1. ILDO ESTRATEGIKOAREN DIAGNOSTIKOA: BILBO, UR- ETA ENERGIA-KONTSUMOA ARRAZIONALIZATZEA ETA MURRIZTEA .
Uraren kultura berria
Ura da natur baliabide baliotsuena, bai udalerrirako, bai hirirako, euri asko egiten duen arren, gizakion kontsumorako baliabide mugatua delako. Horregatik, Bilbok uraren kultura berri batekin egingo dio aurre etorkizunari; kultura horren oinarria izango da uraren ziklo osoan kudeaketa hobetzea.
Alde horretatik, printzipioak izango dira eraginkortasuna eta kontsumoaren optimizazioa, lehenik, ura aurreztea, bigarrenik, eta kudeaketa integrala, azkenik; hori guztia, biztanleen eskariari kalitatez erantzuteko eta ur-ekosistemetako eragin kaltegarriak gutxitzeko.
Tokiko Agenda 21 medio, tokian-tokian abian jartzen diren politika eta jardueretan kontuan hartuko da ura mugatua dela (are gehiago azken urteotako kontsumoa igo egin dela ikusita); halaber, aipatu kultura berriaren balioak Bilboko agente eta biztanle guztiei helaraziko zaizkie.
| 1. grafikoa: Bilbon hornitutako ur-kopurua (m 3 ) |
|
Iturria: Ur Partzuergoko datuak oinarri guk ateratako datuak .
Oharra: Fakturatu gabeko ur-kopuruan fakturatu gabeko udal-kontsumorako ura eta banaketa-sareko galerak sartzen dira
|
Bilboko metropoli-hiriaren ur-hornidura modu globalean tratatzen da Iparraldeko Ur Konfederazioaren Iparraldeko Uraren Planean; hornidura Bilbo Handiko Ur Partzuergoak kudeatzen du.
Bilbo urez hornitzeko sistema konplexua da.
Batetik, Zadorra sistema dago; eta bestetik, Ordunte sistema. Gainera, Zolloko presan ura biltzen da eta muturreko lehorte garaietan beste iturburu batzuk erabiltzen dira. Hala ere, Iparraldeko Uraren Planean jarduera berriak daude aurreikusita hiriko ur-hornidura bermatzeko, adibidez: Nerbioi eta Kadagua ibaietan Altubeko eta Herreriasko presak eraikitzea, hurrenez hurren.
| 2. grafikoa: Etxebizitzetako batez besteko ur-kontsumoa estatu espainiarrean |
|
| Iturria: EIN. Espainia zenbakitan 2005 |
Udalak kontsumitzen den uraren kalitatea zorrotz kontrolatzen du. Egunean lagin bat hartzen da, hiriko hornidura-sistemaren adierazgarri; halaber, kontsumitzaileen txorrotak ere kontrolatzen dira. Alde horretatik, Bilboko udalerriko kontsumo-uraren kalitatea ona da eta prebentziozko zaintza-sistema eraginkorra.
Azken urteotan, udal-sarean hornitutako ur-kopuruak beheranzko joera hartu du; 2004an 41.098.123 m 3 ur hornitu ziren. Etxebizitzetan kontsumitzen da gehien, ur guztiaren %62, hain zuzen; eta, gero, industria-sektorean (%21) eta merkataritzan (%11).
1. koadroa - Bilbon fakturatutako ura, sektoreka |
Urtea |
Fakturatutako ura, guztira (
m 3 ) |
Etxebizitzetan |
Industrian |
Merkataritzan |
Beste batzuetan |
2003 |
21.818.617 |
65,6% |
9,8% |
20,0% |
4,6% |
2004 |
24.924.288 |
61,8% |
20,6% |
11,1% |
6,5% |
|
Iturria: Ur Partzuergoko datuak oinarri guk ateratako datuak |
| 3. grafikoa: Erregistratutako gabeko uren egoera EAEn |
|
Oharra: erregistratutako gabeko uretan sartzen dira hornidura-sareko galerak, kontagailuen akatsak, iruzurrezko eta kontrolatu gabeko hartuneak, e.a |
Iturria: Eusko Jaurlaritza (2004). EAEko ur-eskariaren karakterizazioa eta kuantifikazioa eta prospektiben azterketa. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila. Uren Zuzendaritza |
2004an, beraz, Bilboko etxebizitzetako ur-kontsumoa neurritsua/baxua zen, biztanle eta eguneko 121 litrokoa, hain zuzen; EAEn kopuru hori 147 litrokoa zen eta estatu espainiarrean 164 litrokoa.
Bestalde, gaur egun ura zuzen kudeatzen den arren, Bilboko Udalaren erronka nagusia hornidura-sarea hobetzea da, sarean ematen den uraren aprobetxamendua optimizatze aldera.
Gaur egun, estatuko banaketa-sare publikoetan uraren %19,4 galtzen da, EAEn baino gutxiago (%25) eta Bilboko udalerrian baino gutxixeago. Bilbon, eskura ditugun azken datuen arabera, 2004an uraren %39 ez zen kontatu: ihesak (2005ean Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzu Sailak egindako balioespenen arabera uraren %24ak ihes egiten du), hausturak, fakturatzen ez den ura ...
Ura baliabide eskas gisa tratatzea
Hirurogeita hamargarren hamarkadan, Bilboko arazo nagusietako bat uraren kutsadura zen, itsasadarrari so egin besterik ez zegoen horretaz jabetzeko. Arazoa udalaz gaindikoa zen, industriako eta etxebizitzetako kontrolatu gabeko isurien ondorioa, baina Bilboko udalerrian kalte handiak eragiten zituen.
Egoera horri aurre egiteko, hirurogeita hamargarren hamarkadaren erdian Bilbo Handiko Eskualderako Saneamendu Plan Integrala jarri zen abian. Instalazio aitzindariak jarrita, 25 urteko lanen ondoren eta 600 milioi euroko inbertsioa medio, ur-hondakinen kutsaduraren kalteak murriztu egin dira metropoli-eremuan.
Abian jarritako jarduerei esker, saneamendu-sistema integralak ia biztanle guztiei ematen die zerbitzua; izan ere, Bilboko mila biztanletik bat bakarrik dago sistema horretatik kanpo.
Energia aurreztea eta energia berriztagarriak ezartzea
Natur baliabideen kontsumo iraunkorrari dagokionez, energia da kontuan hartu beharreko oinarrizko beste faktore bat .
Bilbon kontsumitzen den energia guztiaren iturriak kanpoan daude, beraz, inportazioaren mende gaude erabat. Gainera, batetik, berriztagarriak ez diren baliabideak erabiltzen dira; bestetik, EAEn energia berriztagarria ekoizten hasi besterik ez gara egin; eta azkenik, argindarraren eta gas naturalaren kontsumoa etengabe hazten ari da (biztanle bakoitzak 0,42 tep kontsumitu zituen 2004an); gauzak horrela, egoera ez da batere eramangarria.
| 4. grafikoa: Argindarraren eta gas naturalaren kontsumo guztiaren bilakaera Bilbon, 2000-2004 denboraldian (Tep/urte). |
Urtea |
Tep/bizt/urte |
| |
|
2000 |
0,351 |
2001 |
0,363 |
2002 |
0,360 |
2003 |
0,381 |
2004 |
0,419 |
|
|
|
| Iturria: Iberdrolako eta Bilbogaseko datuak oinarri guk ateratako datuak |
Energia berriztagarri gutxi badago ere, udalerriko kontsumoan pisua hartzen ari da pixkanaka. Zehazki, eguzki-energiaren ekoizpena boskoiztu egin da urte betean: 2003an 10,8 MWh ekoiztu ziren eta 2004an 48,6 MWh. Eguzki-energiaz gain, Ordunten ur-energia eskuratzeko instalazio txiki bat dago; 2004an 2.546,2 MWh ekoiztu ziren han.
| |
|
Energia-eraginkortasunaren ziurtagiria duten etxebizitzen kopurua |
Urtea |
2000 |
2001 |
2002 |
2003 |
2004 |
Ziurtagiria eskuratze bidean |
209 |
688 |
360 |
74 |
175 |
Ziurtagiridunak/urtean |
111 |
0 |
0 |
0 |
384 |
Ziurtagiridunak, guztira |
111 |
111 |
111 |
111 |
495 |
|
| |
| |
|
Energia berriztagarrien ekoizpena (kWh) |
Urtea |
2003 |
2004 |
| Energia minihidraulikoa* |
2.254.847 kWh |
2.546.275 kWh |
Biomasa (Bioartigas) |
10.219.847 kWh |
9.002.053 kWh |
Eguzki-energia |
10.800 kWh |
48.600 kWh |
|
| |
Iturria: EVE
* I
Ordunteko Zentral Hidroelektrikoko datuak barne. Boluetako Santa Ana zentralari buruzko informaziorik ez dago
|
Erakunde publikoek ahalegin handia egin dute energia-eraginkortasunaren ziurtagiridun etxebizitza-kopurua gehitzeko, energia ahal bezainbeste aprobetxatzeko neurriak bermatze aldera. Hala, 2005ean 495 etxebizitzek zuten energia-ziurtagiria Bilboko udalerrian .
Energia-eraginkortasunari bultzada berria ematea
Gauzak horrela, bistakoa da energia zentzuz erabiltzea sustatzeko eta energia berriztagarriak (batik bat tokiko iturrietakoak) bultzatzeko neurriak hartzea nahitaezkoa dela.
Ildo horretan, 2004an, Bilboko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien gainean. Hitzarmen hori medio hainbat jarduera eramango dira aurrera: informazioa trukatuko da, udalerrian energia-eraginkortasuna hobetze aldera; energia berriztagarriak aprobetxatuko dira; hiritarrak sentsibilizatuko dira energia zentzuz erabil dezaten; eta EEEk laguntza teknikoa eskainiko du.
Azkenik, 2004an Udalak hitzarmen bat sinatu zuen udalerriko bi ikastetxetan instalazio fotovoltaikoak jartzeko.
<Igo>
|