Zer da Agenda 21
Bilbao eta Agenda 21
Ekintza-plana 2005-2008
adierazleak
Eskolako Agenda 21
Jarduerak
Participa
Bilbon Bizi
Intereseko estekak
Dokumentazioa
Harremanak
Web mapa Harremanak Home Hizkuntzak
AGENDA 21 > EKINTZA-PLANA 2005-2008 > 7 ILDO ESTRATEGIKOA

7. ildo estrategikoaren DIAGNostikoa: Bilbo, udalerriko biztanle guztiei babesa emanez

Iraunkortasunaren oinarria da egungo gizartearen oinarrizko beharrak harmonikoki asetzea eta etorkizuneko belaunaldiek beraienak asetu ahal izatea bermatzea.

Calle de Bilbao Bilbok iraunkortasunari garrantzi handia ematen dio, horrela, elkartasunak, integrazioak eta pertsonen arteko berdintasunak hiritar guztien ongizatea berma dezaten. Era berean, Bilbok udalerri konprometitua eta solidarioa izan nahi du beste herriekin eta elkarteekin.

Tokiko Agenda 21 abian jartzearekin, udalerriko bizi-kalitatea eta gizarte-ongizatea hobetu nahi da. Horretako, gizarte-politika bultzatzeaz gain, gizarte-zerbitzuen politika espezifikoa bultzatu behar da eta horrek aldaketak eta hobekuntzak eskatzen ditu esku-hartzeko ereduetan eta Gizarte-Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonen eskumenetan. Bilbok ekipamendu eta gizarte-zerbitzu egokiak eta kalitatezkoak dituela esan daiteke, baina zerbitzu horiek gainez egiten ari dira zenbait kausa medio, esaterako: biztanleen etengabeko zahartzea, inmigranteen etorrera hazkorra, gizarte-arazoenganako sentsibilizazio handiagoa eta eremu horretan administrazioari eskubideak eskatzen dizkion hiritarren kontzientzia sendotzeak eragindako eskari handiagoa.

Plan, programa eta politika espezifikoak ezartzeko, garrantzitsua litzateke azpimarratzea irabazi asmorik gabeko elkarteekin egindako elkarlana eta beste zenbait administraziorekin (esaterako, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) izandako lankidetza koordinatua.

Bestetik, plan, programa eta jarduera integral eta integratzaileak ezartzeko, garrantzitsua da azpimarratzea gizarte-zerbitzuen sistemaren eta, besteak beste, hezkuntza-, osasun-, enplegu- eta etxebizitza-sistemen arteko lankidetza. Bai eta, gizarte-zerbitzuen sistemaren eta beste zenbait administrazioren, hala nola, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren, arteko lankidetza azpimarratzea ere. Ez dugu ahaztu behar lankidetza-harremana aspaldidanik gauzatu izan dela irabazi asmorik gabeko erakundeekin. Izan ere, Gizarte-Zerbitzuen Legeak honela dio: "Irabazi asmorik gabeko erakundeek ere emango dituzte zerbitzuak nahiz eta lehen mailako arreta soziala eta oinarrizko beharren estaldura Udalen eskumena izan" .

• Bilbo, kultura arteko hiria

Manos enlazadas simbolizando la interculturalidad Aniztasuna da egungo gizartea ezaugarritzen duten baloreetako bat. Aldaketa ekonomikoek, harreman berriek, bizimodu-aldaketek eta abarrek eredu sozial eta bizikidetza-ereduetan aldaketak eragiten dituzte, batez ere, inmigranteek hartutako lurraldeetan. Kulturartekotasuna eta aniztasuna positiboki baloratzen dira.

Bilbo atzerriko inmigrazioaren euskal destino nagusia da, nahiz eta estatu espainiarreko gainerako hiriburuekiko izaera berezia eduki fenomeno hori azkar batean zabaldu baita azken urteetan. Prozesu berria da; 2004an 12.224 inmigrante bildu zituen eta horietatik %50ak udalerrian bizitzen urtebete daramate. Hori ikusirik, eta nahiz eta Bilbo beste zenbait hiriburu handiek dituzten inmigrazio-zifretara inolaz ere hurbildu ez, gauza jakina da kopuru hori asko handituko dela datozen urteetan.

Horrela bada, Gizartekintza Sailaren jarduera-ildo nagusietakoa inmigranteei udalaren ardurapeko zerbitzuetara sarrera erraztea izango da. Inmigrazioko Udal Zerbitzuak Bilboko hiritar guztiei eta, bereziki, inmigranteei, erakundeei eta enplegu-emaileei, aholkularitza juridikoa ematen die arlo horretan. Gainera, 2006rako Inmigrazioko Udal Plana osatu nahi da pertsonen gizarteratzea, sentsibilizazioa eta kultura arteko hezkuntza errazteko.

• Integrazio betera bide eginez

Escena familiar en un parque Tokiko administrazioa gizarte-ekitateaz arduratuta dago eta desberdintasunak ezabatu nahi ditu talde oro hiri iraunkorrena sartuta.

Gizartearen parte-hartzeari garrantzi handia ematen dio guztientzako aukera-berdintasunaren printzipioaren babesean.

Horrela, ekipamenduez hornitzearekin batera, Bilbok hiritarrentzat bizi-baldintza duinak bermatzeko neurriak garatu ditu.

Bilbok hamaika Oinarrizko Gizarte Zerbitzu ditu hiribilduko zenbait eremu eta auzoren inguruan antolatuta; hurbileko zerbitzu gisa antolatuta daude. Zerbitzu horiek lehen mailako arreta-sarea osatzen dute, hiritar guztiei zuzendua.

Azpimarratzekoa da Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuak eginiko lana. Zerbitzu horrek udalerrian gertatzen diren gizarte-larrialdiei erantzuten die egunean 24 ordutan. Bestetik, Elejabarriko Aterpetxeak behar duten pertsonei egonaldi laburreko urgentziazko bizitokia eskaintzen die zenbait jarduera osagarrirekin batera; besteak beste: neguan ostatu emateko dispositiboa, etxerik gabeko pertsonak kalean artatzea, exijentzia txikiko gaueko ostatua.

Gainera, laster, oinarrizko arreten, elikaduraren, jantzien eta bizitokiaren Udal Zerbitzu Bateratua osatuko da bazterketa-egoera larrian dauden etxerik gabeko pertsonentzat .

Hori dela eta, esku-hartze sozialeko sei programa nagusi garatzen dira udalerri-mailan, hala nola:

  • Oinarrizko Gizarte-Ekintza garapen komunitarioari eta gizarte-larrialdien arretari dagokienez .
  • Adin txikikoak, familiak eta ezgaitasuna. Gizarte-hezkuntzako esku-hartzeko programak gehitzen dira; programa horietan, hamaika hezitzaile-taldek eta laguntza teknikoko eta psikosozialeko laguntza-talde batek hartuko dute parte .

Belaunaldien arteko ekitatearen mesedetan eta esku-hartze sozialeko eremutik at, gazteei zuzendutako beste zenbait jarduera nabarmentzen dira. Horrela, Bilboko Udalak udalerriaren parte-hartzearen aldeko apustua egin du eta, besteak beste, "Bilbao gazte jokatuz" eta "Bilbao Gaua" ekimenak (2003an, 45.350 parte-hartzailetik gora) eta Udaltegietan haurrentzako jarduerak (9.600 parte-hartzaile) garatzen ditu .

  • Adinekoak: etxean norbere autonomiari eusteko laguntza eta arreta, etxez etxeko laguntza zerbitzua eta zerbitzu osagarriak, esaterako: urgentziazko bizitokia, egoitzetan eta eguneko zentroetan sartzeko laguntzak, etxeko telelaguntza izapidetzea, pertsona helduen sustapena, gizartean parte-hartzea, elkarte-ehuna eta gizarte-garapena .
  • Inmigrazioa: inmigranteak gizarteratzeko jarduerak sustatu eta horren bilakaeraren diagnostikoa egin .
  • Gizarteratzea: Oinarrizko Errentaren kudeaketa, gizarte-larrialdietarako laguntzak eta horri lotutako beste zenbait laguntza, gizarteratze-hitzarmenak izenpetu eta gizarteratzearekin zerikusia duten beste zenbait ekimen .
  • Urgentziazko bizitokiak eta horri lotutako programak .
2004ko Gizarte Ekintzako programak eta zerbitzuak
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
22.226 lagun artatuak
Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua
364 larrialdi, 7.315 artatze
Adin txikikoei zuzendutako gizarte-hezkuntzazko esku-hartzeko zerbitzua
551 adin txikiko eta 501 heldu
Adin txikikoei zuzendutako arreta psikosozialeko zerbitzua
115 familia
Eskola-higieneari buruzko udal-programa
3.538 ikasle
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua
6.312 bizikidetza unitate
Telealarma
1.399 zerbitzu artatuak
Adinekoentzat egoitza-eskariak
649 eskaera
Eguneko zentroetarako eskaerak
183 eskaera
Inmigrazioko Udal Zerbitzua
3.851 kontsulta eginak
Oinarrizko Errenta
8.548 prestazio , 16.746 pertsona
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak
5.243 eskaera onartuta
Udal-laguntza bereziak
116 espediente
Laguntzak etxerik gabeko pertsonentzat
69 espediente
Gizarteratze-laguntza bereziak
869 espediente
Hileta-zerbitzuak
35 zerbitzu
Gizarteratze-hitzarmenak
493 izenpetuak
PST kalean esku-hartzeko programa
121 pertsona artatuak
Neguan ostatu emateko dispositiboa
411 abegitu
Elejabarri aterpetxea
2.880 pertsona aterpetxean ostatu hartuta

• Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren alde

Garapen iraunkorrak baliabideen erabilera eraginkorra, gizarte-ordena justua eta bidezkoa eta ingurumen-harmonia sustatzen ditu. Beraz, ekonomikoki eraginkorra, ingurumenarekin bateragarria eta sozialki orekatua izango den garapena sustatzeko, emakumezkoen eta gizonezkoen gaitasunak hobetu behar dira; alegia, emakumezkoen eta gizonezkoen baliabideen erabileran eta baliabideen mesedetan jarduteko gaitasunak hobetu behar dira, bai eta baliabideei buruzko erabakiak hartzeko gaitasunak ere.

Egun, gure gizartean, gizonezkoen eta emakumezkoen artean desberdintasun ugari daude. Desberdintasunak gauzatutako lanari, menderakuntzari, baliabideetara sarrerari eta haien gaineko kontrolari eta erabakiak hartzeko aukerei dagokienez.

Hori dela eta, 21 Programak 24. kapituluan, garapen iraunkor eta bidezkoa lortzeko, emakumearen aldeko mundu-mailako neurriei buruzkoan (Lurraren Gailurra, 1992), dio kontuan hartu beharko litzatekeela oztopoak ezabatzeko beharrezko aldaketak aintzat hartuko dituen estrategia sortzeko aukera. Oztopoak ugariak izan daitezke: kulturalak, sozialak, ekonomikoak, portaera-oztopoak eta abar, eta emakumezkoek garapenean eta bizitza publikoan erabateko partaidetza izatea eragozten dute.

Tokiko Agenda 21ek printzipio horiek onartu egiten ditu eta, beraz, eskubide politiko, zibil, ekonomiko, sozial eta kulturalen eta arauek edozein pertsonari (generoa kontuan hartu gabe) aitortutako gainerako oinarrizko eskubideen egikaritza bermatzen saiatuko da. Horretarako, desberdintasunak ezabatzen eta berdintasuna sustatzen duten jarduerak barne hartzen dituen metodoaz baliatuko da.

Gaiaren harian, garrantzitsua da azpimarratzea otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Gizon eta Emakumeen Berdintasunari buruzkoa. Lege horrek euskal administrazio publiko oro lotesten du, esku-hartze maila guztietan gainera; bai eta administrazio horiekin lankidetza-kontratuak nahiz lankidetza-hitzarmenak izenpetzen dituzten edo diru-laguntza publikoak jasotzen dituzten erakunde pribatu oro ere .

Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunaren Aldeko II. Udal Planaren faseak 2003-2006
  Aldia
1. fasea: Sentsibilizazioa eta kontzientziazioa
2003
2. fasea:Transbertsalitatea eta botere-hartzea
2004
3. fasea: esku-hartze estrategikoa
2005
1. fasea:esku-hartze aurreratua
2006

Lege hori gogoan izateaz gain, Bilbon arestian aipatutako helburuak lortzeko ahaleginetan ari dira. 1996an onartu zen Berdintasunaren aldeko I. Udal Plana eta egun, Gizon eta Emakumeen Arteko Berdintasunaren Aldeko II. Udal Planaren faseak 2003-2006 ari dira garatzen. Plan horrek Udalak sexu-berdintasuna lortzeko ahaleginean hartutako konpromisoa adierazten du; beraz, berdintasun-politika publikoak formulatzeko eta ezartzeko funtsezko tresna izango da jarduera-eremu guztietan .

Beraz, Berdintasunerako Udal Planaren bidez, genero-ikuspegia Udalaren jarduera osoan barneratuko da, zeharka bada ere. Plan hori proiektu zehatz bilakatzen da, besteak beste: Udalerriak Berdintasunaren gaian dituen Beharren Diagnostikoa egitea; Genero-Indarkeriaren aurkako Udal-Programa; eta Berdintasunaren aldeko Bilboko Emakumeen Kontseilua abian jartzea .

• Bilbao solidarioa

Azken hamar urteetan, Bilboko Udalak komunitate eta herrialde pobretuekin zuen konpromisoa sendotu egin du. Horretarako, garapenerako laguntzak jarri ditu abian; 2004. urtean, 1.451.166 euroko aurrekontua bideratu zuen helburu horretarako; 2001ekoarekin alderatuz kasik aurrekontu bikoitza. 2007rako, aurrekontu hori gastu korrontearen aurrekontuaren %0,7 igotzea aurreikusten da.

Laguntza horietako kontu-sail nagusiak honela banatu ziren 2004an: lankidetza-proiektuetarako diru-laguntzak (%63,42); Euskal Fondoan (Asociación de Entidades Locales Vascas Cooperantes/Elkar Laguntzarako Euskal Erakundeak) parte hartzera, %12,6; gizatiar laguntza eta larrialdietarako laguntzetara, %11; eta sentsibilizazio-proiektuetara, %6,6. Ekintza horien bidez, Bilbok aipatutako gastu horiek zehazki honela banatu zituen: Erdialdeko Amerikara, %62; Sahara azpiko Afrikara, %21,2; Karibera, %8,1; Saharara %4,4 eta Asiara %4,3.

Beraz, Tokiko Agenda 21en ezarpenak gizarte-mota horri eusteko eta hura sendotzeko helburua du. Horretarako, parte-hartzea, berdintasuna, errespetua eta elkartasunaren baloreak hartuko dira kontuan.

• Osasun komunitarioa babestuz

Osasunari dagokionez, programa ugari gauzatu da udalerrian. Jarduera-ildo nagusiak gaixotasunen prebentzioan eta osasunaren sustapenean oinarritzen dira.

Horrela bada, Osasun Sailaren lehentasunetako bat hiribilduan ekoitzitako edo merkaturatutako elikagaien osasungarritasuna bermatzea da. Azken urtean merkataritza-lokaletan eginiko ikuskapen higieniko sanitarioen ondorioz, 84 zehapen-prozedura eta kautelazko neurriak hartzeko 7 prozedura izapidetu dira eta elikadura broteen berri emateko 9 jakinarazpen-prozesu. Era berean, elikagaien sanitateari dagokionez hiritarrek jarritako 213 salaketari eta establezimenduen legezko eskakizunei buruzko 320 kontsultei erantzun zaie.

Bestetik, hiri-ingurumena zaintzeko programa garatzen da ikuspegi sanitario batetik. Programa horretan, zenbait ekintza aurreikusten dira, besteak beste: elikadurara bideratu gabeko establezimenduen ikuskapen sanitarioak, osasungaiztasun-egoeren kontrola (etxebizitzak, orubeak, saltokiak, dendak) eta kirol-instalazioen eta antzekoen baldintza higieniko sanitarioak ziurtatzea.

Osasun Sailaren beste ardatz nagusietako bat hiribilduko hiritarren osasun-maila hobetzeko jarduerak eta gomendioak egitea da. Zentzu horretan, azpimarratzekoak dira talde ahulen artean osasuna sustatzeko gauzatutako ekintzak eta programak, esaterako: "Hirugarren Adinekoen Egokitzapen Fisikoa" programa (3.000 lagunek hartu dute parte); haurren artean osasuna sustatzeko ekintzak eta programak, esaterako, haurren eta gazteen nutrizio-egoerari buruzkoak, eta beste zenbait jarduera, hala nola: Aita-Amen Eskolak (1.500 gurasok hartu dute parte 41 eskolatan); eta (2.752 azterketa) Bilboko eskola publikoetan osasun-azterketak 3 urtetik 18ra bitartean.

Egun, indarrean dago Bilboko Udaleko Tokiko III. Drogamenpekotasun Plana 2004-2008. Plan horretan, Udalak drogamenpekotasun-alorrean programa eta jarduera multzo bat ezartzeko hartutako konpromisoen berri jasotzen da.

Drogamenpekotasuna Prebenitzeko programak eta jarduerak aspaldidanik gauzatu izan dira udalerrian. Zentzu horretan, ikastetxe publiko nahiz pribatuetako irakasleei heziketa eta aholkularitza bikaina eman zaie. Horrela, aholkularitza-lanak udalerriko Lehen Hezkuntzako 40 ikastetxetan eta Bigarren Hezkuntzako 39 ikastetxetan gauzatu dira 2004. urtean.

Irakasleen heziketarekin lotuta, informazio-ekintzak eta biztanleriaren sentsibilizazio-ekintzak daude eta horrela adierazten digu "Mara-Mara" aldizkariak (Prebentzioari buruzko Udal Aldizkaria). Aldizkari hori 4-14 urte bitarteko seme-alabak dituzten udalerriko 23.500 familien artean banatzen da eta 94.000 aleko tirada du.

• Babesa, prebentzioa eta hiritarren segurtasuna

Imagen de dos policias en Bilbao

Bilbok zerbitzugintza hobetu egin du zenbait jarduera gehituz, esaterako, zenbait sail -Babes Zibila, Suhiltzaileak, Anbulantziak, Udaltzaingoa- delegazio bakar batean koordinatu ditu, haien jarduerak batu ditu eta, horrela, modu koordinatuan arituko den zerbitzu osoa lortu.

Halaber, baliabideen modernizazioan eta baliabideen beharren etorkizunerako planifikazioan - ibilgailuak, teknologia, komunikazioa eta abar- aurrera egiten ari dira .

Ezinbestekoa izango da informazio- eta koordinazio-sistema berriak garatzea. Zerbitzuaren hobekuntzei dagokienez, eta delegazioaren baitan, Europako Kalitatearen ereduaren (E.F.Q.M eredua) garapena eta aurreko urtearekiko duen aldea nabarmendu behar dira.

Hiritarraren Segurtasun-zerbitzua 737 lagunek osatzen dute eta udalerriko 354.371 biztanleren zerbitzura daude, 2003ko datuen arabera. Beraz, 1000 laguneko 2,03 udal-agente daude . Guztira, 87.191 jarduera gauzatu zituzten 2003an, aurreko urtean baino %8,2 gehiago.

Babes zibil eta Suhiltzaileen zerbitzuak 177 suhiltzaile ditu, 1000 biztanleko 0,5 suhiltzaile. 2004an, 2.960 zerbitzu gauzatu zituzten (aurreko urtean baino 115 zerbitzu gehiago); laguntza teknikoen eta salbamenduen kopurua handitu egin da. Barrutika, Alde Zaharrak eta Abandok 1000 biztanleko 12,7 eta 12,5 jarduera dituzte hurrenez hurren; Otxarkoaga-Txurdinagak 5,1 jarduera 1000 biztanleko eta Deustuk 6,1 1000 biztanleko .

• Gazteen heziketa hobetzeko lan eginez

2004an, Haur hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan eskolatutako ikasle kopurua 24.641ekoa zen ( horietatik % 41,45 irakaskuntza publikokoak ziren). Aurreko urtearekiko (2003), %2,9ko hazkundea izan du. Aldiz, Bilboko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek 10.693 hartzen zituzten eta horietatik %36,02 ikastetxe publikoetakoak ziren.

Bilbon burututako hezkuntza-izaerako ekimen, jarduera eta programei dagokienez, Eskolatu gabe egotea eta eskola-absentismoa errotik erauzteko programa azpimarratu behar da. Programa horren helburua hezkuntza-mailan aukera-berdintasuna lortzea eta, horretarako, 156.680 euroko aurrekontua jarri da.

Bestetik, 2004an zehar zenbait Tailer garatu dira, esaterako, Hezkuntza eta Gizarte-Laguntzarako Programa. Eskolaz kanpoko programa da eta ikasteko zailtasunak dituzten edo moldatu ezintasuna adierazten duten DBHko eta Lehen Hezkuntzako azken zikloko ikasleei zuzenduta dago ezagutzak hobetu eta etorkizunean heziketarako eta gizarteratzeko aukera gehiago izan ditzaten.

Ildo horretatik eta Lehen Hezkuntzako azken zikloko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek trebetasunak eta ezagutzak eskura ditzaten, Udako Eskolak antolatzen dira uztailean eta abuztuan. Oporraldian gauzatzeko tailerrak dira, lan praktikoa eta instrumentala jarduera ludikoekin konbinatzen dute.

Udako Eskolez gain, Baserri-Eskolak ditugu ikasleak ingurune naturalaren harremanetan jartzeko. Era berean, " Bilbao zure Zerbitzura" Hezkuntza Zirkuituak ikasleei kontsumo arduratsuari buruzko informazioa eta heziketa ematea du helburu. 2003an eta 2004an 3.797 ikaslek hartu zuten parte.

Gainera, Bilbok Ingurumen-Hezkuntzako Kanpaina: Eskolako Agenda 21 jarri du abian. Ikasleek, irakasleek, gurasoek, teknikoek eta IIHII-k (Eusko Jaurlaritzako Ingurumenarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegia) ikastetxeetan paper aktiboa izan dute garapen iraunkorrari ekarpenak egitean. 2002-2004 aldian, udalerriko 8.043 ikaslek hartu dute parte.

Amaitzeko esan, 2004an 137.630 euroko diru-laguntzak eman zirela hezkuntza arautuaren osagarri izango diren programen garapena eta hezkuntza-intereseko beste zenbait proiektu eta ekimen sustatzeko.


<Igo>

 
Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
IHOBEren logoa
Bilboko Udalaren logoa
Udalsarearen logoa
AGENDA 21 - Bilboko Udala 2005