2. ILDO ESTRATEGIKOAREN DIAGNOSTIKOA: BILBO, MUGIKORTASUNERANTZ ETA GARRAIO IRAUNKORRERANTZ JOTZEA
Garraioa eta mugikortasuna dira ingurumenean inpaktu gehien eragiten dituzte hiri-elementuak; inpaktu horiek faktore hauekin dute zerikusia, batik bat: kutsatzaileen isuria, energia-kontsumoa, lurren erabilera-aldaketa eta kutsadura akustikoa. Beraz, mugikortasun-eta irisgarritasun-politika eramangarria behar dugu, garraio-sistema global bat egituratu behar dugu, udalerriko mugikortasunaren igoerari eusteko eta ibilgailu-kopurua murrizteko; eta hori, hiritarren bizi-kalitatea hobetze aldera.
Bilbo metropoliaren erdigunea da; kokapen estrategikoa du: udalerriko komunikazio-sarea eta garraio-sistemak Bilbon egiten dute bat. Oro har, udalerritik, eskualdetik eta herrialdetik Bilbora iristea erraza da errepidez eta trenbidez.
Gauzak horrela, mugikortasuna gora egiten ari da: 1997-2002 denboraldian %11,5 igo da udalerrian. Gainera, EAEko joan-etorrien %19 Bilborakoa da; joan-etorri horien jatorria udalerria da %75ean, Bilboko metropoli-hiria %20an eta beste eskualde batzuk %5ean.
Mugikortasuna kudeatzeko sistemari dagokionez, Bilbo izan zen garraio publikoaren sistema planifikatzeko eta kudeatzeko Garraio Publikoaren Agintaritza izan zuen lehen metropoli-eremua. Agintaritza hori da Bizkaiko Garraio Partzuergoa, legez 1975ean ezarria, Bilboko metropoli-trena (metroa) eraikitzeko. Gaur egun, garraioa Metro Bilbao SA sozietatearen bidez ere kudeatzen du eta, gainera, bi helburu ditu: Bizkaiko bidaiaren garraio publikoa koordinatzea eta garraio hori kudeatzen duten konpainiak eta erakundeak pixkanaka integratzea. Partzuergoa osatzen dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Bilboko metroa pasatzen den herrietako gainerako Udalak; finantzatu, berriz, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak egiten dute, erdi eta erdi
.
Mugikortasun-fluxuak
Hiriburuko mugikortasun-fluxuari dagokionez, Bilbo eta inguruko udalerriak lotzen dituzten sarbideetako eguneko batez besteko intentsitatea 349.849 ibilgailukoa zen 2004an; 1999ko datuekin alderatuta, beraz, egunean ia 30.000 ibilgailu gehiago sartzen edo ateratzen ziren hiriburutik. (Bizkaiko Foru Aldundia (2004): trafikoaren bilakaera Bizkaiko errepideetan)
Bilbon sartzeko errepideen eskema |
|
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (2004): trafikoaren bilakaera Bizkaiko errepideetan |
1999 eta 2004 bitarteko trafikoaren bilakaerari dagokionez, Bilboren eta itsasadarraren eskuinalde edo iparraldearen arteko harremanak gora egin du pixkanaka: 1999an egunean 122.682 pasatzen ziren, hau da, trafikoaren %38,2; eta 2004an, berriz, egunean 160.753 ibilgailu, trafikoaren %46.
Halaber, iparraldeko eta hegoaldeko ardatzei zuzenean lotutako Bilboko sarbideetako trafiko-banaketari dagokionez, Txorierriko korridoreko sarrerek gora egin dute: 1999an egunean 58.394 ibilgailu pasatzen ziren, trafikoaren %29,1; eta 2004an egunean 98.557 ibilgailu, trafikoaren %40,1.
Bestalde, Txorierriko korridorera sartzeko bideetako trafikoa %11 hazi da 1999tik 2004ra; Hegoaldeko Konponbiderako sarbideetan, berriz, trafikoak ez du gora egin, aitzitik: azken bi urteotan gutxitu egin da.
Labur esateko, beraz, azken bost urteotan Bilboko sarbideetako trafikoa iparraldeko ardatzean bakarrik handitu da eta prozesu hori bizkortu egin da Artxandako tunelak ireki direlako, Deustu-Enekuri sarbidea zabaldu delako, Ibarrekolanda-Deustuko behe saihesbidea lotu direlako eta Txorierriko korridorearen Derio-Erletxe zatia ireki delako.
1. grafikoa: Bilboko sarbideetako trafikoaren banaketa, 2004 |
|
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (2004): trafikoaren bilakaera Bizkaiko errepideetan |
Trafikoak, 1999-2004 denboraldian, %1,7ko hazkuntza pilatua izan du. Gertakari hori nabarmentzeko modukoa da kontuan hartzen bada 1995ean Bilboko metroa inauguratu zela eta horrek garraio publikoa sustatu zuela; izan ere, metroa inauguratzeak hirian ibilgailu gutxiago sartzea eragin behar zuen
Ibilgailu pribatuak egoki edo gehiegi erabiltzea

Oro har, Bilboko ibilgailuen indizea neurritsua/altua da: 1.000 biztanleko 449 ibilgailu daude. Gainera, ibilgailu pribatuak asko erabiltzen dira: bilbotarrek joan-etorri motordunen %42 eta udalerriko joan-etorrien %33 kotxez egiten dituzte.
Dena den, gainerako euskal hiriburuekin alderatuta, Bilbok berezitasun bat dauka: udalerri barruan joan-etorri gehiago egiten dira garraiobide publikoetan ibilgailu pribatuetan baino; izan ere, udalerri barruko joan-etorri motordunen %61 garraio publikoan egiten dira (Donostian portzentaje hori %34 da eta Gasteizen %17).
Beraz, garraioa hobetzeko eta mugikortasun iraunkorra sustatzeko aurrera eramandako jarduerei esker, Bilbon kalitatezko zerbitzua eskaintzen dugu, biztanleen mugikortasun-beharrei egokitua, gainera. Hala, 1997tik 2002ra garraio publikoan egindako bidaiak gehitu egin ziren (%13), baita oinezko joan-etorriak ere (%7,8), eta ibilgailu pribatuan egindako bidaiek behera egin zuten.
Hala ere, ez dugu ahaztu behar jarduerak jarraituak eta integralak izan behar dutela eta udalerriko eraldaketei egokitu behar ditugula, bidaiarien eta merkantzien garraioak eragiten dituen kalteak murrizteko eta bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko.
Garraio publikorako sistema modernoa eta eraginkorra
Azken urteotan garraio publikorako sistema asko aurreratu da: metro-sarea handitu dugu, udalerrian tranbia berreskuratu dugu, tren-sarean aldaketak egin ditugu, intermodalitatea hobetu dugu eta Creditrans txartel bakarraren erabilera gehitu egin da .
| 2. grafikoa: Bilboko metroko bidaiariak udalerriko geltokietan |
3. grafikoa: Bilbobuseko bidaiariak (milakotan) |
|
|
Iturria: Bizkaiko garraio publikoari buruzko txostena, 2004. Bizkaiko Garraio Partzuergoa.
Guk ateratako datuak
. |
Hiria eta herrigune nagusiak lotzen dituen Bilboko metroa abian jartzeak biztanleek garraio publikoa gehiago erabiltzea eragin du.
Hala, 2004an, metroa 32.882.853 pertsonak erabili zuten (Bilboko udalerriko geltokiak bakarrik kontuan hartuta). Hala ere, 2003. urtetik udalerri barruko bidaiari-kopuruak behera egin du (%0,5) eta udalerri kanpoko bidaiari-kopuruak gora (%2,8).
Bistakoa da azken bi urteotan garraio publikoetako erabiltzaileen banaketa aldatu egin dela, batik bat autobuseko eta metroko erabiltzaileena. Arrazoi nagusiak izan daitezke, besteak beste, Bilboko metro-sarea handitu egin dela, tranbia abian jarri dela eta hiri-autobusen zerbitzuari buruzko informazioa hobetu egin dela.
Izan ere, 2004an hiri-autobusek 25 milioi eta erdi bidaiari hartu zituzten, 2003an baino %6 gehiago. Hiri arteko autobusei dagokienez, Bilbotik pasatzen diren Bizkaibusen lineetako bidaiari-kopurua behera egiten ari da 2001etik.
| 1. koadroa Autobusetako bidaiari-kopuruaren bilakaera Bilboko udalerrian, 2000-2004 |
|
2000 |
2001 |
2002 |
2003 |
2004 |
Autobusa |
(Milakotan) |
Bizkaibus |
17.405 |
18.008 |
14.949 |
13.530 |
13.404 |
Bilbobus |
22.729 |
23.282 |
23.148 |
24.092 |
25.520 |
|
| Iturria: Bizkaiko garraio publikoari buruzko txostena, 2004. Bizkaiko Garraio Partzuergoa.
Guk ateratako datuak. |
Burdinbide-garraioarekin jarraituz, metroari tranbia gehitu behar zaio. Tranbia 2002an inauguratu zen; lehen linea Atxuri auzotik Basurtoko ospitalera heltzen da, itsasadarrari paralelo dauden eta hedatzen ari diren eremu berri gehienak zeharkatuta, adibidez: Uribitarteko kaia eta Abandoibarra pasealekua. Ibilbide horrekin zenbait auzotako irisgarritasuna eta, batik bat, hiriko eremu berri horretako garraio-azpiegiturak hobetu nahi dira.
Zerbitzua abian jarri zenetik bidaiari-kopurua bikoiztu egin da: 2003an 1.144.000 ziren eta 20 04an 2.192.000.
| 4. grafikoa: Tranbiako bidaiari-kopuruaren bilakaera Bilboko udalerrian, 2000-2004 (milakotan) |
|
| Iturria: Bizkaiko garraio publikoari buruzko txostena, 2004. Bizkaiko Garraio Partzuergoa.
Guk ateratako datuak |
Garraio publikoaren banaketa aldatu egin dela-eta, azken urteotan aldiriko trenen erabiltzaile-kopuruak behera egin du pixkanaka.
Azken bi urteotan, RENFEren aldiriko trenetako bidaiari-kopurua %11,8 jaitsi da: 2002an 26.236.000 ziren eta 2004an 22.001.000. Halaber, EUSKOTRENen aldiriko trenetako bidaiari-kopuruak %8,21 egin du behera 2000tik (7.602.000) 2004ra (6.932.000).
5. grafikoa: Aldiriko trenetako bidaiari-kopuruaren bilakaera Bilboko udalerrian, 2000-2004
|
|
Iturria: Bizkaiko garraio publikoari buruzko txostena, 2004. Bizkaiko Garraio Partzuergoa.
Guk ateratako datuak |
|
Garraio publikoari dagokionez, Creditrans txartelak arrakasta handia izan du, batu baititu metroa, tranbia, Bilbobus, Artxandako funikularra eta beste garraiobide batzuk. 2004an 84 milioi bidaia egin ziren Creditrans erabilita, hau da, bidaia guztien %58; alde horretatik, erabilera %3 gehitu zen 2003tik.
Udalerriaren azterketa honetan argi geratu da aurrerapenak egin diren arren datozen urteetan sareak, sistemak eta ekipoak hobetzen, informazioa banatzen, zerbitzuen kalitatea hobetzen eta garraio publikoaren erabilera sustatzen jarraitu behar dugula. Alde horretatik, bilbotarren ohiturak aldatzeko egin behar dugu ahalegin handiena, Bilbon ibiltzen diren kotxeen %64 hiriko biztanleena baita. Oinezkoentzako kale atseginagoak
Bizkaiko Garraio Partzuergoak egindako mugikortasun-galdeketaren arabera, Bilbo jatorri edota helburu zuten joan-etorriak (barruko joan-etorriak, ikasketak edo lana arrazoi ez zuten bost minutu baino gutxiagoko oinezko joan-etorriak salbu) 1.187.000 ziren 1998an, hau da, joan-etorri guztien %59; horietatik %38 oinezkoak ziren, %32 garraio publikoan egindakoak eta %30 ibilgailu pribatuan egindakoak.
Gaur egun, bilbotarrak oinez mugitzen dira gehien. 2002an joan-etorrien %49 oinez egin zituzten. Alde horretatik, oinezkoak gero eta erosoago ibiltzen dira hirian, espaloiak zabaldu direlako, hiri-parke berriak jarri direlako eta oinezkoentzako kale berriak ireki direlako (Kale nagusia eta Ercilla, esaterako).
Dena den, oinezko joan-etorri kopuruak behera egin dezake, Bilbon lan egiten duten bilbotarren kopuruak jaisten jarraitzen badu: hamar urtean %80tik %70era jaitsi da.
Bestalde, arkitektura-trabak pixkanaka gutxitzen ari dira; era horretan, udalerria zeharkatzen zuten trenbideen ondorioz bereiztuta egon diren auzoak lotu egin dira. RENFEko trenbideak, adibidez, San Mamesen lurperatu egin dira eta, horrela, erdi-oinezko ibilbide berri bat sortu da. Halaber, FEVEko trenbideak lurperatu egingo dira Basurton eta, gero, eremua urbanizatu egingo da.
Azken urteotan udalerrian mugikortasuna hobetzeko jarduerak burutu diren arren, ez dugu ahaztu behar Bilboko Udalaren Irisgarritasuna Hobetzeko Plana medio egoera berezian daudela-eta normal mugitzeko oztopoak dituzten pertsonei hirian ibiltzea errazteko ekintzak abian jartzen ari garela. Mugikortasun iraunkorrak oinezkoari ematen dio lehentasuna, ez ibilgailuari, dauden oztopo naturalak eta artifizialak konpontzen joate aldera.
Bizikletaren kultura berria
Motordun joan-etorriak gutxitzeko beste aukera bat bizikleta erabiltzea sustatzea da. Bilbon Europako beste hiri batzuetan baino askoz gutxiago erabiltzen da bizikleta. Dena den, gaur egun 13 kilometro bidegorri daude hirian. Gainera, bidegorri horiei "kale atseginen" proiektua gehitu behar zaie; proiektu horren asmoa da hirigunean mugikortasuna hobetzea, kaleak egokituta oinezkoak, bizikletak eta ibilgailuak ahalik eta seguruen ibil daitezen.
Orain, Udala Bidegorrien Udal Plana eguneratzen ari da; plan horretan udalerriko lehen bidegorri-eraztuna ixteko jarraibideak zehaztuko dira. Bestalde, bizikletentzako aparkalekuak jartzen ari dira, oinezko eta txirrindulari asko ibiltzen diren leku estrategikoetan: kiroldegietan, kultur etxeetan, eraikin publikoetan, erakundeen egoitzetan.
|
2. koadroa - Bidegorrien eta bizikletentzako aparkalekuen eraikuntzaren bilakaera Bilbon, 2002-2004 |
Urtea |
Bidegorri
metroak
|
Δ Urtean |
2001 |
8064 |
|
2002 |
9756 |
21% |
2003 |
11339 |
16% |
2004 |
13241 |
17% |
|
| |
2002 |
2003 |
2004 |
| Bizikletak aparkatzeko lekuak |
47 |
358 |
208 |
|
|
|
Iturria: Bilboko Udala. Ingurumen Sailatala |
Ildo horretan, "Bilbon bizi" lemapean, bizikleta erabiltzea sustatzeko ekimenak garatu dira; adibidez: Bizi&arte ekimena jarri da abian, bidegorriak medio udalerria kanpo libreko museo gisa sustatzeko; hamabi hotelekin hitzarmen bat sinatu da, bezeroentzako bizikletak (berrogeita hamabi bizikleta) erostea diruz laguntzeko; hiritarrentzako bizikleten doako mailegua jarri da abian, e.a.
Hiritarrak informatzea
Bilbon gero eta ekimen gehiago daude hiritarrei garraio publikoaren abantaila eta onuren informazio osoa eta eguneratua emateko eta, era horretan, hiritarrak gero eta garraio moderno eta eraginkorragoa erabiltzera animatzeko.
Alde horretatik, garrantzitsua da teknologia berriak baliatzea trafikoari, irisgarritasunari eta garraiobideei buruzko informazioa errazago emateko, hiritarrek aipatu garraiobideak modu eraginkorragoan erabil ditzaten.
Hiritarrei irisgarritasunaren eta garraioaren gainean ematen zaien informazioa bilakatu eta garatu egiten da etengabe, bai udalerrian, bai hirian. Gauzak horrela, Bilboko Udalaren web orrian bertan Bilboko biztanle zein bisitariek udalerriko eta probintziako garraiobide eta garraio-konpainia guztiei buruzko informazioa dute.
2002an, Bizkaiko Garraio Partzuergoak web gunearen bitartez garraio publikoaren berri emateko sistema bat jarri zuen martxan eta 2003an hiri-autobusen (Bilbobus) eta hiri inguruko autobusen (Bizkaibus) sarea Ustiatzen Laguntzeko Sistema (ULS). Sistema hori medio lineen funtzionamenduaren berri ematen da, modu dinamikoan eta unean-unean; gainera, bidaiarientzako informazio-terminalen (BIT) bitartez linea bakoitza geltokira noiz helduko den adierazten zaie erabiltzaileei.
<Igo>
|