Zer da agenda21
Bilbao eta agenda21
Ekintza-plana 2005-2008
Eskolako Agenda 21
Jarduerak
Parte hartu
Bilbon Bizi
Intereseko estekak
Dokumentazioa
Harremanak
Web mapaHarremanak Home Hizkuntzak
AGENDA 21 > BERRIAK

BIZIKLETAK UZTEKO ZERBITZUAK BIZIKLETA GEHIAGO EDUKIKO DITU: TANDEM BI, HAURRAK ERAMATEKO AULKIAK ETA 25 BIZIKLETA KADETEENTZAT

Tandem-bizikletak Arriagako bulegoan egongo dira. Ikusteko edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat dira, eurak bakarrik ezin direlako joan. 

Bilbon zehar tandema erabili nahi dutenek, horrelako urritasunen bat edukitzeaz gain, alta eman beharko dute bizikletak uzteko zerbitzuan, gainerako herritarrek egin behar duten moduan. Gainera, ONCEren txartela edo urritasunen bat duten pertsonen elkarteren batekoa aurkeztu beharko dute. Horren ostean, erreserba egin beharko dute  94 656 52 35 telefonora deituta. Han emango diete bizikleta hartzeko ordua. Arriaga izango da horren moduko bizikletak hartzeko leku bakarra. Gehienez ordu biz erabili ahalko dira.

“Urritasunen bat duten pertsonek egindako eskaerari erantzun gura izan diogu tandem bizikleta hauek erabiltzeko moduan jarrita. Horrela, herritar hauek ere garraio jasangarria erabiliz aprobetxatu ahalko dute aisialdia”, Julia Madrazo Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Saileko zinegotzi andrearen hitzetan. 

Haurrak eramateko aulkiak
 Arriagan bizikletak uzteko dagoen bulegoan, gainera, hiru bizikleta berezi egongo dira, haurrak eserita eramateko sillak izango dituztenak. Behin baino gehiagotan erabiltzaileek egindako eskaera izanik, kontuan hartu etar erantzungo diogu horrela. 

Bizikleta horiek hartzeko orduan kasko bat ere emango zaie erabiltzaileei umeei jartzeko. Erabiltzaileek eurek jarri beharko dituzte haur-aulkiak, bereziki moldatutako bizikletek euskarri berezia edukita, oso erraz eta arin instala daitezke eta. Haurrek 25 kilo baino gutxiago pisu eduki behar dute.

Bizikleta hauek hartu diren puntu berean entregatu beharko dira. Etorkizunean bizikletan uzteko bulego guztietan horren moduko bat egotea aurreikusita dago, zenbait problema tekniko direla-eta Zubiarten izan ezik.

Kadeteentzako bizikletak
Bizikleta arruntak baino 10 zentimetro baxuagoak dira. Gaurtik aurrera erabiltzeko moduan egongo dira bizikleta hauek. Bizikletak uzteko bulegoetan honen moduko bizikleta bana egongo da,  Arriagan izan ezik. Arriagan 3 izango dira kadeteentzat egongo diren bizikletak, jende gehienak erabiltzen duen puntua delako. Horrela, beste eskaera bati erantzun diogu.

Bizikletak Uzteko Zerbitzua itxita egongo da abuztuaren 12tik irailaren 3ra arte. Egun horretan hasiko da berriro ere.

Bizikletak uzteko zerbitzua: 94 656 52 35

Erabiltzeko dauden bizikleten kopurua: 190

Bizikletak uzteko bulegoak:  Blas de Otero unibertsitarioentzako egoitza (Gorte 38); Zubiarte merkataritza zentroa (Leizaola Lehendakaria 2); Emaus (Sabino Arana etorb. 42);  Deustu, Otxarkoaga, Zorrotza eta Begoñako auzo etxeetan;  San Ignazioko kiroldegia eta Zabalgune eta Arriagako turismo-bulegoak.

Bizikleta erabiltzeko denbora: 5 orduko aldia, tandem modukoa izan ezik. Azken hauek ordu biko aldian erabil daitezke.

NAGUSIAK
jarduerak 
jarduerak
Jarduerak
Eskolako Agenda 21 
imagen que representa a dos escolares
Partaideak 2007-2008
ENLACES 
imagen que representa el apartado de enlaces
Agenda 21en estekak
ADIERAZLEAK 
adierazleak
Agenda 21 Bilbao
 
Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
IHOBEren logoa
Bilboko Udalaren logoa
Udalsarearen logoa
 
AGENDA 21 - Bilboko Udala 2005