Kurtso honetan Bilboko Eskolako Agenda 21eko proiektuan 13 ikastetxe berri gehitu dira. Guztira 50 zentrok osatzen dituzte.
Gai berria jorratzeko asmoz Aldaketa Klimatikoa eta Energia proposatu dira ardatz. Hauen inguruan betiko eskema jarraituko da: Sentsibilizazioa, Diagnostikoa, Ekintza Plana eta Proposamenak.
Aldaketa klimatikoarekin aurreko urteetan landutako gaiek harremana dute ere bai. Horrexegatik, aurtengo lana Energia aztertzean oinarrituko da: energi iturriak, energi kontsumoa, eraikinak, garraiobideak…
Dagoeneko ikastetxe batzuk gaiarekin lotuta dauden bisitak egiten hasiak dira: Aresketa mendi, Kutxa espazio, Bioartigas e.a.