2. Bilbaoko Agenda 21
Ingurumena zainduz, justizia soziala txertatuz eta natur
baliabideak arriskuan jarriko ez dituen ekonomia garatuz
hiritarren bizi-kalitatea hobetzea du xede Bilbao Agenda
21ek.
Epe luzera begira landutako proiektua denez, udal-sail
eta -guztiek esku hartzean eta jarraitutasunean, eta
gizarte-, ekonomi- eta erakunde-eragile ororen partehartzean
eta mobilizatzean datza proiektu hau.
Halaber, hiritar guztiek parte hartzeko moduan
bideratuta dago. Agenda 21eko edukiak ezagutarazteko
antolatzen diren foro, mahai tekniko eta abarren bidez,
Bilbao hiri iraunkorra izan dadin, gara daitezkeen
ekintzen inguruko ekarpenak egin ditzakete hiritarrek.
2.1 Tokiko Ekintza Plana 2005-2008
Proposatutako helburuak lortu ahal izateko, hainbat
ekintza gauzatu behar dira abiarazten den edozein
proiekturen inguruena. Dagokigun honetan, “Tokiko
Ekintza Plana” izeneko landu da, eta horren bidez,
Agenda 21eko konpromisoa burutu ahal izango da.
Gure hiriko garapen iraunkorra lortzeko beharrezkoak
diren alderdi guztiei ekiten dien zortzi ildo estrategikotan
banatuta dago plan hau.
. 1. Ildo Estrategikoa: Bilbao, ur- eta energia-kontsumoa
arrazionalizatzea eta murriztea.
Ura baliabide mugatua, horregatik, Bilbaok uraren
kultura berri batekin egingo dio aurre etorkizunari,
kontsumoaren eraginkortasuna eta optimizazioa,
aurreztea eta kudeaketa integrala bezalako
printzipioetan oinarrituta.
Aldi berean, energia aurrezten eta kutsatzen ez duten
energia berriztagarriak ezartzen saiatzen ari da,
instalazio fotovoltaikoen eta ur-instalazio txikien bidez.
Horretarako, Bilbaoko Udalak eta Energiaren Euskal
Erakundeak, energia-eraginkortasunaren eta energia
berriztagarrien inguruko Lankidetza Hitzarmena
sinatu zuten.
. 2. Ildo Estrategikoa: Bilbao, mugikortasunerantz eta
garraio iraunkorrerantz jotzea
Ibilgailu pribatuen aurrean, oinezkoari eta bizikletari
lehentasuna ematean, eta kutsatzen ez duten edo
ahalik eta gutxien kutsatzen duten garraio-sarea
garatzen datza. Garraioa eta mugikortasuna dira
ingurumenean inpaktu gehien eragiten dituzte hirielementuak,
kutsatzaileak aireztatu, energia
kontsumitu, lurzoruaren erabilera aldarazi eta hotskutsadura
sortzen dutelako.
IRAUNKORTASUNERANT
Hori dela-eta, bizikletaren erabilera sustatzen ari da,
Bidegorri eta Hiri Bideen Plan Bereziaren bitartez, eta
baita, “Kale Atseginak” izeneko proiektua medio ere.
Azken honen xedea da, oinezkoak, bizikletak eta
ibilgailuak ahalik eta segurtasun handienarekin
elkarrekin bizitzerik izatea. Gainera, Bizikleten Mailegu
Zerbitzua abiarazi da, eta arrakasta handia izan du
hiritarren artean.
. 3. Ildo Estrategikoa: Bilbao, kutsadura murriztea eta
ingurumen-kalitatea hoetzea
Hiri-ingurumena garbia bada, udalerriko biztanleak
osasuntsu egongo dira. Horretarako, aire- eta hotskutsaduraren
kontrola areagotuz, atmosfera garbiagoa
izatea eta narriatutako eta/edo kutsatutako lurzoruak
berreskuratzea lortu eta hondakinen kudeaketa
integrala egin behar da.
Alderdi honi dagokiola, Udalak hobekuntzak bideratu
ditu etxeko hondakinen kudeaketa, birziklapen eta
berreskurapenean, eta hondakin arriskutsu eta
industrialen behar bezalako kudeaketa garatu da. Izan
ere, besteak beste, eta nabarmen gisa, Hondakin toxiko
eta arriskutsuak Kontrolatu eta Ikuskatzeko Plana
martxan jarri du.
. 4. Ildo Estrategikoa: Bilbao, iraunkortasun-irizpideak
ezartzea lurraldearen planifikazioan eta kudeaketan
Ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren alorreko
edukiak barne hartzen dituen lurralde-kudeaketa eta
planeamendua sustatzea da helburua, horrela,
etxebizitza beharrei erantzun, auzoak berreraiki eta hirimultzoan
txertatu, Ibaiadarraren baldintzen hobekuntza
eta hirian txertatzea sustatu, eta hiri-eremuen
aniztasuna eta eginkizuna mantendu ahalko da.
. 5. Ildo Estrategikoa: Bilbao, ekonomia orekatu eta
iraunkorra eta gizarte-ehun ekintzailea sustatzea
jakintzaren gizartearen esparruan
Xedea da gizartearen bizi-kalitatea eta aberastasunmaila
hobetzea, gizarte aldetik bidezkoa eta ekologia
aldetik bideragarria den garapen-eredu bat ezarrita.
Halaber, gure auzoak biziberrituko dituen eta ekonomiaeragileak
iraunkortasunaren aldeko apustu handiagoa
egitea ahalbidetuko duten merkataritza dinamikoa ere
bultzatu nahi da.
. 6. Ildo Estrategikoa: Bilbao, negozio-, kultura eta
turismo-hiria sustatzea
Turismoaren eta iraunkortasunaren artean harreman
estua ezartzean datza. Finkatze bete-betean dagoen hiriturismoaren
jomugatzat erakutsi nahi da Bilbao,
atlantikoko kostaldearen erreferente izan dadin.
Horretarako, eskaintza berritu, kalitatea erantsita eta
kostaldeko beste jomuga batzuetan ematen den
masifikazio eta narriadurarengandik oso urrun.
. 7. Ildo Estrategikoa: Bilbao, hezkuntza, elkartasuna,
integrazioa, osasuna eta gizarte-ongizatea sustatzea
Iraunkortasunak, pertsonen arteko elkartasuna,
integrazioa eta berdintasuna ere eskatzen du, horrela,
hiritar guztien ongizatea bermatuko baita. Bilbaok
gizarte-politika baten aldeko apustua ez ezik, gizartezerbitzuen
berariazko politika baten aldekoa ere egin du,
eta honek, esku-hartze ereduetan eta Gizarte
Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonen eskumenetan,
aldaketa-prozesuak eta hobekuntzak ekarriko ditu.
Guztientzako aukera-berdintasunaren printzipioan
oinarrituta, talde guztiak barne hartzeko oztopoak
desagerrarazi, eta garrantzi handia ematen zaio
gizartearen parte-hartzeari, denon artean hiri iraunkorra
eraikitzea lortuko dugulakoan.
. 8. Ildo Estrategikoa: Bilbao, partaidetzaren kultura
sustatzea eta udal-kudeaketa hobetzea
Politikaren ikuspegitik, azken urteotan abiarazi diren
partaidetzazko demokrazia-prozesu guzti-guztien
erronka handia, hiritarrak erabaki-prozesuetan gehiago
esku hartzean datza, eta bereziki, gehien eragiten dieten
hurbileko ekintzen inguruko erabakietan. Horretarako,
Bilbaok baditu, hiritarrak esku hartzera bultzatu eta
suspertuko duten hainbat informazio, komunikazio eta
partaidetzako tresna.
2.2 Eskolako Agenda 21
Egungo haurrak etorkizuneko helduak dira, ingurumena
zainduko duen hiriaren aldeko aldaketa bideratuko
dutenak. Eskolako Agenda 21, hiriak abiarazitako
proiektuan eskola-komunitatea txertatzeko sortutako
programa da, honela, ikasleei bereganatutako
konpromisoak helarazi eta euren neurrira prestatutako
ekintzak landuko baitituzte.
Ekologia Eskolara, Eskolako Agenda 21 sortu aurreko
urratsa izan zen. Zortzi urtetan zehar garatu zen
kanpaina hau, eta horretan, Udalaren Hirigintza eta
Ingurumen Sailak eta Hezkuntza, Gazteria eta Kirol
Sailak, eta Bilbaoko CEIDAk (Eusko Jaurlaritzako
Ingurumenarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta
Ikerketarako Ikastegia) esku hartu zuten.
2004-05 ikasturtean, Agenda 21erantz bideratu ziren
eskolak, ikastetxeen, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren
arteko konpromisoen akta sinatuta, eta honen ondorioz,
Eskolako Agenda 21 sortu zen. Honako helburu hauek
ezarri ziren:
. Ikasleei hondakinen garrantzia eta horiek duten
eragina, udalak nola kudeatzen dituen eta praktika
onak eta txarrak bereizten irakastea.
. Txikienak, gizartean aldaketa positiboak sustatuko
dituzten balioak eta jarrarak garatzea eta beraien
partehartzea ahalbidetuko duten gizartetrebetasunekiko
sentsibilizatzea eta horiek
garatzeko gaitzea.
. Administrazioak sustatu eta zuzentzen dituen
politikak eta programak azaltzea.
Programa honen barruan, eskolaren eta auzoaren
inguruko ekoauditoria bat egiten da, hutsuneak
antzeman eta eskolako ingurumena hobetzeko.
Ikasturtean zehar, esku hartzen duten ikastetxeek
hirian zehar ibilbide ezberdinak egiteko aukera izaten
dituzte, eta aukeratutako gaiaren arabera,
birziklatzeari edo konpostari buruzkoa tailerrak zein,
besteak beste, birziklapenari edo urari buruzko
erakusketak eskaintzen dira.
2004-2005 ikasturtean zehar, 14 ikastetxetako ikasleek
garatu zuten Eskolako Agenda 21 eta uraren gaia jorratu
zuten. Ikastetxearen eta auzoaren diagnostikoa egin
zuten, eta ondoren, jarduteko konpromisoak jasotzen
zituen idazkia landu, eta Udalari helarazi zizkioten beren
proposamenak, Bilbaon natur baliabide honen egoera
hobera egin zezan.
2005-06 ikasturtean, hondakina landu ziren, eta
oraingoan, 24 izan ziren esku hartu zuten ikastetxeak.
Egun, orotara, 36 ikastetxe publiko zein pribatuk esku
hartzen du, Eskolako Agenda 21ean zuzenean parte
hartzen duten ikasle eta irakasleen kopurua, 15.850 eta
1322 direla, hurrenez hurren.
Diagnostiko-lanak eta hobetzeko proposamenak
jorratzen jarraitu dute ikastetxeek urtez urte.
Bereganatudituzten konpromisoen artean, honako hauek nabarmen
daitezke: paper gutxiago gastatzea, paper birziklatua
erabiltzea, koadernoak ahal den gehien erabiltzea edo
paperontziak eta edukiontziak jartzea.
Oraingoz, bete dira, bete, Eskolako Agenda 21ean
ezarritako hainbat helburu, horietako asko denboraren
poderioz islatuko badira ere, hau da, ingurumenarekin
arreta, partehartze eta errespetu handiagoa erakutsiko
duten jokabide-arauak gauzatuz.
igo