Zer da Agenda 21
Bilbao eta Agenda 21
Ekintza-plana 2005-2008
adierazleak
Eskolako Agenda 21
Jarduerak
Participa
Bilbon Bizi
Intereseko estekak
Dokumentazioa
Harremanak
Web mapa Harremanak Home Hizkuntzak
AGENDA 21 > EKINTZA-PLANA 2005-2008 > 7 JARDUERA PROGRAMA

7.1. jarduera programa
bizi kalitatea duen gizartea

HELBURUA:

•  Arreta eskaintzeko dispositiboak eta gizarte-dispositiboak, hiritar guztientzat izango direnak, ematea

Proposatutako jarduerak:

7.1.1 Oinarrizko gizarte-zerbitzu deszentralizatuen, hurbilekoen eta orokorren sarea bermatzea .

  • Mila biztanleko Gizarte-Laneko teknikariei dagozkien ratioak berdintzea .
  • Publikoa artatzera zuzendutako instalazioak eta/edo azpiegiturak egokitzea edo hobetzea .
  • Zerbitzuak deszentralizatzera zuzendutako jarduerak sustatzea; horrela, zerbitzuen kalitatea hobetu egingo da .
  • Gizarte-larrialdiko egoeratan hiritarrari arreta bermatzea .
  • Udalerriko errealitate sozialari buruzko azterketak eta ikerketak egitea esku-hartze soziala berriro diseinatzeko .
  • Auzoen artean (auzoa harreman- eta bizikidetza-eremu gisa hartuta) komunitate-lana sendotzea .

7.1.2 Helduen integrazioa -euren ingurunean- eta garapen fisikoa, psikikoa eta kultur garapena sustatzea .

  • 85 urtetik gorako adinekoei zuzendutako Behatokia sortzea .
  • Pertsonen segurtasuna telelaguntza-zerbitzuaren bidez bermatzea .
  • Familia-ingurunean iraun dezan, balio anitzeko etxez etxeko laguntza-zerbitzu eta komunitate-lan betea diseinatzea .
  • Adineko pertsonentzat urgentziazko bizitokiak sortzea eta sustatzea eta familiako giroaren antzekoa sortzea .
  • Adineko pertsonen harremanak, bizikidetza eta parte-hartze soziala aisialdi aktiboaren bidez sustatzea .

7.1.3 Haurtzaroari eta gaztaroari buruzko ekimenak eta esperientziak elkartrukatzeko espazioa sortzea, horiek izango baitira etorkizuneko gizarteko kide .

  • Heziketa zuzena bermatzea eta eskolatu gabe egotearen eta eskola-absentismoaren aurka lan egitea .
  • Gazteen artean -gizarte bilbotarraren etorkizuneko agenteak izango baitira- parte-hartzeko kultura sustatzea .
  • Aisialdi alternatiboko jarduerei eustea eta jarduera horiek sustatzea gazteei zuzendutako zerbitzuen eskaintza dibertsifikatzeko .
  • Haurrentzat eta gazteentzat biltzeko eta sozializatzeko guneak eta informazio-guneak sortzea; bereziki, auzoetan .
  • Haurren eta gazteen bizi-kalitatea hobetzeko aisialdi- eta kirol-jarduerak eta kultur jarduerak garatzea .
  • Aisialdi eta kirol-jarduerak antolatzea Barrutietako Udaltegietan .
  • Arrisku-egoeran edo euren familien babesik ez duten adin txikikoen eta gazteen aldeko gizarte-hezkuntzazko esku-hartzea garatzea .
  • Adin txikikoei eta familiei zuzendutako esku-hartzeari laguntza psikosozialeko programa ezartzea.
  • Prebentzio- eta sentsibilizazio-programak eta haurrak babesteko programak bultzatzea .
  • Haurrak babesteko udal-sistema garatzea .

SENTSIBILIZAZIO ETA KOMUNIKAZIO JARDUERAK

  • Udal-mailako baliabide soziosanitarioei buruzko gida egitea .

7.2. jarduera programa
gizarte bateratua eta integratzailea

HELBURUA:

•  Integratzen eta gizarteratzen laguntzea

Proposatutako jarduerak :

7.2.1 Marjinazioa eta gizarte-bazterketa eragotziko duten gutxiengo baliabide ekonomikoen erabilgarritasuna bermatzea .

  • Beharrak estaltzea bizirik irauteko oinarrizko gastuei aurre egiteko baliabide ekonomiko aski ez dutenei .
  • Beharrak estaltzea gizarte-marjinazioko egoerak prebenitzeko edo arintzeko beharrezko gastu espezifikoei aurre egiteko baliabide ekonomiko aski ez dutenei .
  • Prestazio ekonomikoen izapidetzea azkartzea, sinplifikatzea eta hobetzea .

7.2.2 Gizarteratze-prozesuei laguntzea eta prozesu horietan aurre egitea .

  • Gizarteratze-prozesuei laguntzeko dispositiboak hedatzea dispositiboen beharra duten pertsonekin adostutako lanerako plan indibidualizatuez baliatuz .
  • Gizarte-bazterketarako arriskua izan dezaketen udalerriko sektoreen Plan Integral Komunitarioa egitea .
  • Bazterketa larriko egoeren kasurako Bilboko udalerriko etxerik gabeko pertsonei zuzendutako jarduera-proposamenak garatzea. Jarduera proposamen horiek gizarte-erakundeekin elkarlanean egin dira .

7.2.3 Inmigranteen integrazioa eta bizikidetza (tokiko gizartean) sustatzea .

  • Inmigrazioko Toki Plana egitea .
  • Informaziora eta udalerriko bizitza politikoan, ekonomikoan, kulturalean eta sozialean parte hartzea ahalbidetzen duen zerbitzu publikoetara sarrera bermatzea eta eskubide zibilen egikaritza bermatzea .
  • Irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeak, atzerriko inmigranteen integraziora zuzendutako programak garatzen dituztenak, aintzat hartzea .
  • Inmigranteen sustapen pertsonala eta gizarte- eta lan-sustapena bultzatzea .
  • Bazterketa larriko egoeran eta egoera larrian dauden pertsonen edo atzerritarren bizitoki-arazoaren aurrean udalaren erantzuna zabaltzea eta hobetzea .
  • Inmigraziorako Behatokia sustatzea .
  • Elkartasun-jarreren, hiritar guztienganako errespetuzko jarreren eta kultura arteko balioen aurrean sentsibilizatzea eta jarrera horiek sustatzea .


7.3. jarduera programa
berdintasunezko Bilbo

HELBURUA:

•  Helburu eta jarduera espezifikoak sartzea gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasunak ezabatzera eta haien arteko berdintasuna sustatzera zuzendutako politika eta ekintza guztietan .

Proposatutako jarduerak :

7.3.1 Genero-ikuspegia udaleko politika, programa eta ekintza guztietan barnera dadin bultzatzea .

  • Biztanleriaren ezaugarriak ezagutzea gizonezkoen eta emakumezkoen artean dauden desberdintasunak kontuan hartuta .
  • Udaleko langileak Berdintasunaren gaian hezten eta gaitzen jarraitzea .
  • Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna lortzeko, informazio-, lankidetza- eta aholkularitza-mekanismoak sustatzea erakundeen baitan .
  • Udaleko aurrekontuak egitean, genero-ikuspegia kontuan hartzea .

7.3.2 Gizonezkoei eta emakumezkoei eskubide sozial, ekonomiko eta juridikoen egikaritza bermatzea .

  • Emakumezkoen botere-hartze soziala eta politikoa bultzatzea .
  • Berdintasun Kontseilua bultzatzea. Kontseilu hori Bilbon emakumezkoen elkarteak eta gizarte-agenteak ordezkatzeko foro litzateke eta sexuen arteko berdintasunera zuzendutako jardueretan parte hartzeko bide .
  • Emakumezkoen presentzia publiko paritarioa bultzatzea erabakiak hartzeko eremu guztietan .

7.3.3 Gizonezkoen eta emakumezkoen erantzukizun familiarrak eta profesionalak bateratzeko erraztasunak ematea .

  • Bizitza pertsonala eta famili- eta lan-bizitza bateratzen lagunduko duten baliabide soziokomunitarioak sortzea edo egokitzea .
  • Lan-eta familia-bizitza bateratzen lagunduko duten baldintzak sustatzea .

7.3.4 Genero-ikuspegia garapen iraunkorrean sartzeari buruzko esperientziak aztertzea eta biltzea.

  • Genero-ikuspegia garapen iraunkorrean sartzeko, beste zenbait hiritan izandako esperientzia arrakastatsuei buruzko konparazio-azterlana egitea .

SENTSIBILIZAZIO ETA KOMUNIKAZIO JARDUERAK

  • Gizartea sexuen arteko berdintasuna lortzeko eta diskriminazio-mota guztiak ezabatzeko beharraz sentsibilizatzeko kanpaina publikoak egitea .
  • Emakumezkoen eskubideei eta udalak emakumezkoentzako eta berdintasunerako dituen baliabideei buruzko informazioa zabaltzen jarraitzea .
  • Parte-hartzeko foroak edo mintegiak egitea; foro edo mintegi horietan, hiriaren garapen iraunkorrerako genero-ikuspegia kontuan hartu duten beste tokietako esperientziak ekarriko dira .

7.4. jarduera programa
Bilbo solidarioa

OBJETIVO:

•  Garapen-lankidetzarako udal-politika garatzea; kalitatezkoa, koordinatua, eraldatzailea, parte-hartzailea eta egiturazkoa

Proposatutako jarduerak:

7.4.1 Txirotutako herrialdeen aldeko elkartasuna eta lankidetza sustatzea .

  • Bilboren eta garapen-maila txikiagoko munduko beste zenbait hiriren arteko harremanak sustatzea akordioen bidez eta ezagutzak eta esperientziak partekatuz .
  • Garapen-lankidetzarako proiektuei diru-laguntzen deialdi publikoaren bidez laguntzea .
  • Garapenerako nazioarteko lankidetzara bideratutako udalaren gastuen aurrekontu-saila handitzea, gastu korronte osoaren %0,7 izatera iritsi arte .
  • Guztiz zorpetutako herrialdeen kanpo-zorraren barkamena sustatzea .
  • Euskal Fondoarekin lankidetzan egindako jarduerak bultzatzen jarraitzea .

7.4.2 Bilbok gizatiar larrialdi, hondamendi eta nazioarteko gatazka-egoeren kasuetarako hartutako konpromisoari eustea .

  • Udal-laguntza antolatzea eta lehenengoa izatea gizatiar larrialdi, hondamendi eta antzeko egoeratan .
  • Funtzionario boluntarioen Sailarteko Batzordea sortzea gizatiar larrialdi, hondamendi eta antzeko egoeratan ekintzak koordinatzeko .

SENTSIBILIZAZIO ETA KOMUNIKAZIO JARDUERAK

  • Bilboko gizarte-taldeek garapen-lankidetzari dagokionez antolatutako sentsibilizazio-kanpainei laguntzea .
  • Kanpainak, jardunaldiak, ikastaroak eta mintegiak egitea globalizazioari buruzko ikuspegi kritikoa handitzeko .
  • Hiritarren artean eta administrazioaren beraren baitan kontsumo arduratsuko eta bidezko merkataritzako jarduerak gauzatzea .

7.5. jarduera programa
osasunaz, babesaz eta segurtasunaz arduratutako gizartea

HELBURUA:

•  Osasun komunitarioa sustatzea eta pertsonen segurtasuna babestea

Proposatutako jarduerak:

7.5.1 Osasun komunitarioa sustatzea .

  • Haurren eta gazteen osasuna sustatzea haien hazkuntza eta garapen hobea lortzeko .
  • Talde ahulen, inmigranteen eta adinekoen osasuna sustatzea .
  • Toxiinfekzioen eta alarma sanitarioen ikerketa eta jarraipena sustatzea .
  • Osasunarekin eta biztanleen bizi-kalitatearekin zerikusia duten jarduera-kopurua, jarduera-mota, jardueraren kalitatea, helmena eta publiko hartzailea balioesteko adierazleen sistema bat ezartzea.

7.5.2 Tokiko III. Drogamenpekotasun Planaren ( 2004-2008) garapena .

7.5.3 Hiri-ingurunearen baldintza higieniko sanitarioak ziurtatzea .

  • Osasungaiztasun-egoerak hiri-ingurunean kontrolatzen jarraitzea .
  • Zenbait instalazioren baldintza higieniko sanitarioak ziurtatzea .
  • Legionelosia kutsatzeko gai diren instalazioak kontrolatzen jarraitzea .
  • Hiritarrei komun publikoetara sarrera erraztea .

7.5.4 Segurtasuna bermatzea eta prebentzio-jarduerak sendotzea .

  • Lokalek eta jarduerek segurtasun-neurriak betetzen dituztela bermatzea .
  • Prebentzioaren oinarri gisa heziketa sustatzea; bai eta istripuen eta arrisku-egoeren kasuetan ere.
  • Larrialdietarako Udal Plana eguneratzea .

7.5.5 Babes zibila sendotzea segurtasunerako oinarrizko tresna gisa .

  • Prebentzio-jarduerak sendotzea eta norbere babeserako tresnak prestatzea, bereziki, udal instalazioetan .
  • Eraikinen ikuskaritzako Planak edo sute-arriskua duten jarduerak egiten jarraitzea .
  • Udalaren eraikinetako suteen prebentziorako instalazioei eta sistemei eustea eta horiek garatzea .
  • Zaharkitutako su-itzalgailuak ordezkatzea .
  • Udal-instalazioetan sua detektatzeko sistema automatikoa suhiltzaileen sailean zentralizatzea .
  • Suteen prebentzioari buruzko ekintza-hezitzaileak udalerriaren barne mailan garatzea .

SENTSIBILIZAZIO ETA KOMUNIKAZIO JARDUERAK

  • Udalerriko biztanleek -kontsumitzaile eta erabiltzaile diren aldetik- dituzten kontsultak kudeatzen eta horien erantzunak sustatzen jarraitzea .
  • Suteen aurka babesteko mintegiak ematea .
  • Biztanleei zuzendutako babes zibilari buruzko sentsibilizazio-kanpainak garatzea: lehen laguntzak, arrisku-egoeratan jarduteko protokoloa eta abar.

<Igo>

 
Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
IHOBEren logoa
Bilboko Udalaren logoa
Udalsarearen logoa
AGENDA 21 - Bilboko Udala 2005