Zer da Agenda 21
Bilbao eta Agenda 21
Ekintza-plana 2005-2008
adierazleak
Eskolako Agenda 21
Jarduerak
Participa
Bilbon Bizi
Intereseko estekak
Dokumentazioa
Harremanak
Web mapa Harremanak Home Hizkuntzak
AGENDA 21 > EKINTZA-PLANA 2005-2008 > 6 ILDO ESTRATEGIKOA

6. ildo estrategikoaren DIAGNostikoa: Bilbo, hiri kultural, turistiko eta negozioetakoa sustatuz

  TOKIKO AGENDA 21 GUNE TURISTIKOETAN EZARTZEKO ESKAKIZUNAK
   
.
Hondakinak gutxienekotzea
.
Energia kontserbatzea eta kudeatzea
.
Ura (baliabidea) kudeatzea
.
Substantzia arriskutsuak kontrolatzea
.
Garraioen kudeaketa integrala
.
Hirigintzako plangintza eta lurzorua kudeatzea
.
Politikarien eta hiritarren ingurumenarekiko konpromisoa
.
Iraunkortasunerako programak diseinatzea
.
Turismo-garapen iraunkorra lortzen laguntzea

Jarduera-plan horren beste helburuetako bat turismoaren eta iraunkortasunaren arteko erlazioa aintzat hartzea da, turismo-sektoreak ekonomian, tokiko gizartean nahiz ingurumenean dituen ondorioak kontuan hartuz.

Turismoko Mundu Erakundeak (TME) Tourism the year 2000 and beyond qualitative aspects izenburuko agirian adierazten duen moduan, "turismo iraunkorrak egungo turisten eta eskualde hartzaileen beharrei erantzuten die; horretaz gain, etorkizunerako aukerak babesten eta sustatzen ditu. Baliabide oro kudeatzeko bide gisa ulertzen da; horrela, behar ekonomiko, sozial eta estetikoak asetuko dira eta, aldi berean, osotasun kulturala, oinarrizko prozesu ekologikoak, aniztasun biologikoa eta bizitzari eusten dioten sistemak errespetatuko dira."

Turismo sektoreak -gero eta konplexuagoa eta lehiakorragoa- destino-eskaintzan ez ezik bere burua aurkezteko moduan eta merkaturatzeko moduan ere desberdindu behar du. Azken 25 urteotan, eskaria aldatu egin da; gero eta ohikoagoa da turismo-fluxuak kirol- eta abentura-jarduerak, turismo ekologikoa eta turismo kulturala barne hartzen dituzten eskaintzak aukeratzea. Zehazki, turismo-merkatuaren joerak honela laburbil daitezke:

•  Bisitariek eskari berriak dituzte: informazioa eskuratzeko erraztasunak eta informaziora sarrera hobeak; kalitate handiko zerbitzuak; malgutasuna; kalitate handiagoko zerbitzua eta abar eskatzen dituzte.

•  Bisitari- eta turista- taldeak heterogeneoak izateak, gero eta eskaintza espezializatuagoa eskatzen du, bisitari-talde bakoitzaren beharretara, igurikimenetara eta eskakizunetara egokitua; eta haien ezaugarri geografikoetara eta hizkuntz eskakizunetara egokituko dena.

•  Turismo kulturalean eta hiri-berriztapenarekin lotutako turismoan gero eta eskumen-maila Handiagoa.

Gauzak horrela, kontuan hartu behar da Bilbo hiri-turismoko destino bilakatzen ari dela eta kosta atlantikoan erreferentzia puntu. Eskaintza berritua, kalitatezkoa eta kostako beste zenbait destinok bizi duten masifikaziotik eta andeakuntzatik guztiz aldendua eskaintzen ditu. Alderdi hori eta beste zenbait alderdi Bilbao Turismoa 2004-2007 Plangintza Estrategikoan daude jasota; Bilboko Udalak Bilbao Turismo-aren bitartez abian jarritako plangintza.

• Kultura hiri-proiektu gisa: Guggenheim eragina

Kultura eta modernitatea eskaintza turistikoa osatzeko gai izango den gizarte ireki, moderno, sortzaile eta berritzailearen estandartetzat ezartzen dira.

Guggenheim museoa 5.150.000 lagunek bisitatu zuten lehenengo bost urtetan. Horietako 7tik 6 Euskal Autonomia Erkidego kanpokoak ziren. 775 milioi eurotik gorako jarduera ekonomikoa -egindako inbertsioa baino hamar aldiz gehiago- eta 120 milioi euroko sarrera fiskal gehigarriak eragin ditu. Beraz, egindako inbertsioa berreskuratu ahal izan da.

Iturria: VILLEGAS, B.: La cultura y el turismo toman las riendas del progreso in Estrategia Empresarial

Horrela bada, eta monumentu-ondarea alde batera utzita, turismo kulturaleko mugarri Guggenheim museoa dugu. 2004. urtean, 909.144 lagunek bisitatu zuten museoa, aurreko urtean (2003an) baino %4 gehiagok; gainera, bisitari atzerritarren zama handitu egin da, bisitarien %57 ordezkatzetik (2003an) %63a ordezkatzera (2004an) igaro baita. Museoak Euskadiko ekonomiaren gain 184 milioi euroko eragin ekonomikoa izan du, 2003an baino 11 milioi gehiagokoa; orduan, 173 milioi eurokoa izan baitzen. 4.500 enplegutik gora sortu ditu.

Vista de la ría Bilbo berriko beste estandarte bat M usika eta Kongresuetarako Euskalduna jauregia da. Biltzar-jardueren eta beste zenbait gizarte-ekintzen hazkunde iraunkorrari eutsi ondoren, bosgarren urteurrenean ere superabita izan du emaitzei dagokienez; Bizkaiko ekonomian berrogeita hamar milioitik gorako eragina izan du. Bilboko jauregian 632 gertaera eta emanaldi ospatu ziren 2004. urtean; 2003an, 619 eta 2002an, 580. %90eko okupazioarekin -orain artekoan izandako handiena-, Euskalduna Jauregiak lehen postua lortu du berriro ere kongresu jauregien sailkapen nazionalean.

Ondo egite hori zenbait alderditan berresteko -hala nola, eskainitako zerbitzuaren kalitatean, diseinu arkitektonikoan edo aniztasunean eta turismo-eskaintza osagarriaren mailan-, Kongresu Jauregien Nazioarteko Elkarteak (AIPC) Apex Award "2003ko Munduko Kongresu-Zentrorik Onenaren" saria eman dio Bilboko Musika eta Kongresuetarako Euskalduna Jauregiari.

AIPC elkarteak Apex Award sarien sorrera eta garapena bultzatu zuen 2000. urtean. Sari hori da mundu osoko kongresu-gune onenen zerbitzuen eta prestazioen kalitateak nazioarte mailan jaso dezakeen errekonozimendurik handiena. Sari horiek izen handiko bihurtu dira; Bilboko Euskalduna kongresu-jauregiaren aurretik, sari hori Melbourneko (2000), Innsbruck-eko (2001) eta Vancouver-eko zentroek (2002) eskuratu zuten.

Teatro Arriaga Ekipamendu moderno eta berritzaile horiez gain, Bilbok tradizio handiko instalazioak ere baditu, esaterako, Arriaga antzokia . "Hiribilduko Antzokia" deitua udalaren kapitalez eratutako sozietate anonimo batek kudeatu zuen 1986az geroztik; bertan, punta-puntako artistak eta ikuskizunak izaten dira, besteak beste, estreinaldi absolutuak eta munduko zenbait tokitara iritsi diren muntaketen produkzioak.

Halaber, ezin ahantz dezakegu Bilboko Arte ederren Museoa , Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ekimenez eratua. 1914an ireki zituen ateak pasa den mende hasierako Bilbok zuen gizartea eta kultura modernizatzeko irrikari erantzunez. Eraberritu berria; hiribilduko tradizio handiko artearen sinboloetako bat da.

Horrek guztiak agerian uzten du Udalak azken hamarkadetan kulturarekin izandako etengabeko konpromisoa. Horrela, udal kapitalez eratutako zenbait sozietate anonimoren sorrera azpimarratzen da, besteak beste, Fundacion Bilbao Arte fundazioa eta BilbaoMusika tokiko erakunde autonomoa. Bataren zein bestearen jarduerak kultur ekoizpenarekin eta kultur sustapenarekin zuzenean lotuta daude.

Bilbok hiritarrei zuzendutako kultur eskaintza zabala eta berritzailea garatu du; horrek proposamen ausartagoak edo espezializatuak dakartza berarekin, esaterako, Bakearen aldeko Astea eta Bilbao Estimula. Horrela, Bilboko kultur eskaintza berritzailea eta abangoardista izango da. Besteak beste honako gertaerak nabarmentzen dira: Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia (ZINEBI), Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Erakustaldia (FANT), Bilbao Antzerki Dantza: Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia (BAD), Bilbao Distrito Jazz, Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia eta Musika-Musica Jaialdia.

" Hiriak eta bertako tokiak etengabe bilakatuz doan kultura sortzeko esparru pribilegiatuak dira. Kreazio anitzetarako eremu dira, desberdina den guztiak (jatorri, ikuspegi, adin, genero, etnia eta maila sozial desberdinek) bat egiten du bertan eta horrek, era berean, gizakiaren garapen betea ahalbidetzen du".

Iturria: Kulturaren Agenda 21eko 7. printzipioa. Kultura garatzeko hirien eta tokiko gobernuen konpromisoa.

Berrikuntzan oinarritutako kultur eskaintza diseinatzeaz gain, kultura irekiaren eta kulturara sarrera orokortzeko beharraren aldeko apustua egiten da. Horren adierazle da Bilboko Udala 2005eko martxoan Kulturaren Agenda 21era atxiki izana. Kulturaren Agenda 21: hiriek eta tokiko gobernuek kultur garapenerako hartutako konpromisoa. Agiri hori, hasiera batean, Porto Alegre Gizartean Barneratzeko Tokiko Agintarien IV. Foroan onartu zen. Foro hori 2004ko maiatzean bildu zen Kulturen Forum Unibertsalean. Agiriak honako printzipio hauek ditu oinarri: kultur aniztasuna, kulturaren izaera irekia, kultura sortzearen eta kulturan parte hartzearen garrantzia, bakea lortzeko baldintzak sortzea.


Beraz, udalaren kultur apustuaren oinarriak honako hauek izango dira: hiribilduan kultur politikak garrantzi nagusia izatea, identitate-ezaugarriak sustatzea, festaren garrantzia, sormena sustatzea, ondarea berreskuratzea eta programazio deszentralizatua.

Kulturaren izaera publikoa eta kolektiboa, besteak beste, jaietako programazioaren eta espazio publikoei ematen zaien kultur erabileraren bidez sustatzen dira. Ekintza ugari antolatzen dira aire zabalean, esaterako: Bilboko Kalealdia, Bertso Saioak, Bilbo Dantzan, Olerkiaren Astea, Musikaren Europako Eguna. Horretaz gain, programazio deszentralizatua ari dira prestatzen, hiritar guztiengana iritsiko dena. Horretarako, bereziki, artearen sustapenaz baliatuko dira eta hori teknologia berrien bidez, auzoetan eta barrutietako udaltegietan kultur ekintzak antolatuz (Expodistritua, Zirkuitua, guztiei zuzendutako tailerrak eta abar) eta kultur gertaeretara auzoetatik sarrera erraztuz (Auzoko Txarteldegia programa) lortuko dute.

Bilbok kulturarekin duen beste apustu handietako bat kultura, artea eta ekonomia lotzea da. Horretarako, elkartrukerako gune bat sortuko du, kultur industriak eta tokiko komunikabideak sustatuko dituena; eta hori, besteak beste, kultur ekipamendu berriak (Alhondiga zentroa, Campos antzokia, Zinebi etxea, eta abar) sortuz, zenbait erakunderen garapen eta laguntza bidez (BilbaoArte) eta Film Comission baten bultzadaz lortuko dute.

Tiendas y mercados Beraz, Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak kultur eskaintza zabala egiten du: 2004. urtean, 1.075 kultur ekintza eta 462 jai-ekintza antolatu ziren eta; guztira, 964.300 lagun bertaratu ziren

Bestetik, eta turismoarekin oso lotuta, merkataritza dugu; udalerriaren beste erakargarri turistiko bat da; Bilbo bisitariari irekita dagoen merkataritza zentro hiritarra baitugu . Baieztapen hori Bilbon dauden denda kopuru handian oinarritzen da, 6.000tik gora, hain zuzen. Horiek salmentatan 1.750 milioi euro urtean eta 20.000 lanpostu eragiten dituzte. Artikulu herrikoienetik hasi eta mota guztietakoak aurki daitezke bertan, luxuzko artikuluak eta artikulu esklusioak barne; euskal merkataritza tradizionaleko produktuak, nahiz diseinu eta teknologia aldetik mundu mailan abangoardistenak diren sorkuntzak aurki ditzakezu.

• Euskal kulturaren eta euskararen sustapena

Udaletik honako helburuak planteatzen dira: hiritarren parte-hartzea bultzatzea; identitatea eta pertenentzia-sentimendua indartzea beste kulturekin harremanetan egonez eta haiekin elkarrizketatuz eta, horrela, eleaniztasuna sustatzea, euskararen sustapenean arreta berezia jarriz.

Euskararen erabileraren normalkuntzari dagokionez, Bilboko Udaleko Euskara Sailatalak, euskal hizkuntza normalkuntzara bultzatzeko ahaleginean, Euskararen Erabilera Sustatzeko Planean ezarritako irizpideei jarraitzen die. Plan hori Eusko Jaurlaritzak diseinatu zuen eta Planaren helburu estrategikoak hizkuntzaren transmisioa, hizkuntzaren kalitatea eta zerbitzuak euskaraz eskainiko direla bermatzea dira. Helburuekin batera, lehentasunezko sektoretzat jotzen diren horietan aplikatu beharreko neurriak ere jasotzen dira. Lehentasunezko sektoreak honako hauek ditugu: hezkuntza, familia, aisialdia eta astialdia, kirola, kultura, telebista, irratia, prentsa idatzia, argitalpen-produkzioa, publizitatea, helduen euskalduntzea eta alfabetatzea, lan-mundua, erlijioa, administrazioa eta euskararen kalitatea.

Alor horretan eginiko ahaleginen ondorioz eta Udaletik eta beste zenbait erakundetatik euskararen erabilera bultzatzeko aplikatutako sustapen-politiken eta planen ondorioz, Bilbon euskara ezagutzen duten biztanleen kopurua nabarmen handitu da 1981-2001aldian; euskaldunen ehunekoa bikoiztu eta %15,4 izatera iritsi da elebidun pasiboen ehunekoa hamaika puntu handitu den bitartean (%15,1etik %26,6ra).

Udalak 2004an abian jarritako programak honako hauek dira:

PROGRAMA
Parte-hartzaileak
Eskolako berrindartze linguistikoa
Baserri-eskoletan egonaldiak
1.300
Bertsolariak ikasgelan
2.500
Zinema
10.000
Antzerkiaren sustapena
3.000
Laguntzak
Euskara ikasteko diru-laguntzak
2.000
Klaseak aita-amei
350
Euskara ikasteko diru-laguntzak GGD jasotzen dutenei
200
 
GUZTIRA
19.350

Oharra: programa horietan ez dira sartuko Euskara Sailatalak subentzionatutako jardueretan parte hartzen duten erabiltzaileak. Subentzionatutako jarduerak ikastetxeetako Kultur Asteak (27 ikastetxe baliatzen dira onura horretaz) eta euskara sustatzeko programak (euskaltegiak, Euskal Txokoak eta abar) dira .

A lo anterior hay que añadir la organización de Semanas Culturales celebradas normalmente en los centros escolares en colaboración con las Asociaciones de Padres y Madres y que suelen ser una ventana para poder disfrutar de jarduerak infantiles, canciones y personajes conocidos de la cultura vasca.

• Iparraldeko hiri turistiko nagusia

Bilbo udalerriak benetako eraldaketa funtzionala jasan du azken hamarkadetan; horretarako, besteak beste, turismo sektoreak dibertsifikazio ekonomikoa lortzeko ematen dituen abantailez baliatu da. Horrela, kultur inbertsio handiak (Guggenheim museoa eta Euskalduna Jauregia) eta hornidura urbanistiko berritzaileak (metroa, Abandoibarra ibilbidea eta abar) egin dira; bai eta ondarea (Alde Zaharra, itsasadarraren bazterrak eta abar) kontserbatzeko eta balioesteko ekintzak ere. Horren guztiaren ondorioz, udalerria leku interesgarri bihurtu da turismoarentzat eta jendea erakartzeko gaitasun handiagoa izango du.

Museo Guggenheim Erakargarritasun hori frogatuta geratzen da kontuan hartzen badugu 2004an inoiz baino jende gehiago bisitatu zuela (518.294 turista); alegia, aurreko urtean baino %20 gehiagok. Zehazki, bisitarien %66 estatu espainiarrekoak ziren eta %34 atzerritarrak; beraz, bisitari atzerritarren kopurua %30 igo da 2003. urtearekiko

Ongialdi hori gorabehera, Bilbo udalerriko turismoa urtarokotasunak guztiz baldintzatzen du. Horrela, hotelen okupazioa askoz ere handiagoa da udako hilabetetan, bereziki, abuztuan, irailean eta urrian; hil horietan, hilean 50.000 bisitaritik gora izaten da. Bestetik, 2004an 964.673 ostatu-gau zenbatu ziren, aurreko urtean baino (2003) %20 gehiago.

Hiriburuan turismoak duen urtarokotasun sendoa zuzentzeko, urte osoan zehar turismoari jarraipena emango dioten eta egun jakin batzuetara soilik mugatuko ez diren gertaera berriak ari dira garatzen eta sustatzen; esaterako, BEST programa: 'Bilbao Estimula 2005. Euskal Gastronomiaren urtea'. Horretarako, BESTek zenbait ekintza proposatzen du, hala nola: hilean behin gastronomiarekin zerikusia duen gai bat lantzea; nazioarteko sei jarduera, besteak beste, Elikadura-Osasuna-Gizartea kongresua eta Gastronomiako Akademien Nazioarteko Topaketa; hamabost karpa tematiko; urte-sasoiko produktuei buruzko lau jardunaldi tekniko eta gastronomiari buruzko lau ikastaro.

Bestetik, eta turistak eskura dituen zerbitzuak hobetu nahian, hirian zerbitzu berriak ari dira gehitzen; esaterako, "Walking Tour", Bilbao Card eta Erreserben Zentrala.

Auditorium de Bilbao Esan behar da Bilbo mundu mailakako sare turistiko nagusienetan sartuta dagoela; izan ere, E uropako Turismo Hirien Sareko (European Cities Tourism) kidea da -bazkide baita-, bai eta Spain Convention Bureau , European Federation of Conference Towns eta International Congress and Convention Association elkarteko kide ere.

Oporretako turismoa alde batera utzita, Bilbok negozioen, bileren, azoken eta kongresuen destino turistiko bihurtu nahi du eta jarduera profesionalei lotutako bisitarien fluxua sortu. Horrelako turismoak potentzial handia du udalerrian eta horrela adierazten du Bilbao Convention Bureau konbentzioa 2004an 390 bilerez arduratu izanak; bilera horietan 74.196 ordezkarik hartu zuten parte. Beraz, 2003an baino %27 bilera gehiago ospatu ziren eta %43 ordezkari gehiagok hartu zuten parte. Sustapen-jarduerei dagokienez, udalerriak 2004an 35 azokatan eta 18 sustapen-jardunalditan hartu zuen parte eta 561 kontaktu profesional gauzatu zituen. Horri guztiari prentsa-agerraldietarako emandako 7,2 milioi euroko diru-kopurua gehitu behar zaio.

Beraz, orain arte adierazitako guztia kontuan hartuta, turismoa ekonomia eta gizarte bilbotarreko giltzarrietako bat dela baiezta dezakegu. Ingurumenarekiko errespetua da sektorea ezaugarritzen duen beste adierazle bat; izan ere, bisitaria udalerriko eguneroko bizitzan barneratzen da eta, iraunkortasunaren mugen baitan, eremu hiritar goxo eta erosoaz gozatzeko aukera izango du. Hori ahalbidetuko dute, besteak beste: munduko metro- eta tranbia-sare modernoetakoak, hiri erdiko parking-sistema egituratuak, bidegorri-sareak eta oinezkoentzako espazioek, berdegune-sistemak eta aire zabaleko guneen sistemak.

Beraz, Bilboko garapen turistikoak ingurunean ez du eragin handirik sortzen eta agerian uzten du kostako zenbait destinok jasaten dituzten afekzioetatik urrun dagoela. Dena dela, garrantzitsua da ezaugarri horiei eustea eta ingumena errespetatzen jarraitzea; alegia, turismo iraunkorraren aldeko apustua egitea.

Horrela bada, Bilbao Convention Bureau-k, Spain Convention Bureau eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, prestaketa-fase bati ekin dio turismo-kalitatearen Q lortzeko. Horretaz gain, Aterpetxeen Nazioarteko Sareak Bilboko Aterpetxea (ISO 9001:2000 ziurtagiria duena) hautatu du Sareko Nazioarteko Kalitatearen Q lortzeko antolatu den proiektu pilotuan parte har dezan.

<Igo>

 
Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
IHOBEren logoa
Bilboko Udalaren logoa
Udalsarearen logoa
AGENDA 21 - Bilboko Udala 2005