13. adierazlea. Biztanle bakoitzeko berdeguneak eta espazio libreak
2003-2004
Bilboko biztanle bakoitzak 16,58 metro kuadroko berdegune eta espazio libreak ditu eskura, 2003an baino %0,24 gehiago.
14. adierazlea. Zuhaitz-espezia autoktonoak berriz jartzea
Bilbon 11.618 zuhaitz daude erregistratuta. 2004an 672 zuhaitz autoktono landatu ziren.
Gaur egun ez dago informaziorik adierazle honen bilakaera balioesteko.
15. adierazlea. Ingurumenerako udal-gastua
2004an, ingurumenerako udal-gastua biztanleko 172,5 eurokoa izan zen, hau da, udal-gastu korrontearen %15,5.
Gaur egun ez dago informaziorik adierazle honen bilakaera balioesteko.