Zer da agenda21
Bilbao eta agenda21
Ekintza-plana 2005-2008
Eskolako Agenda 21
Jarduerak
Parte hartu
Bilbon Bizi
Intereseko estekak
Dokumentazioa
Harremanak
Web mapaHarremanak Home Hizkuntzak
AGENDA 21 > BERRIAK

Bizikleten doako mailegurako zerbitzuak iazko uztailetik abendura bitarteko erabiltzaileen kopuru berdintsua lortu du hilabete bitan.

bicicletaMaiatzean eta ekainean 6.287 mailegu izan dira, eta alta emandako lagunen kopuruak %70 egin du gora iazko datuen aldean.

Bizikleten doako mailegurako zerbitzuak emaitza onak ematen jarraitzen du. Pasa diren maiatz eta ekainean 6.287 mailegu izan ziren; beraz, zerbitzua iazko uztailetik abendura bitarteko emaitzen ea parean dago (orduan 6.287).

Ingurumen Sailatalak abian jarritako zerbitzuan erregistratu diren lagunen kopuruak gora egin du %70 bi hilabetetan iaz erregistratutakoekin konparatuz gero. 2006an, guztira, 3.931 lagun erregistratu ziren; 2007, 2.753 izan ziren.

Erabiltzaile motari dagokionez, %60 bilbotarrak dira, %16 Bizkaiko gainontzeko eskualdeetakoak eta %25 atzerritarrak edo Estatuko gainontzeko eskualdeetakoak. Bizikletak gehien bat barikuetan erabiltzen dira, batez ere, goizeko hamaiketatik hamabietara eta arratsaldeko bostetatik seietara.

Maileguen batezbesteko iraupena ordu bat eta berrogeita bi minutukoa da. Bizikleten doako mailegurako udal zerbitzuari esker 10.614 kilo CO2 eguratsera botatzea saihestu da, hau da, 12.574 ibilgailuk batez beste 5 kilometro eginda botako luketena.

Zerbitzua handitu egingo da, eskariari erantzuteko ohi baino 10 cm baxuagoak diren 25 ibilgailurekin eta, ikusteko urritasuna dutenentzat, bi tandemekin.

Berrikuntza gisa, apurka-apurka umeak eroateko aulkiak jarriko dira. Gorabehera nabarmenen artean, Udalaren 150 bizikletatik 7 lapurtu dituzte, eta horietatik bi berreskuratu dira.



NAGUSIAK
INGURUMENAREN MUNDU MAILAKO EGUNA
Bizikleta mailegua
21 Agendaren ikastegien osoko bilkura
jarduerak 
jarduerak
Jarduerak
Eskolako Agenda 21 
imagen que representa a dos escolares
Partaideak 2007-2008
ENLACES 
imagen que representa el apartado de enlaces
Agenda 21en estekak
ADIERAZLEAK 
adierazleak
Agenda 21 Bilbao
 
Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
IHOBEren logoa
Bilboko Udalaren logoa
Udalsarearen logoa
 
AGENDA 21 - Bilboko Udala 2005