4.8. Unitate Mugikorra erostea
Bilbao kaleetan dauden zarata-mailak, tokian bertan
neurtzeko Unitate Mugikorra erosi da, hiriko Mapa
Akustikoa egiteko helburuarekin.
Kutsadura akustikoa neurtzeko unitate mugikorra Smart
ibilgailua da, txikia eta hiriko kaleetan ibiltzeko eta
aparkatzeko ezin hobea; ibilgailuak datuak jasotzeko eta
bidaltzeko ekipamendua dauka.
Ibilgailuak egingo duen prozesua hau da: kale batean
jarriko dute. zarata neurtzen duen mikrofonoaren dorrea
igoko diote, GPS ibilgailua medio kokapena neurtuko
dute eta, gero, zarata; ondoren, zaratari buruzko datuak
estazio zentralera bidaliko dituzte, modemaren bitartez.
Unitate hau oso garrantzitsua da, ingurumeneko zarata
zehatz-mehatz neurtu eta horien ondorioak murrizteko
neurriak hartzen Laguntzen duelako. Izan ere, ekonomiaeta
ekoizpen-jarduerek hiritarren atsedena ez kaltetzea
da lngurumen Azpisailaren helburuetako bat.