4.3. Kale atseginen plana
Bizikleta hiriko garraiobide gisa sustatzerakoan kontuan
izan behar den alderdi garrantzitsuenetako ba,
txirrindulariaren segurtasuna da. Hau da, izan ere, kale
atseginen planaren ardatz nagusia, txirrindularien joanetorriak,
gainerako garraiobideekin autobusekin,
autoekin eta abarrekin batera daitezen. Izan ere,
zirkulatzeko hainbat arau ezarri dira, biek segurtasunez
ibiltzerik izan dezaten.
Horretarako, txirrindularientzat gomendatutako eta
egungo bidegorrien sarearekin lotzen den ibilbidesarea
ezarri da hiriguneko kaleetan. Honela,
segurtasun osoz heldu ahalko dira txirrindulariak
euren lantokietara, ikastetxeetara edo kultur, kirol eta
aisialdiko zentroetara.