4.7. Mapa akustikoa
Mapa akustikoa, hiri bateko hainbat puntuetan dauden
hots-mailak neurtu eta aztertzean datza. Zaratari
buruzko 37/2003 Legeak ezartzen duena betez, 250.000
biztanletiko gorako hiriek ezinbestez egin behar dute
delako hori, 2007ko ekainaren 30a baino lehen.
Zarata gure osasunari eragiten dion kutsadura-mota bat
dela kontuan hartzen badugu, beharrezkoa da honelako
mapak egitea, zarata kontrolatzeko neurriak hartzen eta
etorkizunean berorri aurrea hartzen laguntzen baitute,
etorkizunari begira, hiriaren plangintza hobea egiteko
jarraibideak bideratzen dituzte-eta.
Bilbaoko Mapa Akustikoa egiteko, jasotako datuak
automatikoki prozesatzeko eta zarata-mailak
kalkulatzeko zarataren kalkulu- eta aurreikuspen-eredu
bat ezarri zen.
Gaur egun, Informazio Geografikoko Sistema (GIS)
eguneratzen ari da, behar bezala geografiaren
erreferentzia egokietan oinarritutako datu guztien
kudeaketa osoa egin ahal izateko, eta, batetik, ereduari
beharrezko datu guztiak eransten, eta bestetik, eskuratu
beharreko emaitza eta informazio oro lortzen laguntzeko.
GISaren bitartez, hots-parametroak beste parametro
batzuekin alderatzen dira, besteak beste: trafikoaren
datuekin, bideekin, etxebizitza-kopuruarekin, guneko
biztanle-kopuruarekin, eta abarrekin.
Azkenik, ezinbestekoa da ibilgailuen trafikoa ebaluatzea,
hirietako hots-kutsaduraren eragilerik nagusiena delako.
Horretarako, eguneroko ibilgailu-kopuruei buruz dauden
datuen, eta bereziki, udalerri barruan ibiltzen direnei
buruzkoak, eta gainerako kaleetan, zenbaketa puntualak
eginez, zenbat ibilgailu dabiltzan jakinarazten duten
ezarritako aplikazio informatikoaren jabe da Udala.
Mapa akustiko hau noizbehinka eguneratu behar da.
Beraz, jarduera txikietan esku hartuz, esaterako, garraio
publikoa erabiliz, bizikletaz edo oinez ibiliz, ibilgailua
behar bezalako egoeran mantenduz eta abiadura
murriztuz, hurrengoan jasotako hots-kutsadura txikiagoa
izatearen alde egin hala dugu.
igo