Zer da agenda21
Bilbao eta agenda21
Ekintza-plana 2005-2008
Eskolako Agenda 21
Jarduerak
Parte hartu
Bilbon Bizi
Intereseko estekak
Dokumentazioa
Harremanak
Web mapaHarremanak Home Hizkuntzak
AGENDA 21 > BERRIAK

INGURUMEN SAILATALAK BIZIKLETAREN HISTORIAREN GAINEKO ERAKUSKETA ANTOLATU DU MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA DELA ETA.

Zubiarte merkataritza-gunean egingo da urriaren 13ra bitartean.

Bilbo, 2007ko irailaren 20a. Bilboko Udaleko Ingurumen Sailatalak bat egin du aurten ere Mugikortasunaren Europako Astearekin eta “Bilbon, nire kotxe barik” goiburua duen eguna ospatuko du datorren zapatuan.

Ospakizun horren inguruan, Ingurumen Sailatalak “Bizikletaren historia 1860-1945” izeneko erakusketa egingo du Zubiarte merkataritza-gunean urriaren 13ra bitartean. Bizikletak, asmatu zenetik, hau da, XIX. mendearen erdialdetik, XX. mendearen erdialdera izan duen bilakaera ezagutzeko aukera emango digu erakusketak.

Julia Madrazo Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Saileko zinegotziak azaldu duenez “bizikletaren historia modu erraz eta atseginean ezagutzeko bidea da. Kutsatzen ez duen ibilgailua, gaur egun, garai batean bezala, garraiobide izan daitekeena milaka bilbotarrentzat”.

Madrazok azpimarratu du “bizikletaren laurogeita bost urteko bilakaeraz jabetzeko proportzioa ematen digula, eta konturatzeko ere bai zelako garrantzia izan zuen behinola garraiobide moduan”.

“Bizikletaren historia 1860-1945” erakusketan ikusgai jarritako modeloak

Hogei modelo original jarriko dira ikusgai:

1.- 1860. urtea. Michaux marka. Frantzia. Lehenengo bizikleta pedalekin. Michaux jotzen da bizikletaren asmatzailetzat.

2.- 1870. urtea. Frantziarra. Metalezko gurpilak eta egurrezko erradioak dituen bizikleta.

3.- 1880. urtea. Frantziarra. Gurpil handi eta txikikoaren eta gurpil berdinekoen arteko bizikleta.

4.- 1880. urtea. Gran Bi. Frantziarra. Gurpil handi eta txikiko bizikleta.

5.- 1885. urtea. Frantziarra. Egurrezko artisau-trizikloa. Enkarguzko ale gutxi.

6.- 1890. urtea. Frantziarra. Karburozko argidun bizikleta.

7.- 1890. urtea. Frantziarra. Gerard Depardieuren film batean azaldu zen.

8.- 1892. urtea. Ingelesa. Lasterketako bizikleta.

9.- 1895. urtea. Frantziarra. Paseoko bizikleta, karburozko argiduna.

10.- 1900. urtea. Frantziarra. Clement marka. Cardan giltzadura duen bizikleta.

11.- 1910. urtea. Peugeot. Frantziarra. Paseoko bizikleta, emakumeentzat, sarea duena atzealdean.

12.- 1910. urtea. Ingelesa. BSA. Karburozko argiarekin. Hiru martxako aldagailuarekin.

13.- 1925. urtea. Frantziarra. Motor osagarriaren bidez bultzatutako bizikleta.

14.- 1930. urtea. Frantziarra. Ravat marka. Paseoko bizikleta, sidekar eta zumezko saskiarekin.

15.- 1930. urtea. Frantziarra. Peugeot marka. Paseoko bizikleta, aluminiozko sidekarrarekin.

16.- 1935. urtea. Frantzia. Gizonezkoentzat eta andrazkoentzat egokitutako tandema.

17.- 1935. urtea. Frantziarra. Condor marka. Gizonezkoen bizikleta, lapurreten aurkako sistema eta guzti.

18.- 1937. urtea. Lasterketako bizikleta, tourrean erabili zutena.

19.- 1940. urtea. Ingelesa. BSA marka. Bizikleta militar tolesgarria.

20.- 1945. urtea. Derbi marka. Espainiarra. Jeneroa banatzeko bizikleta.



NAGUSIAK
INGURUMENAREN MUNDU MAILAKO EGUNA
Bizikleta mailegua
21 Agendaren ikastegien osoko bilkura
jarduerak 
jarduerak
Jarduerak
Eskolako Agenda 21 
imagen que representa a dos escolares
Partaideak 2007-2008
ENLACES 
imagen que representa el apartado de enlaces
Agenda 21en estekak
ADIERAZLEAK 
adierazleak
Agenda 21 Bilbao
 
Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
IHOBEren logoa
Bilboko Udalaren logoa
Udalsarearen logoa
 
AGENDA 21 - Bilboko Udala 2005