5.2. Ibilgailuen kontrola

Garraio publikoa

Beti gomendatu dizugu, zure joan-etorrietarako, garraio publikoa erabili eta zeure ibilgailua ez erabiltzeko:

. Garraio publikoak ibilgailu jabedunek baino 3 edo 5 aldiz gutxiago kutsatzen duelako.
. Energia gutxiago kontsumitzen duzulako.
. Auto-ilarak galarazten dituzulako.
. Horientzako apropos egokitutako errepide bat dagoelako, horiek auto-ilaretan geldirik egon ez daitezen.
. Azken teknologiez hornituta daudelako eta autobusa zein ordutan iritsiko den jakin ahal duzulako.

Jarraian, Bilbaoko autobus publikoak erabiltzeko beste arrazoi batzuk ematen dizkiugu:


. Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuek, 142 eta 133 autobus-sarea dutelako, horrenez hurren, eta horietako gehienek, 10 urte ere ez dituzte, eta ondorioz, kutsatzaile gutxiago aireratzen dituzte.

. Autobus bakoitzean, aldizka, gas-igorpenei eta zarata-mailak neurtzeko kontrolak egiten direlako.

Ibilgailu pribatua

Garraio publikoa erabiltzerik ez baduzu, eta zeure autoaz baliatu behar baduzu, gogoratu, zure ibilgailuaren gasigorpenak eta egiten duen zarata-maila kontrolatu behar dituzula. Zure ibilgailuak baimendutako mugak gainditzen baditu, zigorra jaso dezakezu, eta arazoa lehenbailehen konpondu beharko duzu.


Udal-ibilgailuak

Udalak, halaber, bere eta azpikontratutakoen ibilgailuek aireratzen dituzten gasak eta egiten duten zarata ere kontrolatzen ditu. Azken lau urteotan, ibilgailuetan egindako kontroletatik ondorioztatu da, horien ingurumen-egoera hoberantz egiten ari dela. igo