5.3. Hots- eta aire-kutsadura

Bilbaoko Agenda 21 delakoaren xede nagusienetako bat, kutsadura murriztea eta ingurumenaren kalitatea hobetzea da. Helburu hau lortzeko, hainbat eginkizun burutzen ditu Udalak, besteak beste:

. Ingurumena kutsa dezaketen industria eta/edo jardueren kontrol sistematikoa, eta honako kutsatzaile hauen ingurukoak, hain zuzen: gas-igorpenak, industria-hondakin eta/edo toxiko eta arriskutsuak, isurketa likidoak, zaratak eta dardarak.

. Ingurumen-gaia horiei dagozkien planak, kanpainak, azterlanak eta proiektuak garatu eta zuzentzea.

. Ingurumenari buruzko datuak bildu eta tratatzea.

. Ingurumenari buruzko datuak erakunde publiko eta pribatuei, zein partikularrei, helaraztea.

Baina zuk zeuk, pertsonalki, erkidego-mailan edo enpresa-mailan, lagun dezakezu, lagundu, Agenda 21 betetzen, sor dezakezun kutsadura zainduz.

Beroa sortzen dutenen kontrola

Udalak, beroa sortzen dutenak kontrolatzeko, keen opakotasuna, instalazioaren errendimendua, presio diferentziala (tximiniaren tiroa) eta gehiegizko airekopurua kontrolatzen ditu. Gainera, errakuntza-gasen oxigeno, karbono-monoxido eta –dioxido kontzentrazioa, eta irteten den gasaren tenperatura neurtzen ditu.

Emaitzek, Ingurumena Babesteko Udal Ordenantzak ezartzen dituen mugen artean egon behar dituzte. Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Arautegia ere aplikatzen da, energia-kontsumoa arrazionalizatzeko, eta baita, Jarraibide Tekniko Osagarriak ere.

Araudi hauen aplikazioari dagokionez, 2003. urtean erregaitzat ikatza erabiltzen zituzten berokuntzainstalazioen gaineko Ekintza Plana amaitu zen, oraindik gelditzen ziren azken 6 instalazioetan, ikatzaren ordez, gas naturala edo C gasolioa jarri baitzen.

2004. urtetik aurrera, C gasolioa erabiltzen duten berokuntza-instalazioak eta ACSak neurtzeko kanpainak burutzeari ekin zaio. Urte horretan, 52 instalazio neurtu ziren. Hurrengo urtean, berriz, 79 instalazio ikuskatu, eta Jabeen 26 Elkartek zigorrak jaso zituzten, berokuntza-instalazioek eta ACSek igortzen zituzten keen opakotasunak, ezarritako muga gainditzen zutelako. Azkenik, 2006. urtean, 161 instalazio ikuskatu eta 8 zigor jarri dira.

Kutsadura akustikoaren zaintza

Osasunaren Mundu Erakundearentzat, zarata gure osasunari eragiten dion kutsatzaileetako bat da. Horregatik, gure hiruko zarata-mailak zaintzeko, hotskutsaduraren hiru kontrol-estazio ditu Bilbaok.

Estazio hauek Elorrieta, Zorrotza eta Indautxuko plazan daude, izan ere, gune hauetan pilatzen baita pertsona eta ibilgailu gehien, eta ondorioz, gure hiriaren egoera akustikoaren adierazletzat har daitezkeen zarata-mailak ematen dira horietan.

Jasotako zarta-mailak, zarata estatistikoki aztertzeko gailu batera bideratzen dira, eta honakoa, jasotako balioak jasotzeaz arduratzen da. Ondoren, estazio nagusi batera igortzen dira datu horiek, eta honek, datu horietan akatsik ez dagoela egiaztatzen du.

Urtean zehar aztertutako datuek adierazten digute, Bilbaoko maila akustikoak oso altuak izan ohi direla, eta beharrezkoa izango litzatekeela kontzientziatu eta honakoak bezalako neurriak hartzea:

. Gure ibilgailuan, aldizka, mantentze-lanak egitea.

. Abiadura moteltzea.

. Klaxona arrazoirik gabe ez jotzea.

. Garraio publikoa erabiltzea

. Oinez edo bizikletaz ibiltzea.

Memoria honetan zehar ikusiko zenuenez, hainbat dira Udalak, horrelako ohiturak bilbotarren artean sustatzearen alde, martxan dituen jarduerak, gure hiriko kutsadura akustikoa murrizteko helburuarekin.

Airearen kalitatearen zaintza

Bilbaon, airearen kalitatea zaintzeko estazio-sare bat, eta horiek honako gune hauetan daude kokatuta: Kanariar Uharteen kalean, Txurdinagako kiroldegian, Zorrotzako Ikastalde auzunean, Larraaskitun, Indautxuko Plazan, Mazarredo Zumarkalean, Europa Parean eta Arraiz Mendian. Estazio hauetan, gure atmosferan dauden partikula, sufre-dioxido, nitrogenodioxido, karbono-monoxido eta ozono milak neurtu, eta Europar Batasunak* ezarritako mugak betetzen diren egiaztatzen da. (* Ikusi grafikoak, 6.2. kapituluan)

Estazio hauetan, halaber, ezarritako urteko mugak, 2006. urtera arte, gainditu ez zituzten kutsatzaile-mailak ere neurtzen dira. Aurtengoan, Mazarredo, Europako Parke, Txurdinaga eta Larraskituko estazioetan, 35 bider areagotu da PM 10 partikulen eguneko muga-balioa.

Gainera, neurtutako aipatutako kutsatzaileen inguruan airearen kalitatea ezartzen duten adierazleak finkatuta ditu Udalak. 2006. urtean, SO2, PM10, NO2 eta CO mailei dagokienez, 144 egunetan izan zen airearen kalitatea onargarria, 87 egunetan txarra, eta 32tan oso txarra. Datu hauek ikusita, hausnartzeko arrazoiak ematen dituzte.

Industria eta/edo jardueren gaineko ingurumenaren kontrola

Agenda 21, gizarte- eta ekonomia-eragile guztiak barne hartzen dituen proiektu globala da. Hori delaeta, beharrezkoa da enpresa-mailan (ostalaritzako establezimenduak, tailerrak, etab...) ere, ingurumena hobetzen laguntzea, eta horretarako, honako hauek zaindu behar dira:

. zaratak eta bibrazioak

. gasak eta keak

. industria-hondakin arriskutsuak

. surketa likidoak

Udalak, berak ezarritako araudien bitartez, arestian aipatutako kutsatzaileak izaten ditu kontuan, jarduera bat martxan jartzen baimentzeko. Betetzen ez direla egiaztatzekotan, zigorra jaso ahalko duzu. Egoera hau zuzentzeko, neurri ezberdinak hartzen ditu udalak, hala nola:

. 150 eta 3.005 euro bitarteko isunak.

. Zuhurtasunezko etenaldiak.

. Astebete edo biko itxialdiak.

Araudia ez betetzeagatik gehien ikuskatzen jarduerak, ostalaritzakoak izaten dira.

Lokalen isolamenduaren kontrola

Udalak, gainera, lokalak isolatzeko obren jarraipena egiten du, eta honakoa, funtsezkoa da ostalaritzako jardueretan. Beraz:

. Obrak hasi aurreko lokalaren isolamendua neurtzen du, ezarritako kalkulu-aurreikuspenak betetzen direla egiaztatzeko.

. Obrak egiten ari diren bitartean bisitak egiten ditu, eta hormak, zorua eta sabaia behar bezala tratatzen ari dela egiaztatzen du.

. Apaintzeko lanei ekin baino lehen, obra amaitzean lortutako isolamendua neurtzen du,.

. Jarduera erabat instalatuta dagoenean duen isolamendua nolakoa den neurtzen du.

Baimen bereziak

Hots-kutsaduraren mailak ez gainditzeko Udalak hartzen dituen neurriak gorabehera, hainbat kasutan, oso zaila da ezarritako araudia betetzea. Honako kasu hauek, baimen berezien atalean jasota daude. Izenak berak adierazten duenez, egoera berezietan eta behinbehinekoetan, baimendutako gehienezko mailak gainditzea ahalbidetzen du.

Baimen berezi hauen bitartez, gauez, premiazko obrak egin daitezke, beharrekoa delako, arriskua dagoelako edo, arazoak medio, egunez ezin direlako egin. Horien barruan, halaber, eta besteak beste, ikastetxeetako jaietan erabiltzen den megafonia, hainbat kanpaina eta manifestazioak ere hartzen dira.

Aste Nagusia

Lo egin nahi duten eta jaiak gauez bete-betean bizi nahi duten bilbotarren ateko gatazka-iturri izaten dira jaiak. Biak bateratzeko, jarduera ezberdinak abiarazten ditu Udalak, Aste Nagusian zehar.

Hiru eremu ezarri ohi dira, eta bakoitzerako, gehienezko zarata-mailak eta funtzionamendu-ordutegiak ezartzen dira. Aldi berean, megafoniako kanpo-aparailuak, ere zonaka ezartzen dira, eta ezinbestez bete beharreko zerbait da.

Jaietako eremuan, 10 gune ezartzen dira, eta horietan, txosnei dagokien bozgorailuak elikatzen dituen soinuekipo bana jartzen da. Gune bakoitzean, erregistromugatzaile bana instalatzen da, eta horretan, hotsari buruzko datu guztiak edo gerta daitezkeen jazoerak biltzen dira.

Mugatzaile hauek, Azpisaileko bulegoetan kokatutako ordenagailura igortzen datuak, modem eta telefonia mugikorreko txartel bidez, eta horri esker, jaietako eremua kontrolpean dago uneoro, bai zarata-igorpenari zein ezarritako ordutegiari dagokienez.

Gainera, jarduerak hasi baino lehen, ekipo guztiak beren lekuan daudela egiaztatzen du ikuskari-talde batek, eta baita, konpresore-mugatzailea dagoela eta ezarritako mugak betetzen direla ere. Gauez ere egiten da ikuskapenik txoznetan eta ostalaritzaestablezimenduetan. igo