SO 2 , PM 10 , NO 2 eta CO-ri dagokienez, 2003an 263 egunetan kalitate onargarria izan zen eta 2 egunetan txarra. 2004an berriz, 326 egunetan airearen kalitatea onargarria eta ona izan zen, 39 egunetan txarra eta egun batean oso txarra.
Ozonoari dagokionez, 2003an 235 egunetan kalitatea ona izan zen eta 130 egunetan onargarria. 2004an egoerak onera egin zuen: 240 egunetan kalitatea ona izan zen eta 126 egunetan onargarria.