JARDUNALDI TEKNIKOA BIDEBARRIETAN
Otsailaren 14an, Bidebarrieta Liburutegian, Jardunaldi Tekniko bat ospatu zuten Eskolako Agenda 21eko partaideek. Bertan Udaletxeko zenbait tekniko, ikastetxeek zituzten Udalaren kudeaketari buruzko galderei, erantzuna ematen saiatu ziren.
Saioa, 9.30etan hasi zen, Julia Madrazoren ongi etorriarekin. Lantzen ari diren gaiari sarrera emateko, aldaketa klimatikoa, bideo pare bat ikusi ziren, honen ostean, galderei hasiera eman zitzaien. Era guztietako galderak eta hauen erantzunak entzun ostean 11etan saioa amaitutzat eman zen.
Jardunaldira 30 ikastetxe inguru agertu ziren, 100 partaide baina gehiago liburutegiko aretoan elkartuz.
Saio honen ostean ikastetxeek Udalaren kudeaketa hobeto ezagutzen eta ulertzen dute eta proposamenak eta eskaerak egiteko garaian informazio zehatzago bat izan.
|