Zer da agenda21
Bilbao eta agenda21
Ekintza-plana 2005-2008
Eskolako Agenda 21
Jarduerak
Parte hartu
Bilbon Bizi
Intereseko estekak
Dokumentazioa
Harremanak
Web mapaHarremanak Home Hizkuntzak
AGENDA 21 > BERRIAK

300 LAGUNENTZAKO LEKUA IZANGO DA GIDATZEKO TEKNIKA ERAGINKOR ETA EKONOMIKOAK EZAGUTZEKO IKASTAROAN

Ikastaroak lau ordu iraungo du, doakoa da eta urtarrilaren 9tik 13ra eta 16tik 20era egingo da.

Gidatzeko teknika hauei esker bataz beste erregaiaren %15a aurreztu daiteke eta CO2 isurketak murriztu.

Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) eta Energiaren Euskal Erakundearen arteko hitzarmen baten barnean, eta Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Garraio Arloaren lankidetzarekin, Gidatzeko Era Ekologiko, Ekonomiko eta Eraginkorreko - ECODRIVING Ikastaroa antolatu da Bilbon.

ECODRIVING ikastaroari esker gidatzeko estilo berria bultzatu nahi da, erregaia aurreztu, CO2 isurketak murriztu eta bideko segurtasuna bermatuz. Lau orduko iraupena du ikastaroak, doakoa da eta guztira 300 pertsonentzako lekua dago. Guztira egingo diren 20 saioetatik parte hartzaileek egokien datorkiona aukera dezakete, saio bakoitzeko 15 plazak bete arte. Urtarrilaren 9tik 13ra bitartean izango dira aurreneko saioak eta urtarrilaren 16tik 20ra bitartean bigarren txandakoak, ondorengo ordutegia izango dute guztiek: goizekoak 10:00tatik 14:00etara eta arratsaldetakoak 16:00tatik 20:00etara. Ikastaroa Bilboko Suhiltzaile Etxeko Prestakuntza Gelan izango da (Luis Briñas kalea, 16).

Aurreko bi edizioek izandako arrakasta ikusita aurtengoa Bilboko Udalak antolatutako hirugarren edizioa da, parte hartu nahi duten guztientzat zabalik egongo da ikastaroa. Ekimena ezagutzera emateko kanpaina hasi da irrati kuña eta prentsa idatzian egindako iragarkiekin, horiez gain telefono zenbakia (94 405 41 82) eta posta elektronikoa (ecodrivingbilbao@gmail.com) izena eman nahi duten guztien eskura izango dira. Interesdunen izena deitu ahala hartzeko eta deitu duten hurrenkeran.

Ikastaroa teorikoa eta praktikoa da eta lau fasetan banatuko da: hasierako saio praktiko batean ikasleen ohiko abiadura eta kontsumo parametroak neurtuko dira; bigarrenean irakatsiko dira gidatzeko era ekonomikoaren kontzeptu teorikoak eta ibilgailua erabiltzean kontuan hartu beharreko ingurumenari buruzko irizpideak; hirugarren urratsa izango da gidatzeko era ekonomikoaren teknikak praktikan jartzea, irakasleek erakustaldi praktikoak egingo dituzte eta berriz neurtuko dira parte hartzaileen abiadura eta kontsumo parametroak; azkenik, egindako neurketetako emaitzen konparazioa egingo da eta azken konklusioak aurkeztuko dira.

Gidatzeko teknika eraginkor hauek lotura estua dute azeleragailuaren erabilerarekin, martxen erabilerarekin, abiatzearekin eta gidatzerako orduan sor daitezkeen zirkulazioko ezusteko egoerekin.

Ikastaroa antolatu duten arduradunentzat: "motorren teknologiaren garapen berriei esker gidatzeko era berri eta eraginkorragoa lortu da. Egungo gidariek ikasi duten gidatzeko era ez zaio egokitzen teknologia horri, hori dela eta, behar-beharrezkoak dira honelako ikastaroak. Gidatzeko era ekonomikoa Europa mailako proiektu baten barruan kokatzen da eta zeharo hedatuta dago Alemanian, Suitzan eta Herbehereetan. Esate baterako, Suitzan 10.000 lagunek egiten dituzte ikastaro hauek urtero".

Gidatzeko era ekonomikoaren onurak honako hauek dira:

- Batez beste erregaiaren %15a aurrezten da, batez besteko abiadura jaitsi gabe.
- CO eta CO2ren isurketa gutxiago eta kutsadura akustiko txikiagoa.
- Istripu arriskua %10 eta %25 bitartean murrizten da.
- Ibilgailuaren mantentze gastuak gutxitzen dira: balaztak, enbragea, martxa-kutxa eta motorra.
- Erosoagoa da gidariarentzat, estres gutxiago sortzen du.

Ekimena EEEaren eta IDAEren arteko lankidetza hitzarmenaren esparruan kokatzen da, eta Energi Eraginkortasun eta Aurrezte Estrategiako Ekintza Planean aurreikusitako zenbait jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan burutzea dute helburu. Hartara, garraio sektorean aurreikusita dago hiri barneko mugikortasun planak eta enpresentzako garraio planak garatzea, garraiobide kolektiboen erabilera bultzatzea, errepideko garraio flotak bideratzea, gidatzeko era eraginkorra –oraingo ikastaro hau, kasurako- sustatzea, ibilgailu industrialak gidatzeko era eraginkorra bultzatzea, eta flotak eta automobil-parkeak berriztatzea.

Gidatzeko era ekologiko, ekonomiko eta eraginkorreko Ecodriving ikastaroa

NAGUSIAK
jarduerak 
jarduerak
Jarduerak
Eskolako Agenda 21 
imagen que representa a dos escolares
Partaideak 2007-2008
ENLACES 
imagen que representa el apartado de enlaces
Agenda 21en estekak
ADIERAZLEAK 
adierazleak
Agenda 21 Bilbao
 
Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
IHOBEren logoa
Bilboko Udalaren logoa
Udalsarearen logoa
 
AGENDA 21 - Bilboko Udala 2005