Zer da agenda21
Bilbao eta agenda21
Ekintza-plana 2005-2008
Eskolako Agenda 21
Jarduerak
Parte hartu
Bilbon Bizi
Intereseko estekak
Dokumentazioa
Harremanak
Web mapaHarremanak Home Hizkuntzak
AGENDA 21 > BERRIAK

BILBOKO UDALAK GURPIL-AULKI ETA UME-KOTXEAK BILBOBUS-EKO AUTOBUSETAN GARRAIATZEKO ARAUDIA EZARRI DU

Bilbo, 2007ko abenduaren 2007a. Bilboko Udalak gurpil-aulkiak eta ume-kotxeak Bilbobus-eko autobusetan garraiatzeko araudi berria ezarri du. Hurrengo asteazkenean, 2007ko abenduaren 12an, 4 urtetik beherako umeak dituzten edota mugikortasun murriztuko pertsonak bizi direneko 12.500 etxe inguruk, Bilbobus-eko autobusetan gurpil-aulkia edota ume-kotxeak garraiatzeko jarraitu beharreko jarraibideei buruzko informazio-liburuxka jasoko dute.

Era horretan, orain arte autobus-gidariak eta hiriko autobusetako erabiltzaileak zireneko segurtasun-falta juridikoa gainditzen da. Izan ere, leku murrizketak aulki mota horien garraiorako muga batzuk ezartzera behartzen du.

Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Garraio Sailaren dekretu arautzaileak, ondoko udaleko sailen oniritzia izan du: Emakumearen eta Garapenerako Kooperazioaren saila, Kultura eta Hezkuntza saila, Hiritarren Harremanak eta Segurtasun saila, eta Bizkaiko Pertsona Ezinduen Federazio Koordinatzailea (FEKOOR).

Gaur egun indarrean den erabilerraztasunari buruzko araudiaren aplikazioa eta garraio publikoaren erabiltzaileen segurtasuna bateratzeko helburuarekin, Bilboko Udalak erabilera-baldintzak mugatu egin ditu ume-kotxeak edota mugikortasun murriztuko pertsonen gurpil-aulkiak garraiatzean.

Lehentasun ordena

Bilbobus-en ume-kotxeak eta mugikortasun murriztuko pertsonen gurpil-aulkiak garraiatzeko, Bilboko Udalaren dekretu berriak argi eta garbi erakusten du lehentasun ordena autobusa hartzean.

Horrela, geltoki batean mugikortasun murritzeko pertsonen gurpil-aulki edo ume-kotxe bat baino gehiago direnean, lehentasuna izango dute mugikortasun murritzeko pertsonen gurpil-aulkiek. Ume-kotxeen kasuan, lehentasuna geltokira heldu direneko ordena izango da.

Zoru baxuko autobusak

Autobus horiek bi gurpil-aullki eta ume-kotxerentzako prestatutako lekua dute, zerbitzua erabiltzen duten beste erabiltzaileei bidea ez oztopatzeko asmoz.

Beraz, zoru baxuko autobusen kasuan, bi gurpil-aulki edo ume-kotxe baino ezingo dira garraiatu, ume-kotxe edo gurpil-aulki anitzak direnean izan ezik. Kasu horretan, bakarra garraia daiteke.

Umeen kotxe eta aulkiak geldirik egon beharko dira, umea beti lotuta eta autobusaren norabidearen aurka begira.

Adingabekoak laguntzaileek oratuta badoaz, aulkia tolestuta egon beharko da autobus barruan.

Zoru altuko autobusak eta mikrobusak

Zoru altuko autobusen kasuan, umeen kotxe eta aulkiak tolestuta egon beharko dira, inoiz ez zabalik, eta umeak laguntzaileen besoetan edo oratuta bidaiatuko dute.

Mikrobusen kasuan, horretarako leku bakarra dagoenez, gurpil-aulki edo ume-kotxe bakarra onartuko da, eta aulki-anitzak ez dira inola ere onartuko.

NAGUSIAK
jarduerak 
jarduerak
Jarduerak
Eskolako Agenda 21 
imagen que representa a dos escolares
Partaideak 2007-2008
ENLACES 
imagen que representa el apartado de enlaces
Agenda 21en estekak
ADIERAZLEAK 
adierazleak
Agenda 21 Bilbao
 
Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
IHOBEren logoa
Bilboko Udalaren logoa
Udalsarearen logoa
 
AGENDA 21 - Bilboko Udala 2005