| Adierazlea |
Aztertutako denboraldia |
Ebaluazioa |
Justifikazioa |
24. adierazlea.Turismoaren bizitasuna |
2003-2004 |
|
2003tik 2004ra Bilbon bidaiari-kopuruak gora egin du (%20,2), baita gaueko egonaldiek ere (%20). |
25. adierazlea. Pobrezia eta gizarte-bazterkeria |
2001-2004 |
|
Bilbon oinarrizko errenta jasotzen duten familien portzentajea %3,7tik %6,3ra igo zen 2001etik 2004ra. |
26. adierazlea. Zenbateraino dauden gustura hiritarrak tokiko komunitatearekin |
1999-2004 |
|
2004an, biztanleen %86 oso gustura zegoen udalerriarekin; duela bost urte, berriz, biztanleen %54 bakarrik zegoen oso gustura. |
27. adierazlea.
Haurtzaroa/Gaztaroa/Zahartzea indizea eta biztanleen mendekotasuna |
2000-2004 |
|
2000tik 2004ra mendekotasun-tasa %45,2tik %47,8ra igo zen. Arrazoi nagusiak dira 15 eta 29 urte bitarteko biztanle-kopuruak %12,2 egin duela behera eta 65 urtetik gorako biztanleen kopurua %5 igo dela. |
28. adierazlea. Gizarte-politiketarako udal-gastua |
|
|
2004an, gizarte-politikako udal-gastua biztanleko 260,2 eurokoa izan zen, hau da, udal-gastu korrontearen %23,4.
Ez dago informaziorik adierazle honen bilakaera balioesteko. |
29. adierazlea. Udalaren ezartzea nazioarteko elkartasun-jardueretan |
2001-2004 |
|
Garapenerako lankidetzarako aurrekontua %78,8 igo zen 2001etik 2004ra. Denboraldi horretan, lankidetzarako per capita gastua %79,6 igo zen. |
30. adierazlea. Etorkinen integrazioa
|
1998-2004 |
|
1998tik 2004ra, Bilbon erroldatutako etorkinen kopurua ia laukoiztu egin da; gaur egungo biztanleen %3,7 etorkinak dira. |
31. adierazlea. Euskararen ezagutza-maila |
1981-2001 |
|
1981etik 2001era biztanle euskaldunen kopuruak gora egin du, %6,23tik %15,5era. Denboraldi berean, euskaldun pasiboen kopurua ere igo egin da, %15,1etik %26,6ra, hain zuzen. |
32. adierazlea. Udal-gastua eta kultur jardueren antolakuntza |
2003-2004 |
|
Kultur jardueretarako udal-gastuak behera egin zuen 2003-2004 denboraldian, %11,3tik %9,7ra.
Denboraldi horretan, kultur eta festa jarduerek behera egin zuten (%29,9) baita partaide-kopuruak ere (%3,5). |