PROGRAMAK
Bizikleten mailegua 2009an
Hauek dira aurtengo kanpainaren ezaugarri nagusiak:
- Maiatzaren 6tik abenduaren 23ra bitartean. Zerbitzua soilik etengo da abuztuan, jaiak medio, eta abenduan. Zerbitzua berriro abian jarriko da 2010eko urtarrilaren 7an.
- 225 bizikleta izango dira, horietatik 59 berriak, honako hobekuntza hauekin:
- Kontrapedala, aldapan bizikletak errazago geratzeko. (Garrantzitsua: erabiltzaileei jakinarazi behar zaie pedalei atzera eragitean, bizikleta geratu egiten dela). Bizikleta horiek 202 eta 260 artekoak dira.
- Hiru abiadurako aldagailua atzeko gurpegian.
- Dinamoa aurreko gurpileko gurpegian.
- Astelehenetik ostiralera 4 orduz erabil daitezke, eta asteburuan eta jai-egunetan 2,5 orduz.
- Blas de Oteroko mailegu-puntua (Gorte 38) dagoeneko kenduta dago; beraz, orain, guztira 11 mailegu-puntu daude.
- 09:00etatik 20:00etara, zentroen arabera.
- Mailegu zerbitzua erabiltzeko gutxienez 14 urte izan behar dira, eta, 15 urtekoen antzera, adin nagusiko batekin joan behar dute; azken hori izango da erabileraren arduraduna. 16 urtetik gorakoek bakarrik alokatu ahal izango dituzte bizikletak, nahiz eta gurasoen baimena behar izan zerbitzuan alta emateko.
- Mailegu-puntu guztietan, Zubiarten izan ezik, haurtxoak eramateko eserlekuak eta kaskoak daude 25 kg-ra bitarteko haurrentzat. Erabiltzekotan, bizikleta, eserleku eta kaskoarekin batera, hartutako mailegu-puntu berean itzuli behar da.
- Mailegu-garaiko mantentze-lanen, matxuren, istripuen edo beste edozein ezbeharren berri emateko telefonoa: 672 24 93 48.
- Tandemak erreserbatzeko, eta, betiere, erreserba egin behar duen pertsona ezindu bezala erregistratuta dagoenean, Arriagako bulegoko arreta-puntura deitu behar da (94 656 49 05). Egunean zehar erabiltzaileak eskatzen doazen eran emango dira. Tandema gehienez 2 orduz erabili ahal izango da. Soilik Arriagako mailegu-puntuan eman eta jasoko da. Azkenak mailegu-puntua itxi aurreko ordu bat lehenago emango dira. Tandema emateko, erabiliko duten bi pertsonek bulegora joan behar dute, eta biek zerbitzuan alta emanda egon behar dute. Gainera, biek izango dute tandema erabiltzearen ardura.
|