BILBOKO UDALAK SEI ALDIZ LUZEAGOA EGINGO DU BIDEGORRIEN UDAL SAREA 78 KILOMETROKO BILBATUA OSATZEKO ASMOZ
Bilboko Udala izango da estatu guztian bidegorrien plan integral bat izango duena. Orain bizikletaz bidegorrietatik egin daitezkeen kilometroak seirekin biderkatuko dira eta horrela uriko auzo guztiak loturik geratuko dira. Are gehiago, udalerrik mugakideetako bidegorriekin loturak egingo dira. “Bilboko Bizikleta-Bideen Plan Berezia” abian jartzeko 10,5 milioi euro inbertituko ditu udalak. Horretan gauzatuko da, besteak beste, garapen orekatsu eta jasangarriaren eta bizikleta erabiltzearen alde udalak duen konpromisua.
“Bilboko Bizikleta-Bideen Plan Berezia” gauzatzeko lehendabizi ahalegin handiak egin behar izan dira orain arte indarrean egon diren arau guztiak bategiteko eta sintesi-lana egiteko. Horretan elkarlanean aritu dira Hirigintza eta Ingurumen saila eta Zirkulazio eta Garraio saila.
“Bilboko Bizikleta-Bideen Plan Berezia” garatzeak, gainera, udal ordenantza bat egitea ekarriko du, ibilbideen erabilera arautzeko. Guztira 12 ibilbide izango dira, loturak eta guzti.
Planak egiten duen ekarpenik aipagarrienetakoa dugu arloan estatuan eta autonomia-erkidegoan indarrean dauden arauekin bat egiten duen arautegia ezartzea. Udal sarea osatuko duten bide-motak horrela definituta geratzen dira planari esker.
Grafikoan ikus daitekeenez, batzuetan, bizikletek euren-eurenak izango diren azpiegiturak izango dituzte, besteenetatik bereiziak. Beste batzuetan ezin da horrelakorik planteatu eta beste batzuek ere erabiltzen dituztenetatik joan beharko dute bizikletek, plataforma horiek batzuetan oinezkoenak ere izango dira eta beste batzuetan motordun ibilgailuenak.
Hamabi ibilbide
“Bilboko Bizikleta-Bideen Plan Berezia” egiteko orduan kontuan hartu dira abiapuntu izateko zenbait ekipamendu publiko (ikastetxeak, anbulatorioak, kiroldegiak, liburutegiak,...). Hau da, bizikletaren erabiltzaileak izan daitezkeenak izaten diren lekuak eta berauek edo ibilbideak lotzeko aukerak hartu dira kontuan. Loturak egiteko kontuan hartu dira, halaber, beste bidegorri batzuk edo garraio publikoekin bat egiteko posibilitatea.
Horiek horrela, 12 ibilbide prestatu dira eta laster udal ordenantza onartuta arauak izango dira horiei dagokienez. Hona hemen ziklistentzako ibilbideak:
• 1. ibilbidea. Campo Volatin–Miribilla-Errekalde. Abandoko geltokiaren ondotik Zabalbururantz eta San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Miribilla auzoetarantz. Loturak 4. eta 12. ibilbideekin.
• 2. ibilbidea. Campo Volantin–Zabalburu-Ametzola. Zubizuritik Abandon eta Indautxun zehar joango da. Loturak 1, 3, 4, 6 eta 7. ibilbideekin.
• 3. ibilbidea. Euskalduna–Uribitarte. Loturak 1, 2, 4, 6, 7 eta 10. ibilbideekin
• 4. ibilbidea. Abandoibarra–Zazpi Kaleak–Abusu. Abando, Zabalgune, Zazpi Kale eta Bilbo Zaharretik joango da. Loturak 1, 2, 3, 5 (igogailutik), 6, 8 eta 11.ibilbideekin
• 5. ibilbidea. Begońa–Santutxu–Txurdinaga. Etxebarria eta Txurdinaga parkeak lotuko ditu eta Bolueta eta Otxarkoagaraino helduko da. Loturak 9 eta 8, baita 4 eta 11. ibilbideekin igogailu
• 6. ibilbidea. Elorrieta–Euskalduna–La Casilla. San Ignazio, Ibarrekolanda eta Deustun zehar, Casilda Iturrizar parkera eta, Areiltza Doktoretik La Casillaraino helduko da. Loturak 2, 3, 4,
• 7. ibilbidea. Euskalduna–Ametzola-Irala. Sabino Aranatik, Basurtu-San Mames aldeko ekipamenduen alde berrian zehar Trenbideko Etorbidetik pasatuko da. Loturak 1, 2, 3, 6, 10 eta 12. ib
• 8. ibilbidea. Otxarkoaga–Bolueta-Atxuri. Loturak 5 eta 4. ibilbideekin.
• 9. ibilbidea. Begońa-Lezamako Trenbide Zaharra. Etxebarria parketik Txorierri eta Mungialdeko foru ibilbidea izango denera helduko da, Montańo eta Zurbaranetik. Lotura 5. ibilbidearekin.
• 10. ibilbidea. Abandoibarra–Olabeaga–Zorrotza. Loturak 3, 4, 11 eta 12. ibilbid
• 11. ibilbidea. San Ignazio-Zorrotzaurre–Zazpi Kaleak. Zorrotzaurretik Zazpi Kaleetaraino itsasadarraren ondotik, Campo Volantinetai eta Areatzatik. Loturak 4, 5 (igogailutik), 6 eta 10. ibi
• 12. ibilbidea. Zorrotza–Basurtu–Errekalde–Irala. FEVEren trenbideak lur azpitik sartuta Montevideo etorbidea bizikletentzat egokituta gauzatuko da. Loturak 1, 7 eta 10. ibilbideekin.
Behin bidegorrien udal sarea amaituta, Bilbon 75 kilometro egongo dira bizikletek erabiltzeko; hau da, orain dagoen sarearen halako sei.
Ibilbide bakarra dugu orain, 8.a, Begońa-Lezamako Trenbide Zaharra eta honen luzeera 2.162 metrokoa da. Aitzitik, berrien artean 3.a, Euskalduna-Uribitarte, da lanetan aurreratuena. Honek dagoeneko 1.366 metro ditu erabilgarri eta guztira 1.981 metro luze izango da.
Ondoren, 6.a dator, dagoeneko 3.266 metro erabilgarri eta guztira 5.422 metro izango dituena. 8.ean 2.004 metro daude erabiltzeko moduan eta 819 egokitzeko lanak egiten ari dira; guztira, 7.231 metro luze izango da. 11ean 2.960 metro egokituta daude eta 404 egokitzeko lanak egiten ari dira; guztira,7.948 m.
5, 10 eta 12. ibilbideetan ez dago tarterik erabili ahal izateko, baina egokitze-fasean daude.
Plan honen garapenak 10,5 milioi euro inguruko aurrikusitako inbertsioa suposatuko du; horietatik 2,7 milioi esleituta daude, gaur egun jarduketa fasean dauden 7.557 metro bidegorri sortzeko.
“Bilboko Bizikleta-Bideen Plan Berezia” ordenantza bidez ere garatzen denean, hirigintza jarduketak egiten dituzten erakunde publiko eta pribatuek beren gain hartu beharko dute lekuan lekuko bidegorri tarte.
Bizikleten aparkalekuak
Aldi berean, Bilboko Udalak egoitza-alde berrietan bizikletentzako aparkalekuak egokituko ditu, baita eraberritu edo erreformatu daitezen eraikinetan ere.
Xedea etxebizitzako edo eraikitako 100 m2-ko bizikleta-plaza bat egokitzea da. Ratio bera aplikatuko da kultur ekipamenduentzat ere. Bulego, ikastetxe eta kirol-instalazioak izanez gero, eraikitako 50 m2 2-ko bizikleta-plaza bat egokitzea da xedea. Garajeetan, titularra eta kudeaketa-mota edozein izanda ere, azaleraren % 15 bizikletak aparkatzeko izango da.
Hoteletan bizikleta-plaza bat izango da 6 gelako. Aisialdi eta ikuskizunen alorrean, bizikleta-plaza bat edukieraren 20 pertsonako, 500 lagunentzat baino gehiagorentzat lekua izanez gero. Txikiagoetan bizikleta-plaza bat edukieraren 30 pertsonako.
Informazio gehiago
1go Eranskina: Bidegorri moten definizioa
|