|
BILBOK ASTE BERDEA OSPATUKO DU, INGURUMENAREN MUNDUKO EGUNA DELA ETA
Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Egunaren batera, 100 ikaslek gutxi gorabehera, eskolako Agenda 21aren osoko bilkuran parte hartuko dute.
Ekainaren 2tik 8ra “Aste Berdea” izango dugu. Bisita gidatuak egingo dira Pagasarrira eta kontsumo txikiko bonbillak banatuko dira. Gainera, Eskolako Agenda 21eko osoko bilkura egingo da eta aldaketa klimatikoari buruzko erakusketa inauguratuko da Zubiarte merkataritza zentroan.
JARDUERAK
Eskola agenda 21eko osoko bilkura. Ekainaren 5ean, ingurumenaren munduko egunarekin batera
Bisita gidatuak Pagasarrira. (ekainaren 2tik 6ra)
Irteteko orduak: Bilbobusean, Plaza Biribila-Kale Nagusian, 10:00etan eta 16:00etan.
Heltzeko orduak: Buian, 13:30ean eta 19:30ean
Kontsumo txikiko bonbilak banatzea
Erakusketa Zubiarte merkataritza zentroan. Ekainaren 2tik 15era)
ESKOLA AGENDA 21EN ESKOLA ARTEKO FOROAREN EDIZIO BERRIA BIDARTE AUZO ETXEAN
200 bat ikaslek eta irakaslek prestatuko dute ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Egunean, egingo den Eskola Agenda 21en plenoa.
Bilbo, 2008ko apirilaren 24a. 200 bat ikasle eta irakasle bilduko dira bihar Deustuko Bidarte auzo-etxean Eskola Agenda 21en Eskola arteko Foroaren edizio berrian.
Ingurumenaren Munduko Egunean, ekainaren 5ean, egingo den Eskola Agenda 21ean plenorako konpromisoak eta eskariak adostuko dituzte ikasleek egun horretan.
Eskola arteko foroan Bilboko Eskola Agenda 21en diharduten Bilboko haur-hezkuntzako eta lehenengo eta bigarren mailako hezkuntzako 50 ikastetxek hartuko dute parte.
Julia Madrazo Bilboko Udaleko Alkateorde eta Hirigintza eta Ingurumen saileko zinegotzi ordezkariak azpimarratu duenez, “jasangarritasunerako benetako hezkuntza bultzatzeko Udalak egiten dituen sentsibilizazio-jardueretako bat da ekimen hau.”
Egun horretan, foroan parte hartzen duten ikasleek aldaketa klimatikoaren inguruan ikastetxeetan egin dituzten lanen laburpena egin eta ikastetxe bakoitzeko esperientziei buruzko iritziak azalduko dizkiote elkarri.
Gainera, bateratze-lanerako taldeen bidez, Eskola Agenda 21en plenoan azalduko dituzten eskariak erabakiko dira, betiere aldaketa klimatikoa geldiarazteko asmoz. Ikastetxeek hartuko dituzten konpromisoak ere zehaztuko dira.
Madrazok beste hau ere adierazi du: “garrantzizkoa dela ikasleek ingurumena babesteko erronka euren gain hartzea eta horretan aritzea, baita jasangarritasuna kontuan hartzea ere euren eguneroko jardunean.”
Eskola Agenda 21en plenoa ekainaren 5ean izango da, hau da, Ingurumenaren Munduko Egunean, lelo honekin: Utzi alde batera CO2aren ohitura!.
Eskola Agenda 21
Eskola Agenda 21 hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ekintza-plana ere bai ikastetxeak eta euren inguruak hobetzeko ingurumenaren eta gizartearen aldetik.
Ikastetxeek eta Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak ez ezik, Eusko Jaurlaritzak ere hartzen du parte Ingurugelaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailaren bidez.
BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO 'BIZKAIA 21' GELA MUGIKORRA
Bilbo, 2008ko martxoaren 28a. Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak Bilboko eskola-umeen eta bilbotar guztien eskura jarriko du Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren “Bizkaia 21” Jasangarritasunerako Ikasgela Ibiltaria.
Herririk herri dabilen ikasgela honek jasangarritasunaren arloko arazo nagusiei buruzko kontzientzia areagotu nahi du herritarren artean.
Alkateorde eta sail horretako zinegotzi ordezkari den Julia Madrazok azpimarratu duenez, “ekimen honekin eskola-umeen eta herritarren parte-hartzea bultzatu nahi da ingurumenaren babesean eta baliabide naturalen zentzuzko erabileran”.
Honako leku hauetan jarriko da “Bizkaia 21” Jasangarritasunerako Ikasgela Ibiltaria:
Martxoaren 31tik apirilaren 6ra, Etxebarria parkean
Apirilaren 21etik 23ra, Arriaga plazan.
Apirilaren 24tik 27ra, Abusun
Apirilaren 28tik maiatzaren 4ra, Sarrikon
“Bizkaia 21” Ikasgela Ibiltarira urreratzen direnei zenbait gairi buruzko prestakuntza emango zaie. Hauek dira gaiak: Jasangarritasuna, uraren gastuaren arrazionalizazioa, efizientzia energetikoa, desplazamendu jasangarriak, hondakinak, erosketa burutsuak, aisialdi arduratsua eta klimaren aldaketa.
|