4.4. Energia Berriztagarriak
Energia berriztagarriak, ingurumena errespetatzen
duten energia-iturriak dira. Horiek erabilita,
ingurumen-arazo ugari arin litezke, hala nola: klimaaldaketa,
hondakin erradiaktiboak, euri azidoak eta
atmosferaren kutsadura.
Hauen onurak medio, energia berriztagarriak ezartzeko
helburua barne hartzen da Agenda 21eko Ekintza
Planean. Hala ere, berriztaezinezko baliabideetatik
ateratako energia da gure hirian gehien kontsumitzen
dena, eta bertan, oraindik ere, energia berriztagarrien
erabilerari ekin baino ez zaio egin, eta etengabe ari da
gora egiten, elektrizitate eta gas naturalaren guztizko
kontsumoa. Ondorioz, gure egoera, garaiaren arabera,
ez da oso iraunkorra.
Datu hauek medio, energia zentzuz erabiltzearen eta
energia berriztagarriez baliatzearen aldeko
“Lankidetzako Esparru Hitzarmena” sinatu zuten Udalak
eta Energiaren Euskal Erakundeak, EEEk, 2004. urtean.
Hitzarmen horri ezker, 2004. eta 2005. urteetan, Artatse,
Arangoiti, Zamakola-Juan Delmas eta Tomás Camacho
lehen hezkuntzako ikastetxeetan eta Udalari atxikitako
eraikinean, bost instalazio fotovoltaiko -hiru Udalak
ordaindutakoak eta beste bi, EEEk-, erosi eta
muntatzeko hainbat lankidetza-hitzarmen sinatu ziren.
Gainera, Elejabarri udal-aterpetxean eguzki-energia
termikoko instalazio bat jarri da.

Honela, hirian gero eta energia berriztagarri gehiago
kontsumitzea lortu nahi da. Izan ere, eguzki-energiak
gora egin du nabarmen, urtebetean, hots, 2003tik
2004ra bitartean, 10,8 kWh-koa zena 48,6 kWh-koa
izatea lortu baita. Eguzki-energiaz gain, Bilbaon,
Ordunten, energia-instalazio minihidrauliko bat ere
badago, eta 2004. urtean, 2.546,2 kWh ekoiztea lortu
zen bertan, eta baita biogasaren mekanikazio-planta
bat ere jarri dute Artigasen.