4. ILDO ESTRATEGIKOAREN DIAGNOSTIKOA: BILBO, IRAUNKORTASUN-IRIZPIDEAK EZARTZEA LURRALDEAREN PLANIFIKAZIOAN ETA KUDEAKETAN
Hirigintzan iraunkortasun-irizpideak aplikatzen dira hiritarren bizi-kalitate egokia bermatzeko, hiriaren garapena bateratzeko eta udalerriko ingurumena zaintzeko.
Hiriaren azken urteotako kudeaketan, hiri-ingurune iraunkorraren alde egin dugu eta horrek eutsi egin die Bilboko betiko erakargarriei. Alde horretatik, nabarmendu beharra dago Bilboko hiri-eremuaren kalitatea zaintzeko eta hobetzeko jarduera berritzaileen plangintzan eta garapenean iraunkortasun-irizpideak aplikatu ditugula.
Ildo horretan, Tokiko Agenda 21en xedea da ingurumen, gizarte eta ekonomia arloak integratzen dituen lurralde-kudeaketa eta hiri-plangintza sustatzea, etxebizitza-beharrei erantzuteko, auzoak leheneratzeko eta hirian integratzeko, itsasadarraren egoera sustatzeko eta hirian integratzeko, eta espazio publikoen aniztasunari eta funtzionaltasunari eusteko.
Natur ingurunea eta biodibertsitatea zaintzea
Bilboko hiri-ingurunea iraunkorra da; izan ere, natura hirian integratzeko eta natur ingurunea zaintzeko ekimen ugari jarri dira abian eta espazio libreei eta berdeguneei garrantzi handia ematen zaie.
Hiria garatu ahala, inguruko ezaugarriak aldatu egin dira. Lurraldeko natur ingurunea aldatu egin da lur asko erabili direlako, jarduera tradizionalak desagertu egin direlako eta kanpoko landare- eta animalia-espezieak sartu direlako, besteak beste. Hala, Bilboko Agenda 21en asmoa da plangintza iraunkorragoa izatea lurren erabileran, natur espazioen zaintzan eta egituraketan eta animalia- eta landare-espezien babesean eta zaintzan.
Bilbon paisaia eta natura aldetik balio handia duten eremuak eta elementuak daude. Hiriaren azaleraren %25 babestuta dago; nabarmendu behar dira zuhaitz bereziak, Bolintxuko presa (eremu heze artifiziala) eta Bilboko Metropoliaren Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialean aipatzen diren interes bereziko zonak. Jarduera garrantzitsuetako bat Pagasarriko Mendiko Plan Berezia da.
Bilbotarrek eta bisitariek harremanetarako, aisirako eta olgetarako espazioen sistema handia dute itsasadarrean; sistema horretan gizartea hiriaren historiarekin eta erroekin harremanetan jartzen da. Udalerrian, biztanle bakoitzak 16,5 metro koadro berdegune eta espazio libre ditu: hiri-parke txikiak, hiri inguruko parke handiak (Artxandakoa, esaterako), itsas ondoko pasealekuak (adibidez, Abandoibarrakoa), plazak eta oinezkoentzako zonak.
Horrez gain, biodibertsitatea zaintze aldera hiri-fauna kudeatzen da. Ildo horretan, animaliak identifikatzen eta babesten dira eta haien ongizatea bermatzen; horretarako, indarrean dagoen araudia aplikatzen da eta pertsonei gaixotasunak eransten dizkieten espezieen populazioa kontrolatzen da (usoak, arratoiak, labezomorroak eta beste intsektu batzuk)..
Hiritarren ardura konpainiako animaliekiko |
2003 |
2004 |
| Udalerrian abandonatutako zakurren indizea/10.000 biztanle | 6,8 |
6,2 |
| Udalerrian adoptatutako animalien (zakurren eta katuen) indizea/10.000 biztanle | 4,9 |
6 |
|
| Iturria: Bilboko Udala. Osasun eta Kontsumo Saila |
Gauzak horrela, Bilboko Agenda 21ek aurrera egiten du azken urteotan paisaia, fauna eta landaretza babesteko, dauden natur espazioen egitura zaintzeko eta berdeguneak eta espazio irekiak egituratzeko jardueretan.
Bilboko itsasadarra, udalerriaren eta metropoliaren ardatza
Bilbo Hiria eta itsasadarra dira metropoliaren haziak, metropoliak historian izan duen bilakaeraren elementu nagusiak. Bilakaera horretan, halaber, zerikusia izan dute aldaketa funtzional eta ekonomikoek, batik bat industriaren garapenak.
Gaur egun, Bilbo metropoliaren gune garrantzitsuena da eta hiri-plangintza eta -kudeaketa egokian oinarrituta dago. Ondorioz, udalerrira hurbildu dira bai pertsonak, bai jarduerak. Gainera, lurraldearen egitura topografikoa dela-eta, hiria trinkoa da eta erabilera anitzez osatua dago: etxebizitzak, industria, hirugarren sektorea, garraioa, paraekipamenduak eta zerbitzuak .
Alde horretatik, Bilboko udalerrian lurraren okupazio-tasa handia da (%56,7), baita biztanle-dentsitatea ere (8.632 biztanle/Km 2 , 2004an Alde horretatik, Bilboko udalerrian lurraren okupazio-tasa handia da (%56,7), baita biztanle-dentsitatea ere (8.632 biztanle/Km 2 , 2004an ) . Hiri-aniztasunaren balioespena
Bilbo Hiriaren erabilera-aniztasuna dela-eta, berezko izaera duten espazioak osatu dira: alde zaharra, zabalgunea eta itsasadarraren bi aldeak, besteak beste. Espazio horien berezitasuna zaintzeari dagokionez, Udalaren kudeaketak arrakastaz bateratu ditu babesa eta andeatutako hiri-espazioen berreskuratzea.
Izan ere, Bilbon etengabe lan egiten dugu hiria birgaitzeko eta udalerrian gehien hondatutako zonak birsortzeko eta biziberritzeko; horretarako, elementu suspertzaileak erabiltzen ditugu, adibidez: Bilbo Arte edo Guggenheimen instalazioak, azpiegituren hobekuntza eta espazio libre eta berdeguneen ezartzea. Jarduera nabarmenenak dira Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala Birgaitzeko Plan Integralekoak, Abandoibarra eta Uribitarteko erriberetakoak, Ametzola, e.a.
Bestalde, auzoak modernizatzeko inbertsio handiak egin dira, Otxarkoaga, Errekalde-Betolaza, Uretamendi eta Altamirako Hobekuntza Planekoak, Indautxu plaza eta Zabalburu berritzeko jardueretakoak, e.a.
Izan ere, hiriko aniztasuna hiriaren izaeraren parte da eta biziberritze-proiektuen asmoa da aniztasun horri eustea, Bilbo ondoren ordezkatzen duen sinboloa, hau da, itsasadarra, oinarri hartuta, eta, gainera, eraikin enblematikoak jarrita, Bilboko udalerriaren garrantzia eta erakargarritasuna indartze aldera .
Etxebizitza-parkea eta etxebizitzen eskuragarritasuna hobetzea
Hiriko espazio eta auzoen kalitatea hobetzearekin bat, Bilbon etxebizitza-parkea eta etxebizitzen eskuragarritasuna hobetzearen aldeko apustua egin dugu.
SURBISAk, adibidez, lan handia egin du eraikinak eta etxe-barruak birgaitzen, arkitektura-trabak kentzen, e.a. Sortu zenetik (1985), 1.000 eraikin baino gehiagoren birgaitzea babestu du eta, guztira, 13.150 etxebizitza hobetu ditu.
Bilboko Udalak, 1918an sortutako Etxebizitza Batzordea berritze aldera, Udal Etxebizitzak erakunde autonomoa sortu zuen 1988an, lurzoruaren eta eraikuntzen merkatuan modu aktiboan esku har zezan, babestutako etxebizitzak sustatze eta izate aldera.
Asmoa da gizarte- edo ekonomia-arazoengatik merkatu librean etxebizitza erosteko zailtasun gehiago dituzten kolektiboei laguntzea, batik bat gazteei. Gainera, zerbitzua hobetzeko, Bilboko etxebizitza-eskari guztiak zerrenda batean jarri dira, Udal Etxebizitzak erakundekoak eta Etxebidekoak (Euskal Herriko Etxebizitza Zerbitzu Publikokoak) barne.
2004an, Udalaren higiezin-parkean babestutako 5.000 etxebizitza eta 1.000 lokal zeuden; gainera, babestutako 351 etxebizitza berri sustatu ziren eta 370 erosi, errentan esleitzeko. Gaur egun, Udal Etxebizitza Plana 2004-2008 ezartzen ari gara, etxebizitzen eskuragarritasuna hobetzeko asmoz.
| Bilboko Etxebizitza Plana 2004-2008 |
Ildo Estrategikoak |
Finantzaketa
Udal-baliabideak (eurotan ) |
|
1. ildoa: Babestutako etxebizitza gehiago eraikitzea
. |
35.000.000
|
|
2. ildoa: Udalaren lurzoru-ondarea kudeatzea eta mugitzea
. |
35.000.000 |
| 3. ildoa: Dagoen higiezin-parkearen aprobetxamendua hobetzea
. |
3.000.000 |
| 4. ildoa: Etxebizitzak birgaitzeko eta hiria berritzeko jarduerak sustatzea
. |
14.685.000 |
| 5. ildoa: Etxebizitzen alorrean Udala berrantolatzea
. |
1.000.000 |
| GUZTIRA |
88.685.000 |
Plana medio, Bilboko Udalak modu aktiboagoan esku hartuko du etxebizitza-alorrean. Helburua da 2004-2007 denboraldian 3.000 etxebizitza babestu eraikitzea, babestutako errentarako etxebizitzak sustatzeko eta erosteko 4.254.000 euro inbertitzea, babestutako 5.593 etxebizitza eraikitzeko lurzorua kudeatzea, 500 merkataritza-lokal babestutako etxebizitza bihurtzea, eta birgaitze integratuaren eta hiri-berritzearen bultzadari eustea, besteak beste .
<Igo>
|