Zer da agenda21
Bilbao eta agenda21
Ekintza-plana 2005-2008
Eskolako Agenda 21
Jarduerak
Parte hartu
Bilbon Bizi
Intereseko estekak
Dokumentazioa
Harremanak
Web mapaHarremanak Home Hizkuntzak
AGENDA 21 > BERRIAK

INGURUMEN SAILAK ETA CADEMek HITZARMENA SINATU DUTE KIROLDEGIETAKO EFIZIENTZIA ENERGETIKOARI BURUZKO AZTERLANA EGITEKO.

Bilbo, 2008ko urtarrilaren 18a. Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak eta CADEMek lankidetza-hitzarmena sinatu dute San Ignazio, Errekalde, Zorrotza, Artxanda, Txurdinaga, Abusu eta Deustuko udal kiroldegietako efizientzia energetikoari buruzko azterlan aitzindaria egiteko.

Julia Madrazo Bilboko Udaleko Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak azaldu duenez, Energiaren Euskal Erakundearen ardurapeko enpresa honek “instalazioa aztertu eta behar diren azterlanak eta proiektuak egingo ditu energia ahalik eta modurik zentzuzkoenean erabiltzeko.”

“Energiaren erabilera efizientea sustatu eta bultzatu nahi dugu esparru guztietan, Udalarenean ere bai. Energia aurreztea eta energia berriztagarriak aprobetxatzea beharrezkoa eta posible dela erakusteko adibidea da hitzarmen hau, gaineratu du.

Energiaren Euskal Erakundearentzat lehentasunezko jarduera da euskal udalekin lankidetzan aritzea, izan ere ugariak baitira herritarrengandik hurbil diren kontsumo energetikoak eta hartzen diren neurriek zuzeneko eragina dute bizimodua hobetzeko.

Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak 6.507,60 euro erabiliko ditu aukeratutako kiroldegi bakoitza ikuskatzeko. Guztira 45.553,20 euro.

Honako hauek egingo dira:

Informazioa batu
Kontsumo energetikoen datu historikoak, funtzionamendu moduak eta orduak, okupazio mailak etabarri buruzko datuak batzea.

Instalazio termikoak
-Instalazioak eta ekipamendua aztertzea: berogailuak, igerilekuen ontzietako uraren berotze-maila...
-Beroa ematen duten elementuak eta euren banaketa aztertzea.
-Erregulazio eta kontrol-sistemak aztertzea

Argiak
Argiztapen-sistemak aztertzea (luminariak, lanparak, kontrolak etab).

Neurketak
Berogailuen konbustioa aztertzea, beroa ematen ari direnean duten errendimendua kalkulatzeko.
Behe-tentsioko kontsumo elektrikoen monitorizazio jarraitua

Efizientzia energetikodun kiroldegiak

Jon Sustatxa Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak adierazi du txosten horietan batutako datuekin “efizientzia arloko neurri egokiak hartuko direla eta kogenerazio termoelektrikoko sistema edo eguzki-energiadun instalazio termikoa jartzeko aukera aztertuko dela”.

Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak 300.000 euroko partida dauka inbertsioetarako aurrekontuan, azterlan horietan proposatzen diren efizientzia energetikoaren arloko neurriak hartzeko.

CADEM S.A. enpresak hilabeteko epean aztertuko ditu instalazioak eta datuak batuko. Azterlanak, berriz, hitzarmena sinatu eta zazpi hilabetetan egingo dituela kalkulatzen da.

Hitzarmen hau Bilboko Udalak eta EEEk 2004az geroztik energia arloan daramaten politikaren barruan sartzen da.

NAGUSIAK
jarduerak 
jarduerak
Jarduerak
Eskolako Agenda 21 
imagen que representa a dos escolares
Partaideak 2007-2008
ENLACES 
imagen que representa el apartado de enlaces
Agenda 21en estekak
ADIERAZLEAK 
adierazleak
Agenda 21 Bilbao
 
Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
IHOBEren logoa
Bilboko Udalaren logoa
Udalsarearen logoa
 
AGENDA 21 - Bilboko Udala 2005