8. ildo estrategikoaren DIAGNostikoa: Bilbo, parte-hartzeko kultura sustatuz eta udaleko kudeaketa hobetuz
Parte-hartzeko kultura ezinbestekoa da Tokiko Agenda 21eko prozesuko fase guztietan; beraz, etapa guztietan eta bakoitzean gauzatu behar da.
Egun, gehiengozko indibidualismoa bateragarria da gutxiengo arduratuen sorrerarekin. Hirugarren munduaz, bakeaz, ingurumenaz eta abarrez kezkatuta daude. Gutxiengo horietako asko gai dira zenbait gai garrantzitsuren inguruan gizarteko sentsibilizazioa eraldatzeko.
Beraz, ikuspegi politiko batetik, azken urteetan abian jarritako demokrazia esku-hartzaileko prozesu guztien erronka erabakitze-prozesuetan hiritarrek gero eta parte-hartze handiagoa izatea da; batez ere, hiritarrei gehien eragiten dieten hurbileko ekintzetan. Zentzu horretan, Bilbok hiritarrak parte hartzera animatu eta bultzatuko dituen informazio- eta komunikazio-tresna eta parte-hartzeko tresna ugari ditu.
| Komunikazio-bideak/ hiritarren parte-hartzea Bilbon (2004. urtea) |
Udalaren/hiritarren arteko komunikazio-bideak
|
| Udalaren web orria
: www.bilbao.net |
| Udaleko egunkaria (hilabetekaria) |
| InfoBilbao aldizkaria |
|
Informazio-bulegoak eta beste informazio-zerbitzu batzuk
|
Informazio orokorra: |
|
Informaziorako Bulego Nagusia
|
|
Bulego deszentralizatuak
|
|
010 telefonoa |
Informazio espezifikoa
: |
|
Gazteentzako Informazio Bulegoa
|
|
Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa
|
|
Ekonomia eta Ogasun Saila. Zergadunarentzako Informazio Zerbitzua
|
|
| Gizarte-hezkuntzazko esku-hartzeko zerbitzuak. Adin txikikoei zuzendua |
| Barrutietako Kontseiluak |
| Bilbo Zaharraren berregokipenerako Mahaia |
|
| Parte-hartzeko kontseilu sektorialak |
| Ingurumenaren Kontseilu Sektoriala |
| Berdintasunerako Bilboko Emakumezkoen Udal Kontseilua |
| Lankidetzarako Bilboko Udal Kontseilua |
| Drogamenpekotasunerako Udal Kontseilua |
| Kontsumorako Udal Kontseilua |
| Gizarte Ekintzarako Udal Kontseilua |
| Adinekoen Kontseilu Sektoriala |
|
| Beste batzuk |
| Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala, Zorrotzaurre, Tokiko Agenda 21 |
|
Udalaren eta hiritarren arteko komunikazio- eta informazio-bideak
Bilboko Udalak komunikazio-bideen sistema bat du; hiritarrei irekia dago eta udaleko web orria, udaleko egunkaria (hilabetekaria) eta InfoBilbao aldizkarien inguruan antolatzen da.
Komunikazio-bide horiez gain, hainbat informazio-bulego eta informazioko zerbitzu espezifiko ere baditu. Horrela, hiritarrek edozein motako informazioa eska dezakete Informaziorako Bulego Nagusian eta zenbait udal-barrutitan dauden bulego deszentralizatuetan; bai eta edozein tokitan daudela ere 010 telefonoaren bidez.
Informazio espezifikoa lortzeko bada beste biderik ere: udaleko sailetan eta enpresatan nahiz helburu horretarako sortutako berariazko ekipamenduetan, besteak beste, Gazteentzako Informazio Bulegoan eta Zergadunarentzako Informazio Zerbitzuan.
Bilbok, gainera, badu Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulego bat ere. Bulego horrek kontsumo-gaiari buruzko informazio-zerbitzuak eta kexak, salaketak eta erreklamazioak izapidetzeko zerbitzuak ematen ditu. Horretaz gain, "kontsumo arduratsua eta iraunkorraren" gaian hezteko aukera ematen du. Batez ere, 10-14 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta "Bilbao zure Zerbitzura Hezkuntza Zirkuituen bidez gauzatzen da. 2003an eta 2004an 3.797 ikaslek hartu zuten parte.
Elkarte-mugimendua Bilbon
Bilbon, guztira, 936 elkarte daude udal-erregistroan inskribatuta. Gaika honela banatuko lirateke: kultura, -gehienak kultur elkarteak dira- kopuru osoaren %27; Esku-hartze soziala (%18), hezkuntza eta enplegua (%12), eta astialdia (%11). Gainerako elkarteek ehuneko txikiagoak adierazten dituzte; irudian ikus daitekeen moduan, inork ez du %8a gainditzen .
| 1 grafikoa : Bilbon dagoen elkarte-kopurua jarduera-sektoreka |
|
Iturria: Bilboko Udala. Hiritarrekiko Harremanen Zerbitzua
|
Tokiko elkarte-mugimendua baliabidez hornituz
Gizartearen konpromisoak arrakasta izan dezan, hiritarren parte-hartzea handitu egin behar da elkarteen, Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) nahiz gizarteko agenteen bidez; horrela, ezagutzen eta esperientzien trukea, kudeaketaren kontrola eta politika publikoetan parte hartzea sustatzeko. Ekintza horren helburua ezagutzaren gizartearen beste oinarrietako bat izatea da.
Zentzu horretan, Bilboko Udalak batez ere zenbait irabazi asmorik gabeko elkartek sustatutako jarduerak eta zerbitzuak finantzatzen ditu, udal-administrazioak emandakoen osagarri izango direnak. Beraz, diru-laguntzek gizarte zibilaren irabazi asmorik gabeko ekimenei laguntzea eta udalerrian elkarte-mugimendua eta hiritarren parte-hartzea sustatzea dute helburu.
Bestalde, udalerriak Hiritarrekiko Harremanen Zerbitzu bat du eta zerbitzu horren egitekoetako bat elkarte-mugimendua eta hiritarren parte-hartzea sustatzea izango da. Zentzu horretan, jardunbideetako bat hiriko elkarte-mugimenduari zerbitzuak ematea izango da.
Erakunde horientzako hausnarketa- eta eztabaida-foro izateko asmoz, Bilbok Elkarteentzako Heziketa-Eskola bat (hamaika urte daramatza funtzionatzen) eta kudeaketa hobetzera zuzendutako eskaintza nagusia du. Horrela, 2003an, 82 erakundetako 187 ikaslek hartu zuten parte .
Udalerriak Elkarteentzako Informazio-Baliabideen Gela ere badu elkarteek teknologia berriei dagokienez dituzten beharrei erantzuteko. 2003an, 14 erakundetako 402 lagun baliatu ziren Gelak eskainitako zerbitzuez.
Bestalde, hilean behin, "Gizarte Egutegia" argitaratzen da 1999az geroztik; gizarte- eta elkarte-jarduerak jasotzen dituen agenda. Horri Elkarteei eta Boluntarioei zuzendutako Heziketa Baliabideen gida gehitu behar zaio, biak ere, lantalde berak eginak baitira. Gida horren helburu nagusia elkarteei eta boluntarioei heziketa-planei buruzko erabakiak hartzen laguntzea da plan horien kudeaketa hobetzeko eta gizartean izango duten eraginkortasuna eta eragina handitzeko. Guztira, Gidak 24 erakunde antolatzailetako elkarte-mugimenduari zuzendutako 144 ikastaro jasotzen ditu.
Lurralde- eta sektore-partaidetzarako organoak
Bilbo zortzi udal-barrutitan banatuta dago:
1 barrutia: Deustu/Deusto
2 barrutia: Uribarri
3 barrutia: Otxarkoaga / Txurdinaga
4 barrutia: Begoña
5 barrutia: Ibaiondo
6 barrutia: Abando
7 barrutia: Errekalde / Rekalde
8 barrutia: Basurtu-Zorrotza / Basurto-Zorroza |
|
Barruti horietan, ordezkaritza-organoak antolatzen eta garatzen dira. Organo horien helburuak honako hauek dira: hiribilduaren gobernuan auzotarren parte-hartzea erraztea, biztanleek beren lurralde-eremuan dituzten interesen adierazle izatea, zerbitzuak ematea eta administrazioa bilbotarrengana hurbiltzea.
Zortzi barrutietako kontseiluak eta batzordeak berritu ziren 2003an. Kontseiluen eta Batzordeen Antolakuntza-Araudia eta Hiritarren Parte-Hartzeari buruzkoa partzialki aldatu ziren. Egindako aldaketen ondorioz, elkarteen partaidetza zabaldu egin zen, bai eta genero arrazoiengatiko diskriminazioa eragiten zuten zenbait erreferentzia ezabatu ere.
Barruti bakoitzean, udaltegiak daude, zenbait funtzio betetzen dituztenak. Udaltegi-kopurua barrutiaren araberakoa izango da. Egun, administrazio-zerbitzuak ematen dituzten 22 udaltegi daude, esaterako: Barrutiko Udal Bulegoa eta/edo zerbitzu soziokulturalak ematen dituztenak, auzo-etxeak.
Bilboko barrutietako udaltegien eta auzo-etxeen sarea |
|
Kopurua |
Auzo-Etxeen Izena eta Funtzioa |
1 barrutia |
.....2 |
Arangoiti (AE); Deustu (AE eta BUB) |
2 barrutia |
2 |
Matiko (AE); Zurbaranbarri (AE eta BUB) |
3 barrutia |
2 |
Otxarkoaga (AE); Txurdinaga (BUB eta BKE) |
4 barrutia |
2 |
Begoña (AE eta BUB) |
5 barrutia |
2 |
Buia (AE); Ibaiondo (AE eta BUB); Abusu (AE); San Frantzisko (AE); Zabala (AE
) |
6 barrutia |
2 |
Abando (BUB eta BKE
) |
7 barrutia |
2 |
Irala (AE); Haitzeta (AE); Errekalde (BUB eta BKE); Uretamendi (AE
) |
8 barrutia |
2 |
Altamira (AE); Basurto (AE eta BUB); Masustegi (AE); Olabeaga (AE); Zorrotza (AE eta BUB
) |
Claves |
AE: Auzo-Etxea
BUB: Barrutiko Udal Bulegoa
BKE: Barrutiko Kontseiluaren Egoitza |
Barrutietako Udaltegietan gauzatzen ari diren jarduerak eta programak honako hauek dira besteak beste:
| Bilboko barrutietako Udaltegietako Programazioa (2003. urtea) |
Programa |
Zenbait adierazle
|
| Aisialdia eta Kirol-programa |
1.308 inskripzio (2002an baino 223 gehiago)
|
| Programazio asoziatiboa |
Udaltegiak 400 elkartek erabili dituzte euren jarduerak garatzeko
69 elkartek 119 ikastaro edo tailer antolatu dituzte |
| Kzguneak |
10.531 erabiltzaile Bilboko 7 Kzguneen artean
|
Beste zenbait
|
Tailerrak guztientzat (Artea eta artisautza)
Bilbo-Emakumea tailerrak |
Parte hartzeko foro berriak
Gizarte-ekimenak duen garrantzi handia eta horrek mugitzen duen baliabide-kopuru handia nahiko ezezaguna izan da gaurdaino. Hainbeste hiritar Bilboren eredu berriaren diseinuan gauzatzen diren jardueretan eta programetan laguntzeko eta kolaboratzeko prest egotea kontuan hartu beharreko aukera paregabea da.
Hiritarren parte-hartze hori garrantzitsua da Bilborentzat; eta horregatik, hain zuzen ere, sustatu nahi da udaletik. Horrela, parte-hartzea bideratzeko mekanismo egonkorrak alde batera utzita, elkarrizketarako eta adostasunerako foro berriak gaitzen dira agente publiko eta pribatuen artean eta udalarentzat garrantzitsuak diren proiektuen inguruan; alegia, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan gauzatutako jarduerak, Zorrotzaurreko etorkizuneko berregokipenean gauzatutakoak, eta Tokiko Agenda 21 ezartzeko prozesuan gauzatutakoak, besteak beste.
Horrela, Bilboko Tokiko Agenda 21eko ezarpen-prozesuan izandako gizartearen parte-hartzearen antolakuntzari dagokionez, Bilboko Udaleko Ingurumenaren kontseilu Sektorialaren, "Kontseilu Berdea" garrantzia azpimarratzen da . Organo hori plangintzari buruzko udal-ekimenei eta udalaren ingurumen-kudeaketari dagokienez, parte hartzeko, informaziorako eta hiritarrek proposamenak egiteko organo gisa eratzen da.
Kontseilu hori Bilboko lurralde-eremuan jarduten duten Ingurumen-Sailataleko ordezkariek, udaleko zenbait sailetako ordezkariek, talde politikoek, sindikatuek, elkarteek, talde ekologistek, lanbide-elkargoek eta abarrek osatzen dute. Kontseiluaren helburu nagusia garapen iraunkorreko politika baterako -udalaren kudeaketan ingurumena babesteko irizpideak barneratzen dituen politika baterako- beharrezkoak diren jarduerak sustatzea eta bultzatzea da. Zentzu horretan, Kontseilu Berdearen funtzioak zabaltzeko aukera baloratu da Tokiko Agenda 21eko prozesuan protagonismo handiagoa izan dezan.
Udal-kudeaketaren eraginkortasuna
Udalaren kudeaketa eraginkorra izateak udalerriko biztanleengan satisfazio handiagoa sortzen du, eta horrek, era berean, baliabideak aurrezten laguntzen du eta aurreztutakoa Bilboko bizitza ekonomikoko, sozialeko eta ingurumeneko beste zenbait alderdi hobetzen erabiltzeko aukera ematen. Zentzu horretan, Bizkaiko hiriburuak plan estrategiko sektorialak egin eta informazio-bideak sustatzeaz gain, kalitatean oinarritutako zenbait jarduera gauzatzen ari da; horrek hiritarrari eskainitako zerbitzua hobetzen lagunduko baitu. Zehazki, eta hiritarrek satisfaziorik handiena sortuko dieten zerbitzuak arrazoizko kostuan jasotzeko duten eskubidea aitortzen duen printzipioarekin bat, Kalitatearen Plan Pilotua 1998-2000 jarri zen martxan.
Egun, udalerriko kalitate-sistema nagusiki tresna-multzo batean oinarritzen da; besteak beste, honako hauek azpimarra daitezke: Zerbitzuen Gutunak, Enplegatutako Hiritarren Iradokizunen eta Kexen sistema, kalitatearen adierazleak eta hiritarrei zuzendutako inkestak.
Zerbitzuen Gutunek udaleko erakundeek hiritarrekiko duten konpromisoaren adierazle garbi dira. Udalaren kudeaketa hiritarrei zuzentzen zaie eta zerbitzu bakoitzean hiritarrarekin hartutako konpromiso zehatzak adierazten ditu .
| Iradokizunen eta Kexen sistema: tresna informatikoa |
| Kudeatutako udal-zerbitzuak |
Aurkezteko moduak
|
|
Obra eta Zerbitzuen Saila |
Aurre eskaria |
|
Liburutegiak |
Telefonoa |
|
KIUB: Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa |
Gutuna
|
|
Euskara |
Leihatila
|
| Elikagaien Ikuskaritza |
web |
| Babes Zibila eta Suhiltzaileak | |
| 010 telefonoa eta informazio-bulegoak | |
Bestetik, Hiritarren eta Enplegatuen Iradokizunen eta Kexen Sistema hiritarrentzat garrantzitsuak diren demandak eta itxaropenak biltzeko tresna antolatzailea da. Orain artekoan, Obra eta Zerbitzuen Sailean dago erabilgarri .
Kalitatearen adierazleei dagokionez, hasiera batean erabileremu dibertsifikatu batetik hartutako ehun bat adierazlez osaturiko sistema egituratu da. Erabileremu dibertsifikatua honako hau litzateke: udal- erakundea, Esparru Orokorra (lurraldea, hiria, ekonomia eta finantzako kudeaketa), Zerbitzu Pertsonalak eta Azpiegitura (hezkuntza, kultura, osasuna, kirolak, gizarte-zerbitzuak eta abar) eta Hiriko Zerbitzuak (Ingurumena, Hiriko Zerbitzuak, Hiritarren Segurtasuna eta abar).
<Igo>
|