Bilbo, 2007ko ekainaren 7a. Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak, Nolabike enpresarekin lankidetzan, 4 bizikleta elektriko jarriko ditu bihartik aurrera bilbotarren eskura, Uribitarte kaian bizikleten mailegurako ireki den gunean.
Ekimen horren bidez, Hirigintza eta Ingurumen Sailak garraiobide tradizionalen aurrean garraiobide alternatiboen aldeko apustua egiten jarraitzen du, aldi berean, praktikoak, ekologikoki iraunkorrak eta ekonomikoak dira eta.
Bizikleta horiek 20 minuturako utziko dira gehienez, herritar albait gehienek erabili ahal izateko.
Uribitarteko mailegu-gunea aste honetan jarri da abian, Ingurumenaren Munduko Eguna ospakizunarekin bat etorriz. Ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara da.