5.1. Sarrera

Agenda 21 bete ahal izateko, hiritarrei jokabide iraunkorrak bereganatzen lagunduko dieten ekintzak sustatzeaz gain, ibilgailuek, industriek, eraikinek eta abarrek sortzen duten kutsadura ere kontrolatu behar da.

Bilbaoko Udala arduratzen da, ingurune osasungarri baten bizi ahal izateko eta Agenda 21eko Ekintza Planean ezarritako helburuak lortzeko ezarritako araudiak betetzen direla zaintzeaz. Horretarako, gure hirian garatzen diren jarduera guztiak zaintzen ditu. Ondoren, zehatz-mehatz azaltzen dizkizugu burutzen dituen kontrolak, eta ingurumena hobetzeko egin dezakezuna.