Zer da agenda21
Bilbao eta agenda21
Ekintza-plana 2005-2008
Eskolako Agenda 21
Jarduerak
Parte hartu
Bilbon Bizi
Intereseko estekak
Dokumentazioa
Harremanak
Web mapaHarremanak Home Hizkuntzak
AGENDA 21 > BERRIAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAK ETA BILBOKO UDALEKO HIRIGINTZA ETA INGURUMEN SAILAK 325.000 EUROKO INBERTSIOA DUTE EGINA EGUZKI ENERGIAN

Bilbo, 2008ko urtarrilaren 30a . EEE eta Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Saila lankidetzan ari dira 2004az geroztik, energia modu arrazionalean erabiltzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko. Lankidetza horren ondorioz, 5 kW-ko 5 sistema fotovoltaiko jarri dira Udalaren beste horrenbeste eraikinetan.

Erakunde biek, guztira, 185.000 euroko inbertsioa egin dute. Kopuru horri beste 140.000 euro gehitu behar zaizkio, Bilbon oraingoz jarriko den eguzki-energiaren bidezko instalaziorik handiena egiteko. 20 kW fotovoltaiko izango ditu azpiegitura horrek eta eguzkiaren bidezko energia elektriko garbia sortuko du, 10 etxe energia elektrikoz hornitzeko beste.

4 urte elkarlanean

Hirigintza Sailaren eta Energiaren Euskal Erakundearen arteko hitzarmenari esker, hainbat arlotan jardun ahal izan da, betiere udalerriko egoera energetikoa hobetze aldera. Horrela, eta energia berriztagarriei begira, aipatzekoa da uriko horniduran energia berriztagarri gehiago erabiltzeko egin den ahalegina. Horretarako 5 instalazio fotovoltaiko jarri dira. Ezaugarri hauek dituzte:

- 5 kW-ko potentzia duen eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Bilboko Udalarena eta Arangoitiko ikastetxe publikoan dagoena.
- 5 kW-ko potentzia duen eguzki-instalazio fotovoltaikoa, EEErena, Artatseko ikastetxe publikoan.
- Bakoitzak 5 kW-ko potentzia duen eguzki-instalazio fotovoltaiko bi, Bilboko Udalarenak, bata Zamakola-Juan Delmas ikastetxe publikoa eta, bestea, Udaletxearen alboko eraikinean.
- 5 kW-ko potentzia duen eguzki-instalazio fotovoltaikoa, EEErena,, Tomas Camacho ikastetxe publikoan.

Instalazio horiek sare elektrikora konektatuta daude eta bertara bidaltzen dute sortzen duten energia guztia. Hartara, prima berezia jasotzen dute saldutako kW bakoitzeko, kontsumitutako elektrizitateagatik ordaintzen dena baino lauzpabost bider gehiagoko prezioa, gutxi gorabehera. Instalazio guztien urteko produkzio elektrikoa 27.000 kWh-tik gorakoa da, hau da, 40 lagunek kontsumitzen duten elektrizitatea. Produkzio garbi honekin airera CO2 gutxiago isurtzen da urtean, 25.000 kg gutxiago, hain zuzen.

Instalazio handiagoa eta potentzia handiagokoa

Energiaren Euskal Erakundea eta Hirigintza eta Ingurumen Saila beste akordio batera iritsi dira. EEEk 20 kW-ko eguzki-instalazio fotovoltaikoa jarriko du Bilboko Udalarentzat Lan Ekintzaren Montaņo Prestakuntza Zentroaren estalkian, horretarako 140.000 euro gehiagoko inbertsioa eginda.

Bilbon oraingoz jarriko den eguzki-energiaren bidezko instalaziorik handiena izango denak 20 kW-ko potentzia izango du eta eguzkiaren bidezko energia elektriko garbia sortuko du; urtean 23.000 kWh-ko produkzioa izango du, hau da, 10 etxe energia elektrikoz hornitzeko adinakoa. Maiatzaren amaiera aldean konektatuko da. Instalazio horiekin CO2 gutxiago isuriko da eguratsera, 22.000 kg gutxiago, hain zuzen. Lagungarri izango da, noski, Bilboko egoera energetikoa eta airearen kalitatea hobetzeko.

NAGUSIAK
jarduerak 
jarduerak
Jarduerak
Eskolako Agenda 21 
imagen que representa a dos escolares
Partaideak 2007-2008
ENLACES 
imagen que representa el apartado de enlaces
Agenda 21en estekak
ADIERAZLEAK 
adierazleak
Agenda 21 Bilbao
 
Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
IHOBEren logoa
Bilboko Udalaren logoa
Udalsarearen logoa
 
AGENDA 21 - Bilboko Udala 2005