BIOK WWFK KLIMA ALDAKETAREN AURKA ANTOLATUTAKO 2009KO PLANETAREN ORDUAREKIN BAT EGINGO DU
BIOk, klima aldaketaren aurkako Bilboko bulegoa, martxoaren 28an, larunbata, WWFren ekimenarekin bat egingo du. Ekimen honek klimaren aurkako elkarrekintza bat posiblea dela azaldu nahi die gobernuei, hiritarrei eta enpresei.
Ikusi Gehiago
ESKOLA AGENDA 21 PROGRAMAREN ESKOLARTEKO FOROA BILBOKO MUSIKA KONTSERBATORIOAN
Julia Madrazo alkateordea Eskola Agenda 21en eskolarteko foroan izango da. Bertan, Bilboko 51 ikastetxeko ikasleak batuko dira ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Egunean, egingo den eskola-agendaren plenoa prestatzeko.
Ekitaldia: Eskola Agenda 21en eskolarteko foroa
Lekua: Bilboko Musika Kontserbatorioa (Ibarrekolanda pl. 1)
Eguna: Bihar, barikua, 2009ko martxoak 27
Ordua: 11:00h
Ikusi Prentsa-Oharra
KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO BILBOKO BULEGOAREN ZINEFORO ZIKLOA HASTEN DA
“Tierra” dokumentala emanaldiarekin, BIO-k antolatutako 8 zineforoz osatuta dagoen “klima aldaketara begira” zikloa hasten da, Bilboko biztanleria informatzeko eta sentsibilizatzeko.
Handitu albistea
“BIO” JAIO EGIN DA, KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO BILBOKO BULEGOA
Klima aldaketaren aurkako lehenengo bulegoa izango da estatu mailan, leku fisiko jakin batekin eta jendearentzako zerbitzu zuzenarekin. Bere helburu nagusia, Bilboko auzokideei klima aldaketaren larritasuna zein den jakinaraztea da eta jendearen partehartzea bilatzea udalerrian garatuko diren neurrietan, aldaketa klimatikoaren eragina geldiarazteko.
Handitu albistea
BILBOK BIZIKLETA-BIDEEN SAREA LUZATU DU LAU BIDEGORRI-TARTE BERRI IREKITZEAN
Aurton, 9.500 metro egingo dira Txurdinagan, Otxarkoagan, Miribillan, Zorrotzan eta Uribitarten.
Handitu albistea
Bidegorrien tarte berriak
BILBOKO UDALAK NEGUTEGI-EFEKTUKO GASEN IGORPENAK KONPENTSATUKO DITU
Hirigintza eta Ingurumen Sailak klima-aldaketaren aurkako konpromisoa indartu du, EKOPASS elkartearekin lankidetza-hitzarmena sinatzean.
Ikusi gehiago
“KOOPERA MERKATUA” INAUGURATU DA BILBON: EUSKADIKO LEHENENGO MERKATU EKOLOGIKO ETA SOLIDARIOA
Merkatu Ekologiko eta Solidarioa; kontsumo iraunkorra, ingurumenarekiko babesa eta gizarteratze nahiz laneratzearen alde.
Ikusi gehiago
ESKOLA AGENDA 21EN JARDUNALDI TEKNIKOA BILBOKO MUSIKA KONTSERBATORIOAN
Udal teknikariek ere hartuko dute parte 200 ikasle eta irakasle baino gehiago bilduko dituen jardunaldi horretan.
Ikusi gehiago
BIZIKLETAK DOHAINIK UZTEKO ZERBITZUA GERO ETA GEHIAGO ERABILTZEN DA GARRAIORAKO
• Erabiltzaile-kopuruak gora egin du eta 18.000tik gora lagun daude erregistratuta.
• Iaz 22.000 mailegu baino gehiago egin ziren, hau da, egunean 111 mailegu batez beste.
Ikusi gehiago
Ikusi informe
BILBOKO UDALAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BESTE ADMINISTRAZIO BATZUK BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDEKO KONPROMISOA HARTU DUTE.
Joan den maiatzean Bilboko Udalak agiri bat onartu zuen aho batez. Agiri horretan Udalak eguneroko jardunean erosketa publiko etikorako irizpideak erabiltzeko hitza eman du. Neurri hori ?Bidezko merkataritza euskal administrazio publikoetan?
Ikusi gehiago
"BILBO NIRE KOTXE BARIK" 2008 ADIERAZPENA
Gaur, irailaren 22an, Bilbok Europako beste mila hiri baino gehiagorekin bat egingo du berriro, bederatzigarren urtez jarraian, "Hiria nire kotxe barik" eguna ospatzeko.
Ikusi gehiago
Consumerrek egindako ikerketa batek, non 11 hiritan bizikletaren funtzionamendua aztertzen duten, Bilbok azterketan onenen balioetsitako azpiegitura ziklistetako bat duela erakusten du.
Ikusi gehiago
BIZIKLETEN UDAL ZERBITZUKO EGUNEROKO MAILEGUEN BATEZBESTEKOA %21 HANDITU DA
Esperientzia eredugarri moduan, bizikleta elektriko bat egongo da bizikleten udal-parkean
Ikusi gehiago
Oharra osorik
BILBOK ASTE BERDEA OSPATUKO DU, INGURUMENAREN MUNDUKO EGUNA DELA ETA.
Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Egunaren batera, 100 ikaslek gutxi gorabehera, eskolako Agenda 21aren osoko bilkuran parte hartuko dute.
Ikusi gehiago
Programa
INGURUMEN SAILATALAK BERRIRO JARRIKO DU ABIAN BIZIKLETAK DOHAINIK UZTEKO ZERBITZUA
Zerbitzu hori zabalik egongo da maiatzaren 9tik abenduaren 14ra arte. Denbora horretan 192 bizikleta (170 bizikleta, 20 bizikleta kadeteen neurrikoak eta tandem bi) jarriko dira erabiltzaileen eskura.
Ikusi gehiago
Programa ikusi
ESKOLA AGENDA 21EN ESKOLA ARTEKO FOROAREN EDIZIO BERRIA BIDARTE AUZO ETXEAN
200 bat ikaslek eta irakaslek prestatuko dute ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Egunean, egingo den Eskola Agenda 21en plenoa.
Ikusi gehiago
|