

Gure ingurumena zaintzean, gure eta gure ondorengoen bizi-kalitatea hobetzen dugu. Hori delaeta, gure ingurunearekiko jarrera arduratsuagoak izateko arauak garatzearen alde, pertsonek, enpresek, erakundeek eta gizarte-eragileek esku hartu behar dugu. Horrela, bizitoki dugun udalerria askoz osasungarriagoa izango da.
1998. urtean Aalborg-eko ltuna sinatu ondoren eta Europako Hiri Jasangarrien Kanpainari atxiki ostean ekin zion Bilbao, hiri iraunkorraren aldeko bilakaera. Konpromiso hori gauzatzeko, gure hiriko Tokiko Agenda 21 garatu eta ezartzen hasi zen. Hiritar guztien bizikalitate hobetzearren, ingurumenarekiko udal-politika adeitsuagoa sustatzen duten "udalerriaren eta udalerriarentzako" proiektua, alegia.
2003. urtean, Bilboko Udala Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien sarean, Udalsarea 21 delakoan, sartu zen, eta horri esker, Tokiko Agenda 2leko jarraibidean oinarrituta, plan zehatz bat ezarri zen.
Memoria honen bidez hiritarrengana hurbildu nahi dugu, iraunkortasunaren alde aurrera darraien hiri batean egiten ari garen lana helarazi eta horren partaide izan daitezen. Orrialde hauetan zehar, berri zehatzagoa izango duzu, Agenda 2lari buruz, Ingurumen Azpisailekook garatzen ari garen sentsibilizazio-kanpainen inguruan eta 2003. urtetik egunera arte burutu diren ingurumen-kontrolen gainean.
Irakurtzen ari zaudeta, ekintzaren batekin identifikatuko zara, ziur aski, baten batean esku hartu duzulako, besteak beste: Aste Berdean, Autorik gabeko Egunean edo Bizikleten Doako Mailegu Zerbitzua.
Ekimen horiez ez ezik, hiritarrentzat hain gardenak izan gabe, gure hiriaren ingurumena hobetzeko ezinbestekoak diren beste batzuen berri ematen saiatuko gara. Ekintza horien artean, Zarataren Eraginaren Ebaluazioari buruzko Azterlan Psikosoziala, gure hiriko mapa akustikoa, hots-kutsadurarako Unitate Mugikorraren funtzionamendua edo energia berriztagarrien erabilera udalerrian.
Gure hiriaren egoera eta hobetzeko dauden egoerak ezagututa baino ezingo dugu Bilbao iraunkorra sortzen lagundu.
