BILBOKO UDALEKO INGURUMEN SAILATALAK BIZIKLETA PUBLIKOARI BURUZKO LEHEN JARDUNALDIETAN PARTE HARTUKO DU
Julia Madrazo alkateordea Bartzelonara bertaratuko da, abenduaren 29am eta 30ean egingo diren jardunaldietara.
Bilbo, 2007ko azaroak 28. Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Saileko zinegotzi ordezkaria, Julia Madrazo, Bartzelonara joango da bihar, bizikleta publikoaren inguru jardunaldietan parte hartzera; jardunaldiak antolatu dituzte Bartzelonako Udalak, Kataluniako Gobernuak eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak.
Foroari "Bizikleta publikoaren ezarpenaren gaineko esperientziak, proposamenak eta eztabaidak" izena jarri diote. Helburua da bizikleta publikoak jarri nahi dituzten edo jarrita dauzkaten udalerrien informazio-eskariari erantzutea eta elkartzeko eta trukeak egiteko lekua eskaintzea.
Julia Madrazok nabarmendu du jardunaldi horiek balioko dutela “esperientziak trukatzeko eta gertutik ezagutzeko nola funtzionatzen duten eta zer emaitza dituzten Bilbokoaren aldean desberdinak diren beste mailegu-sistema batzuk”.
“Asmoa da bizikleta publikoak maileguan uzteko hainbat sistema aztertzea, gabeziak eta indarrak ikusi eta, behar izanez gero, gure zerbitzua hobetzeko.”
www.bicicletapublica.org |