu eta bizikletaerreitik zoazela abisatu. 2. Kontrolatu abiadura. 15 km/h ez gainditzea gomendatzen dugu.
Gomendatutako gehienezko abiadura. (Jpg)
3. Errespeta itzazu trafiko-seinaleak. Semaforo bat gorrian igarotzea edo stop seinaleari jaramonik ez egitea oso garesti aterako zaizu.
4. Zure eskuinetik zirkulatu.
5. Beste erabiltzaile batzuentzat ikusgai egon. Saihestu angelu hila.
6. Ibili banakako ilaran, eta aurretik doazen ibilgailuen balaztatzeekin kontu izan.
7. Ez ibili aparkatuta dauden edo geldirik dauden ibilgailuen ondotik. Bat-batean irekitzen den ate baten aurka kolpea har dezakezu.
8. Eutsi zure ibilbideari. Ez ibili trafiko artean sigi-saga egiten.
9. EZ aldatu bidea edo noranzkoa aldez aurretik begiratu gabe. Adieraz itzazu nabarmenki bira-maniobrak, lotsarik gabe eta behin eta berriro errepikatuz.
10. Eman ezkerrerako bira segurtasunez. Bizikletaz zoazenean, ezkerrerako birachar dezakezu gainontzeko ibilgailu guztiek bezalaxe, baina seguruagoa da bi alditan egitea, alegia, lehenik eta behin semaforo bat berde jartzeko zain dauden eta zure noranzko berbera daramaten ibilgailuen eskuinaldean gelditu.
11. Ibilgailu gehienek txirrindulariak aurreratzen dituzte arauzko distantzia errespetatu gabe. Bidea estua bada, ibili bidearen erdi-erditik.
TXIRRINDULARIENTZAKO AHOLKUAK
Erabil itzazu ibilbide gomendatuak
Bilbon bizikletan ibiltzeko bide bereziak edo ibilgailu motordunen zirkulaziotik bereizitako bidegorriak daude.
Gainera, beste ibilbide gomendagarri batzuk ere badituzu: kale lasaietatik doaz eta, horri esker, joan-etorri luzeak egin ahal dituzu segurtasun handi samarrarekin.
Bestetik, zure ibilbidea osatzeko, oinezkoentzako guneak edo zirkulazio murriztuko aldeak erabil ditzakezu. Hori bai, astiro joan eta kontuan izan lehentasuna oinezkoek
dutela beti.
Zure segurtasunagatik, ahal baduzu, erabili beti bidegorriak.
Ondo ekipatuta joan
Hirian ez da nahitaezkoa kaskoa erabiltzea, baina abiadura motelean oso eraginkorra da kolpeetatik babesteko. 13 urtetik beherakoek beti erabiltzea gomendatzen da.
Izan zaitez ikusgarria. Onena jantzi argiak edo koloredunak eramatea da. Gauez, aurreko eta atzeko argiak erabili eta islatzaileak jarri bizikletan eta arropan.
Egoera onean eduki bizikletaren balaztak eta gurpilak.
Bizikleta egunero erabiltzen baduzu, oso praktikoa da parrilla, saskia edo zorroak jartzea, edozer eramateko: maleta, erosketak, liburuak, jertsea...
Aparkatzeko
Jar ezazu giltzarrapo on bat, bizikleta lapur ez diezazuten. Komeni da gurpilak eta zela lotzea, koadroarekin batera, edo itxigailu azkarren ordez torlojuak eta azkoinak ipintzea.
Bizikleta beti leku eta ordu berean aparkatzen baduzu, lapurtzeko arriskua handiagoa da. Kasu horretan, komeni da motorzaleek erabiltzen dituztenen moduko giltzarrapoak erabiltzea.
Erabil itzazu Udalak jarritako aparkalekuak
Eraman bizikleta garraio publikoetan
Bizikleta doan eta inolako eragozpenik gabe sartu ahal duzu tren-zerbitzu guztietan (MetroBilbao, Feve, EuskoTren, EuskoTran eta Renfe). Oso erraza da: zentzuz jokatu, puntako orduak saihestu eta horretarako prestatutako bagoiak erabili (lehena eta azkena izan ohi dira).
Funikularrean eta Bilboko auzoetako igogailuetan ere eraman ahal duzu bizikleta, dagokion Arandia betez.
Eskailera mekanikoetan eramateko, jira ezazu aurreko gurpila 90º. Horrela, bizikleta ez da eskaileran behera joango.
Pertsona talde batek bizikletekin bidaiatzeko asmoa badu, gomendagarria da telefono hauetara deitzea:
Metro Bilbao: 94 425 40 25
Renfe: 94 487 92 22
EuskoTren: 902 54 32 10
Feve: 94 425 06 15
EuskoTran: 902 54 32 10
Funikularra: 94 445 49 66
Bizikleten mailegu-zerbitzua
Urteko hilabete gehienetan, Bilbok bizikleten doako mailegu-zerbitzua dauka. Zerbitzuak 7 mailegu-gune ditu, hiri osoan banaturik. Horri esker, erabiltzaileek hainbat lekutan hartu eta utzi ahal dute bizikleta. Gehienez ere 4 ordurako mailegatzen dira. Informazioa atzealdean.
Segurtasun aholkuak eta txirrindularientzako aholkuak (.PDF)
Bilbotik bizikletaz ibiltzeko planoa (.PDF)
Bizikleten mailegu-zerbitzua erabiltzeko arauak -2008
|