BILBOK ASTE BERDEA OSPATUKO DU, INGURUMENAREN MUNDUKO EGUNA DELA ETA
Bilboko Udaleko Ingurumen Sailatalak hainbat jarduera antolatu ditu ekainaren 2tik 15era bitartean.
Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Egunaren batera, 100 ikaslek gutxi gorabehera, eskolako Agenda 21aren osoko bilkuran parte hartuko dute.
Bilbon, 2008ko maiatzaren 26an. Bilboko Udaleko Ingurumen Sailatalak hainbat jarduera antolatu ditu ekainaren 5ean izango den Ingurumeneko Munduko Eguna dela eta.
Ekainaren 2tik 8ra “Aste Berdea” izango dugu. Bisita gidatuak egingo dira Pagasarrira eta kontsumo txikiko bonbillak banatuko dira. Gainera, Eskolako Agenda 21eko osoko bilkura egingo da eta aldaketa klimatikoari buruzko erakusketa inauguratuko da Zubiarte merkataritza zentroan.
Alkateorde eta Hirigintza eta Ingurumen Saileko zinegotzi ordezkaria den Julia Madrazoren esanetan, “ekitaldi hauek guztiak Udalsarea 21 proiektuak finantzatzen ditu zati baten eta helburu dute ohitura osasungarriagoak bultzatzea eta herritarrei ohartaraztea gure ingurua babestea beharrezkoa dela”.
BISITA GIDATUAK PAGASARRIRA. (ekainaren 2tik 6ra)
Bisitaldi horietan parte hartzeko 010 edo 94 424 17 00 telefonoetara deitu behar da (azken hau Bilbotik deitzen ez bada). Gehienez ere, 40 pertsonako taldeak izango dira. Mendiko oinetakoak ekartzea komeni da.
Bolintxun hasiko da bisita gidatua. Hara heltzeko Bilboko Udalak ohikoa baino Bilbobus handiagoa jarriko du bisitaldian parte hartuko duten guztiak sartzeko. Zerbitzua ez dute ordainduko aurretik izena eman dutenek.
Ordutegia
Irteteko orduak: Bilbobusean, Plaza Biribila-Kale Nagusian, 10:00etan eta 16:00etan.
Heltzeko orduak: Buian, 13:30ean eta 19:30ean
Ibilbidea
Bolintxubideko geralekutik ordu bi eta erdiko bidea egingo dugu Bolintxutik gidariarekin; ibarreko oihana, kare-harrizko harrobi zaharra, Seberetxeko jauregia eta baserriak ikusiko ditugu eta gero, Buiatik Plaza Biribilerako bidea egingo dugu.
“Julia Madrazok azaldu duenez “ aukera ezin hobea da Bilboko basorik enblematikoena eta balio natural handienekoa ezagutzeko”.
Pagasarri gure historiari lotuta dago, eta bere baliabideak gehiegi ustiatu diren arren, altxor handiak ditu ekologiaren alderditik. Esate baterako, lizardi eta urriztiak (interes komunitarioa), gorostiak eta artelatzak. Eta ezin dugu ahaztu Pagasarrin ornodunen hogeiren bat espezie bizi direla galtzeko arriskuan” adierazi du.
ESKOLA AGENDA 21EKO OSOKO BILKURA (EKAINAREN 5ean, INGURUMENAREN MUNDUKO EGUNAREKIN BATERA)
Aurten ere, eta bada laugarren aldia, osoko bilkura egingo da Bilboko Udalean. Bertan umeak eta euren eskaerek izango dira protagonistak.
Oso bilkura hau Eskolako Agenda 21eko programaren barruan dago. Ikastetxearen eta inguruaren ingurumen-gestioa zer-nolakoa den aztertuko dute, gero, emaitzak ikasteko baliabidetzat erabiltzeko.
Aurtengo ikasturtean, 50 ikastetxetako 22.800 ikasle inguru aritu dira aldaketa klimatikoaz eztabaidatzen eta hausnartzen. Eskola-umeek aldaketa klimatikoari aurre egiteko eskaerak aurkeztuko dituzte, baita euren gain hartzeko prest dauden konpromisoak ere.
KONTSUMO TXIKIKO BONBILAK BANATZEA:
Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Saila, Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) batera, herritarrak energia elektrikoa aurreztea beharrezkoa dela ohartarazteko kanpainan parte hartzen ari da.
Ekainaren 4an, 5ean eta 6an kontsumo txikiko 3.000 bonbilla banatuko dira “herritarrak jabetu daitezen energia arduratsu kontsumitzeko neurriak hartzea ona dela”.
ERAKUSKETA ZUBIARTE MERKATARITZA ZENTROAN (EKAINAREN 2tik 15era)
Ikusi Eguzki Energiaren Panela
Zubiarte merkataritza-zentroan “Aldaketa klimatikoa eta energia berriztagarriak” erakusketa jarriko da. Informazio-panelak dira, erakusten dutenak energia berriztagarriak nola dabiltzan. Bioerregai-motak eta Udalean eratzeko asmoa dagoen “Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko Udal bulegoaren” eginkizuna ere erakutsiko dizkigute.
|