2.1 JARDUERA PROGRAMA.
HIRIKO MUGIKORTASUNA HOBETZEA
HELBURUA:
. Irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzea eta garraio publikoaren erabilera sustatzea
Proposatutako jarduerak:
2.1.1 Udalerriko trafikoaren antolamenduaren, garraioaren eta, oro har, mugikortasunaren egoera ebaluatzea sustatzea.
- Mugikortasun Agentzia sortzea.
- Udalerriko zenbait zonatan trafikoaren edota garraioaren antolamenduari buruzko azterketak eguneratzea.
- Ibilgailuak partekatzeko kanpo-ekintzak dinamizatzea, sustatzea eta bultzatzea.
2.1.2 Udalerrian mugikortasuna modu integralean hobetzea, metropoli-eskala kontuan hartuta.
- Mugikortasun Plana garatzea.
2.1.3 Udalerri barruko pertsona guztien irisgarritasuna hobetzea.
- Hiriko Irisgarritasuna Hobetzeko Planarekin jarraitzea.
- Irisgarritasuna hobetzeko sistema eta ekipo berriak erostea (itsuentzako semaforoak, hiri-autobusetan sartzeko arrapalak, itsuek autobus-lineen gaineko informazioa izan dezaten aplikazioak garatzea.).
2.1.4 Gaur egungo eskariari aurre egiteko ahalmena izango duen aparkaleku-sare bat sortzea, garraio publikoari egoki lotua.
- Aparkalekuen 2003-2007 Plana ezartzea.
2.1.5 Udalerrian ibilgailu pribatuen ordez garraio publikoa erabiltzea sustatzea.
- Bilbo hiriko garraio publiko guztietarako txartel bakarra garatzea.
- Autobus-linea berriak sortzea eta maiztasuna hobetzea.
- Bidaiariei autobus publikoen joan-etorrien berri emateko terminalak instalatzen jarraitzea.
- Aplikazio informatiko bat garatzea, telefono mugikorren bidez hiritarrei autobus-geltokietako BITen informazioa helarazteko.
SENTSIBILIZATZEKO ETA KOMUNIKATZEKO JARDUERAK
- Hiritarrak garraioari lotutako arazoekin sentiberatzea.
- XXI. mendeko hirietako Mugikortasun Programarekin aurrera egitea.
- Mugikortasun iraunkorraren astean parte hartzea, EAEko erreferentziazko hiri gisa.
- Garraiobide publiko guztien gaineko informazio-planoa egitea.
- Dauden hedabideetan (BIT, telebista, irratia, egunkaria.) hauei buruzko informazioa hedatzea sustatzea: mugikortasuna, aparkalekuen okupazioa, udal-autobusen sarea, e.a.
|
2.2 JARDUERA PROGRAMA.
oinezkoei eta txirrindulariei lehentasuna ematea, ibilgailu pribatuen gainetik
HELBURUA:
. Ibilgailu pribatuaren ordezko sistemak garatzea erraztea, bizikletentzako bideak sortzea eta lotzea sustatzea eta oinezkoei kotxeei baino garrantzi gehiago ematea
Proposatutako jarduerak:
2.2.1 Udalerriko bidegorri-sarea handitzea.
- Bidegorrien lehen Plan Berezia egitea eta onartzea.
2.2.2 Bizikleta erabiltzea sustatzea, garraiobide alternatibo eta iraunkor gisa.
- Udalerri barruan bizikleta erabiltzen duten mezularitza-zerbitzuak kontratatzea sustatzea.
2.2.3 Turismo-zirkuituak eta udalerriko bizikleta-sarea lotzea.
- Bilbon Bizi/Bizi&Arte urteko programa egitea.
- Hiriko hotelekin "Bezeroak gurpil gainean" hitzarmena handitzea.
2.2.4 Bizikletentzako aparkalekuen erabilera ebaluatzea eta instalazio berriak jartzea.
- Udalerrian moto eta bizikletentzako aparkaleku gehiago jartzea eta seinaleztatzea.
- Udalerriko gune estrategikoetan bizikletentzako aparkalekuak jartzea, Bidegorrien Udal Planean zehaztutako ildoei jarraiki.
- Bizikletentzako aparkalekuak jartzea garaje eta ekipamendu komunen eremuetan eta etxebizitza publiko eta pribatuetan.
2.2.5 Oinezko joan-etorriak erraztea, ibilgailu pribatuen erabilera murrizte aldera.
- Oinezkoentzako gune gehiago jartzea
SENTSIBILIZATZEKO ETA KOMUNIKATZEKO JARDUERAK
- Kale atseginen berri emateko komunikazio-kanpaina
|
<Igo>
|