HIRI INGURUMENARI BURUZKO JARDUNALDIAK: GURE HIRIEN IRAUNKORTASUNAREN ALDEKO APUSTUA
Bilbao, abenduak 12-13
Tokiko Agenda 21en baitako parte-hartzea eta komunikazioaren urtean, Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak “Hiri Ingurumenari buruzko Jardunaldiak. Gure hirien iraunkortasunaren aldeko apustua” jardunaldiak burutuko ditu 2006ko abenduaren 12 eta 13an.
Bilbok elkar ezagutzeko gunea sortu nahi du gure hiriek herritarren bizi-kalitatea hobetuko duten hiri espazio iraunkorretarantz aurrera egiteko konpromisoa agerian jartzeko.
Egun hauetan zehar, Bilbao hainbat hiritan iraunkortasunaren alde lanean ari diren eragileen esperientzia eta ezagutzaren trukerako foro bilakatuko da. Horrela, egungo egoera eta iraunkortasunari dagokionez hiriek dituzten erronka nagusiak aztertuko dira.
Idatzi honen bidez, Jardunaldietara bertaratu eta parte hartzera gonbidatze zaitugu. Era berean, zure erakundean Jardunaldien eduki eta egitaraua zabaltzea eskertuko genizuke.
Igo gaitezen tren berera, Bilbon, hurrengo geltokia iraunkortasuna.
Egitaraua
Inskripzioa |