3. Ingurumenarekiko Sentsibilizazioa

Ibilbide luzea dugu aurretik, oraindik, Bilbao iraunkorra lortu arte. Lehenengo urratsa, gure ingurumenaren egungo egoerarekin sentikortzean datza. Horretarako, Aste Berdea eta Autorik gabeko Eguna izeneko erakunde-kanpainetan parte hartzen du, urtero, Udalak. Ekintza hauen bitartez, gure hiria hobetzeko eskura ditugun aukerak erakutsi nahi dizkigu Udalak, eta bide batez, ingurune osasungarrian bizitzeak ekarriko lizkigukeen onurak helarazi.

3.1. Aste Berdea

Demagun, gure hirian zehar ibiltzeko gehien erabiltzen diren garraiobideak bizikleta eta garraio publikoa direla. Kutsadura oso txikia izango litzateke, autoetako keak desagertu egingo bailirateke, eta gainera, zarata ere ia erabat desagertuko litzateke. Gure eguneroko ohitura txiki batzuk aldatuta, hiri zeharo iraunkorrago batean bizitzearen alde egingo genuke.

Hiritarrengana heltzea, eta beroriek jokabide iraunkor baten alde sentikortu eta mobilizatzea du xede Aste Berdeak. Udalak, beste erakunde batzuen laguntzaz, ekintzak antolatzen dituzte aste horretan zehar, ingurumenaren aldeko jokabide arduratsuagoa beharrezkoa dela bereganatu eta esku har.

2005. urtean, bizikleten doako mailegu- zerbitzua eskaini zen Uribitarteko kaian, eta zer eta, 1291 pertsonak erabili zuten. Garraiobide honek bideratzen dituen onurak erakutsi nahi dizkie udalak hiritarrei, ekintza honen bitartez, izan ere, ez du gas kutsatzailerik igortzen, ez du ia zaratarik ateratzen, energia aurrezten du, eta ez du gasolinaren beharrik. Aurtengoan, halaber, ibilbideak ere egin dira Euskalherria ontzian, eta horietan zehar, iraunkortasunaren ikuspegitik Bilbaon ematen ari den aldaketa egiaztatu ahal izan zuten 2443 lagunek. Azkenik, iraunkortasunaren aldeko eta aurkako irudien argazki-lehiaketa ere antolatu zen. Lau irabazleek, bizikleta bana eraman zuten opari gisa.


2006. urtean, bizikleten doako mailegua berrabiarazteaz gain, pedaldun ibilgailuen parkea, jarri zen martxan, txikienak kutsatzen ez duten garraiobideen inguruan kontzientziarazteko.

Eskola-umeak, gainera, Artigasko Hondakinei buruzko Ingurumen Hezkuntzako Gelaraino ere bertaratu ziren, bertan antolatutako erakusketa baten bitartez, birziklatzeak duen garrantzia, hondakinak nola kudeatzen diren eta horien azken jomuga zein den azaltzen zaizkie.

Aldi berean, “Pagasarri gure mendia” izeneko erakusketa ere antolatu zen, Vialia-Abandoko Geltokiko sarrera nagusian, eta honetan, bilbotarrentzat mendia zer izan den erakutsiz, natur ingurune honen balioaren berri eman zaie hiritarrei. Orobat, Udalak mendi horretako naturaren eta paisaiaren arloko balioak babestu, zaindu eta sustatzearen alde landu duen Pagasarri Mendiaren Plan Berezia ere azaldu zen, bertan.

3.2. Autorik gabeko eguna

Irailaren 22an ospatzen da Autorik gabeko Europar Eguna. Jardunaldi ibilgailu pribatuak gehiegi erabiltzeari buruz pentsarazi nahi digu, CO2, hau da, lurraren beroketa eragiten duen gasaren igorle kutsatzailerik handienetakoa baita ibilgailu pribatua.

Egun honetan, halaber, autorik gabeko hiri batek eskaintzen dituen abantailez gozatzeko aukera izaten dute bilbotarrek, ibilgailuei hirigunean ibiltzea debekatzen baitzaie. Izan ere, bizikletak dohainik alokatzeko aukera eskaintzen du udalak jardunaldi honetan.

Autorik gabeko Egunean hiritarren buru ditzaketen jarduerez gain, aire- zein hots-kutsadura aztertzeko neurketak egiten dira. Airearen kutsadura ebaluatu ahal izateko, aurreko astean, Eusko Jaurlaritzaren Unitate Mugikorra jartzen da ibilgailuentzako debekatuta gunean, egun horietako kutsadura neurtzeko, eta ondoren, egun horietan lortutako datuak, Autorik gabeko Egunean lortutakoekin alderatzen dira.

2004. urtean, NO2aren mailak %5ean egin zuen gora, baina COarena, %26an murriztu zen. Baliteke, meteorologia-baldintzengatik edo garraio publikoko ibilgailu gehiago ibiltzearen ondorioz, izatea honakoa. Nolanahi ere, 2005. urtean, behera egin zuten kutsaduramailek. NO2aren maila, aurreko astekoa baino %18 txikiagoa zen, eta COarena, %18 txikiagoa. Azkenik, 2006. urtean, NO2ko maila %3an areagotu zen, eta COarena, berriz, %43an murriztu. Ibilgailu partikularrentzat debekatuta zegoen gunean garraio publikoaren kopurua gora egiteak eragin zuen gorakada hau. Kutsadura akustikoari dagokionez, 2003. urtean, nabarmen lortu zen gutxitzea, hots, 64 dBA-ko balioraino, hau da, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatutako balioak baino hiru puntu beherago.

Aurreko urteetan, ostera, nabarmen gainditu zuen mailak erakunde honek gomendatutakoak; hala ere, lortu ziren balioekin %50ean murriztu zen energia akustiko baliokidea.

Autoa gehiegi erabiltzearen inguruan pentsarazi behar digute datu hauek, autoak gehiegi erabiltzearen ondorioz, gure osasunarentzat gomendagarria den aire- eta hots-kutsadura gainditzen baitute inguruan ditugun mailek. igo