Zer da agenda21
Bilbao eta agenda21
Ekintza-plana 2005-2008
Eskolako Agenda 21
Jarduerak
Parte hartu
Bilbon Bizi
Intereseko estekak
Dokumentazioa
Harremanak
Web mapaHarremanak Home Hizkuntzak
AGENDA 21 > BERRIAK

EDUKIONTZI IBILTARI BATZUEK BILBOKO HIRITARREI BIRZIKLAPENAREN GARRANTZIA ETA SEKRETUAK ADIERAZIKO DIZKIETE

contendor Bilbon, 2007ko urriak 19.
Bilboko Udalak hiritarrak hondakinek sortzen duten arazoekiko sentsibilizatu nahi ditu. Sentsibilizazio hau lortzeko burutu diren ekimen garrantzitsuenetariko bat 2004-2005eko ikasturtean ingurumen gela bat abian jartzea izan zen, artigas plantan kokatuta. 5.000 lagunek baino gehiago bisitatu zuten ingurumen gela hau 2006/07 ikasturtean, batez ere eskola-haurrak. Bertan, birziklatzearen premia eta garrantzia sustatzen da eta bisitariei birziklatzeko era desberdinak, prozesuak eta existitzen diren aukera desberdinak azaltzen dizkie.

Inguruen Gela hiritarrei gehiago gerturatzeko hurrengo ekimenak jarri dira abian:

1. Alde batetik, Lan eta Zerbitzu Sailak web orri bat abian jarri du eta bertan gelaren edukiei buruzko informazio osoa eskaintzen da, eta bisitatzeko harremanetan jartzeko era adierazten da. Horretaz gain, web orriak joko interaktiboen atal bat du, birziklapenaren helburua ezagutzera emateko eta horrekiko kontzientziatzeko. "Basurama", eta "¿Quién sabe más sobre reciclaje?" izena dute.

2. Bestalde, Lan eta Zerbitzu Sailak aire zabaleko erakusketa bat antolatu du. Horretarako tamaina handiko 3 edukiontzi eszenografiko diseinatu eta eraiki dira, eta barruan, hiru gai desberdinei buruzko informazioa eskainiko dute:

- Zabor motak
- Edukiontzi motak
- Birziklatutako elementuetatik abiatuz sortutako objektuak

contenedorEdukiontziak hiriko auzoetatik zehar bidaiatuko dira, ostiraletik, urriak 19. Elementu horiek hiriko 8 barrutietatik zehar ibiliko dira, eta astebetez bakoitzean geratuko dira, bertako biztanleek birziklapenaren sekretuek ezagutu ditzaten eta horren garrantziaz ohartarazi daitezen.

Era berean, Lan eta Zerbitzu Sailak publizitate spot desberdinak abian jarri dituzte, hondakin desberdinak birziklatzeko sistemak esplikatzeko.

Birziklapenaren garrantziarekiko kontzientziatzeko, Lan eta Zerbitzu Sailak ere 80.000 azalpen liburuxka eta 200.000 pegatina banatuko ditu auzoetako edukiontziak bisitatzen dituzten pertsona guztien artean.

Europar Batasunaren Kohesio Funtsek ekimen hau diruz laguntzen dute:
6. Barrutia (urriak 18- urriak 30)
1. Barrutia (urriak 30- azaroak 6)
2. Barrutia (azaroak 6- azaroak 13)
3. Barrutia (azaroak 13- azaroak 20)
4. Barrutiak (azaroak 20- azaroak 27)
5. Barrutiak (azaroak 27- abenduak 4)
7. Barrutiak (abenduak 4- abenduak 11)
8. Barrutiak (abenduak 16- abenduak 23)

NAGUSIAK
INGURUMENAREN MUNDU MAILAKO EGUNA
Bizikleta mailegua
21 Agendaren ikastegien osoko bilkura
jarduerak 
jarduerak
Jarduerak
Eskolako Agenda 21 
imagen que representa a dos escolares
Partaideak 2007-2008
ENLACES 
imagen que representa el apartado de enlaces
Agenda 21en estekak
ADIERAZLEAK 
adierazleak
Agenda 21 Bilbao
 
Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
IHOBEren logoa
Bilboko Udalaren logoa
Udalsarearen logoa
 
AGENDA 21 - Bilboko Udala 2005